Yurre Ugarte zuzendari, idazle eta gidoilariarekin partekatu dugu saioa. Tolosarra da eta hainbat film labur eta ipuin idatzi ditu. "Iris XXII" mundu utopiko eta distopiko batean oinarrituta dagoen komikia aurkeztu digu.
Joseba Larratxe "Josevisky" marrazkilariak 'Ni ez naiz Mikel Laboa', 'Basolatik berrionik ez' eta 'Joana Maiz' komikiak aurkeztu ditu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Gainera, gazteei gomendatu die haien komikiak egiten hastea, baita proiektu txikietatik hastea ere.
Mikel Laboaren musika eta bizitzaz busti dira Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe. Artistaren alderdi ezagunak eta ez hain ezagunak 'Ni ez naiz Mikel Laboa' deituriko komiki-liburu bihurtu dituzte.
Angel Unzueta komiki marrazkilariaren estudioa bisitatuko dugu. Zarauzko bere estudiotik atera dira Amerika kapitaina eta Iron Man elkarrekin agertzen diren 5 komikiak, eta orain ordiziarrak, superheroiak utzi eta zientzia-fikziora egin du salto.
'Iruleak' komikia aurkeztu digu Garazi Albizua Castelaok "Hitzokei" saioan. Gidoia berak idatzi du eta marrazkiak Olga Carmona Peralenak dira. Autofikzioa da lana, eta zazpi pertsonaia ditu, guztiak emakumeak. Izan ere, emakumeen ahalduntzeaz dihardu.
Atzo hasi eta hilabetez izango da Nafarroako Komikiaren Azoka. 30 ekitaldi baino gehiago antolatu dira: erakusketak, tailerrak eta topaketak artistekin, besteak beste.
Julen Ribas "Sua" komikiaren ilustratzailea izan da. "Su ta Gar" taldearen jarraitzaile da, eta taldearen diskografia entzutea izan da beretzat lan proiektuaren alde politena. Hala ere, komikiaren ilustrazioak egitearen esperientzia kontatzera joan da "Biba Zuek!" saiora.
Alex Tellok, "Su ta Gar" taldearen fan amorratua da. Taldearen 110 abesti ingururen letrekin, komiki bat sortu du, "Sua". "Biba Zuek!" saioko platoan izan da Alex, komiki honi buruz hitz egiteko.
Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolari añorgarrek 'Bidea da borroka' komikia aurkeztu dute "Biba Zuek!" saioan, Bertsolari Aldizkariaren laugarren komikia.
'Sua' komikia argitaratu du Su Ta Gar taldeak eta Durangoko Azokan dago salgai. Aitor Gorosabelek azaldu duenez, testuak taldearen abestien hitzetatik hartuta daude Alex Telloren gidoiarekin eta Julen Ribasen marrazkiekin. Dani Fanok maketatu du eta Olatz Salaberriak zuzenketak egin ditu.
Batzuentzat "frikien denda" izango da; besteentzat "denda frikia". Eneko Sanchez Nabaridasek "Ebla" denda zabaldu du Donostiako Egia auzoan, rol jokoetan oinarritutako denda espezializatua.
Jada ez da Superman gihartsu eta indartsu bat izango, sentsibilitate ezberdinak dituen pertsonaia baizik. Protagonista kasu honetan, Jon Kent da, Clark Kent eta Lois Leinen semea, eta bera bezala kazetaria den mutil batez maitemintzen da.
Komiki Azoka urriaren 1etik 3ra ospatuko da Getxon aurten. Azokan topatuko diren lanen harira, ''Sasi artean Elgeta'' komiki-albumaz mintzatu dira Jon Ubeda eta Ane Zabala Ilaski Serranorekin.
Joseba Larretxe komikigileak jolas bat proposatu du Twitterren: marrazkilariei euskal komikigintzako pertsonaia bat hartu eta haien estiloan marraztea. Ekimenaren arrakastaz aritu da “Ahoz Aho”n.
Asisko Urmeneta “Biba Zuek!” saioan izan da, “Basolatik berri onik ez” eta “Sugarren mende” liburuak aurkezten. Bigarren honek sorginen ehiza du abiapuntu eta Urmenetak idatzi eta ilustratu du.
Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria irabazi du bilbotarrak, “La divina comedia de Oscar Wild” Astiberri argitaletxeak kaleratutako lanagatik.
Akademiaren 100 urteko jarduna jasotzen duen lana aurkeztu dute Bilbon. Juan Luis Zabala gidoigilea eta Amaia Ballesteros irudigilea Mezularian izan ditugu.
Frantziako topaketa ospetsuan, ‘Yo loco’ Gasteizen ezarritako zaragozar idazleak Keko marrazkilariarekin batera eginiko lana saritu dute, farmazia industriaren funtzionamendua salatzen asmatu duelako.
Besteak beste, Spiderman, Lehoinabar, Hulk, X Patruila, Ironman eta Marvelen Mendekatzaileak sortu ditu. Azken urtean gaixotasun larriak izan ditu, pneumonia eta ikusmen arazoak.
Guillermo Zubiaga komikigilearekin ferryan igo eta askatasunaren estatua ikusi du Pello Reparazek. Zubiagarena da 'Joanes' AEBetan egindako euskal komiki bakarra. Marvelentzat lan egin izan du.
‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’ erakusketak 35 azalpen panel eta jatorrizko hainbat lan jarriko ditu ikusgai Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, urriaren 3ra arte.
2016an Eduardo Madinak eta Fermin Muguruzak Irunen izan zuten solasaldi luzea da liburuaren abiapuntua. Euskal Herriaren urte beltzetara hurbiltzeko saiakera egiten du Zapicok.
Eduardo Madina diputatu sozialista ohiak 'Jot Down' musika aldizkarirako Fermin Muguruzari egindako elkarrizketatik abiatutako komikia da. 'Izeberg matxista digitala' zer den ere jakingo dugu.
'Eusklabu alaiak' bere azken komikia aurkeztu du Asisko Urmeneta komikigile nafarrak 'Arte[faktua]' saioan. Robinson Crusoeren adaptazio bat egin du lan horretan. Ikus ezazu elkarrizketa.
Asisko Urmeneta komikigile nafarraren gonbidatua Piarres Erdozaintzi eskulturagilea izan da. Eurekin elkartu gara Nafarroa Behereko Donaixti-Ibarre herrian, eskulturagilearen herrian, hain zuzen.
'Eusklabo alaiak' bere azken lanaz eta bere ibilbideaz hitz egin du Arte[faktua]n. Baxenabarren, Donaixti-Ibarreko plazan elkartu gara eta bertara gonbidatu du Piarres Erdozaintzi eskulturagilea.