Milioika kubatar korronte elektrikorik gabe daude, bi hilabete baino gutxiagoan izandako itzalaldi nazional baten ondorioz. Zentral termoelektriko nagusiak izan du berriro matxura, Matanzas probintzian.
Maialen Rodriguez 18 urterekin iritsi zen Kubatik Euskal Herrira. Kuba faltan botatzen du oraindik, bertako elikagaiak, alaitasuna, giroa… Adierazi du herrimin hori gorputzean minaren minez hiltzen ari zaion zatitxoa dela.
Eguzkia, bibra, erritmo lasaiagoa... falta ditu Maialen Barcenak 2008an Donostian bizi denetik. Habanan jaioa. 18 urterekin iritsi zen Donostiara, euskara ikasi eta gaur egun AEK-ko irakaslea da.
Kubak itzalaldi nazionala izan du, eta larrialdi energetikoa ezarri dute. Funtsezkoak ez diren lan-jarduerak geldituta egon dira. Sistema elektrikoa pixkanaka lehengoratzen ari dira.
Chucho Valdes pianista kubatarra izan da larunbatean Gasteizko Jazzaldian. Berarekin batera Irakere taldea sortu zutenen seme-alabekin eta doinu kubatarrekin gozaraziz omendu du taldea haren 50. urteurrenean.
Habanako portuan dauden bitartean, ontzietako bat jendearentzat irekita egongo da, eta ilara luzeak sortu dira bisitatzeko. Kubako eta Errusiako agintariek nabarmendu dutenez, bisita hau "ez da mehatxua" Kariberako.
Troba berrian lanean jarraitzen duen bakarretakoa da Silvio Rodriguez, eta disko berria dakar, 'Quería saber', gai, une eta genero nahasketa bat, "ñabardurak" eta tolerantziaren aldeko deia, eta esperantzarakoa, Kuba bere jaioterriak bizi duen gisako krisietarako.
Miguel Diaz-Canel presidenteak Ameriketako Estatu Batuei eta uhartearen aurkako zigorrei leporatu die egungo krisiaren ardura eta Floridako politikariak eta ekintzaileak "kaleak berotzen" ari direla salatu du.
Erbesteratuen alaba da Barcena. Habanan jaio eta hazia. Gaztetxotan etorri zen Euskal Herrira. Sorterrian psikologia ikasten ari zen arren norabidea aldatu zuen gurean. Donostiara etorri eta euskara ikasten hasi zen berehala. AEKn euskara irakasle ari da gaur egun.
Idalia iparralderantz doa, Floridara bidean, eta indarra, konfigurazioa eta abiadura irabazi ditu azken orduetan. Kubako Meteorologia Institutuak 118 kilometro orduko boladak erregistratu ditu eta urakan bihurtzea espero dute.
Bidaian jarraitzen dugu eta uda honetan Baipasako marinel den Izar de la Hozek bigarren ibilbidea proposatu digu Kuban barrena. Souvenir klasikoa aukeratu du oraingoan.
Krisi sozial eta ekonomiko handia bizi du Kubak azken urteotan. Herritarren protestak alde batetik, eta, bestetik, milaka kubatarrek ihes eginez jarraitzen dute, bizimodu hobearen bila.
James McGovern AEBko Ordezkarien Ganberako Arauen Batzordeko presidenteak eta Mark Pocan eta Troy Carter alderdikideek Karibeko herrialdea bisitatu dute.
Habana Altara eramango gintuzkeela aitortu digu. Hantxe jaioa bera eta azken urte eta erdian Durangon bizi da. Onartu du euskaldunak kubatarrak baino itxiagoak direla baina gustura dago hala ere, oriantsu arte interes nahikoa gutxi sortzen zion herrialde eta kulturarekin.
Troba kubatar berriaren sortzaileetako bat izan zen Milanes. Madrilen zendu da, minbiziak jota. Duela 10 egun ospitaleratu zuten, eta ondorioz, hitzartuta zituen hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan zituen, tartean, Iruñeko Baluartekoa.
Milanes, Kubako musikako ahotsik ezagunenetako bat, Nueva Trova soinuaren sortzailea eta egilea izan zen, Silvio Rodriguez eta Noel Nicola bezalako artista ezagunekin batera. "Yolanda" bezalako klasikoen egilea, Milanesek 40 disko baino gehiago argitaratu zituen bere ibilbidean zehar.
Urakana dela eta, Etxe Zuriak emergentzia egoera deitu du Floridan, arrisku handia aurreikusiz. Floridako gobernuak ebakuazioa agindu du 2.5 milioi lagunentzat.
Hirugarren mailako indarrarekin jo zuen lurra Ian urakanak Kuba mendebaldean. Aurretik urakanak izan dituztela diote Kuba mendebaldean bizi direnek, baina ez horrelakorik.
Kubako linea elektrikoa erori egin da, eta herrialde osoa argindar zerbitzurik gabe geratu da. Unión Eléctrica enpresak onartu du "prozesu konplexua" dela, eta pixkanaka konpontzea espero du.
Lehen hipotesien arabera, tximista batek erregai-tanga bat jo, eta sua eragin zuen. Ondoren, zenbait leherketa izan ziren, eta, momentura arte, pertsona bat hil, eta 125 zauritu dira, horietatik bost, larri.
Kubako agintariak baikor agertu dira, Matanzaseko erregai-biltegi parkeko sutean egoera apur bat aldatu ostean. Kea pixkanaka desagertzen hasi da eta beltz izatetik zurixka izatera igaro da.
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
Joe Biden presidenteak Kubarekiko murrizketak malgutu ditu; turismoa egitera joatea debekatuta egongo den arren, Estatu Batuetatik hegaldi gehiago baimenduko ditu, bisa gehiago eman eta diru bidalketek zeukaten muga altxatuko da. Erabaki hau kubatarren ihesaldi olde baten erdian dator.
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute eta hoteleko sotora sartzen saiatzen ari dira, biktima gehiago egongo diren beldur. Ostiraletik, ez dute inor aurkitu bizirik hondakinen artean.
31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan. Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa. 23 eraikin kaltetu dira.
Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu. Saratoga hotelak bost izar ditu. Kubako Presidentetzak jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.
Kubako base militar batean dago kokatuta espetxea, Estatu Batuetako legeditik eta Genevako hitzarmenetik kanpo. Torturaren mundu mailako ikurra eta, egun, 39 preso daude bertan. Horietako asko epaitu ere egin gabe.
Yunior Garciak adierazi duenez, ez du Espainian asiloa eskatu, eta uhartera itzultzea da bere asmoa. Haren esanetan, Kubatik irtetea erabaki du bertan zer gertatzen ari den salatu ahal izateko.
Uztaileko aurreko protesta-boladan bezala, EBk Habanari eskatu dio herritarren eskaerak entzuteko eta elkarrizketa inklusibo batekin konprometitzeko, kubatarren aldaketa-asmoei heltzeko.
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.