11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
Ardanza lehendakariaren hil-kaperan, Ajuria Eneko jauregian, emozio handiko uneak bizi izan dira. Agintari eta herritar askok agurtu nahi izan dute Jose Antonio Ardanza.
Juan Jose Ibarretxe Ajuria Eneko jauregian izan da Ardanza lehendakariari agur esateko. Bertan zegoen Iñigo Urkulluri besarkada estua eman dio Ibarretxe lehendakariak.
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
'Ordu Txikitan' saiora gonbidatu zuten Juan Jose Ibarretxe lehendakaria 2008. urtean, eta zenbait objektu birziklatzea tokatu zitzaion. Urduri xamar agian, Mikel Elizegi aurkezlearen laguntza behar izan zuen plastikoa nora bota jakiteko.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidente ohia, Jordi Cuixart ekintzaile kataluniarra eta Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea izan dira ostiral honetan Aieteko konferentziaren 10. urteurrenaren harira antolatutako jardunaldietan.
Foro Sozialak adierazi duenez, helburua "Aieteko espiritua berreskuratzea da, euskal bake prozesuaren irakaspenak balioesteko, bakearen eraikitze prozesuari dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzeko eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzeko".
Garai bateko eta gaur egungo legebiltzarkideek euren eserlekuetan izandako bizipenak eta pasadizoak ere ekarri dituzte gogora: Ibarretxe Plana, Dalai Lamaren bisita...
Kataluniako 5 hiritatik Bartzelonara abiatu dira milaka pertsona. Quim Torra eta 6 sailburu martxara batu dira, baita Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Auzitegi Gorenean da 'proces' auziaren epaiketa ikusten. Mireia Boya CUPeko diputatu ohiak deklaratuko du gaur, besteak beste.
Juan Jose Ibarretxe Euskadi Fundazioaren bultzatzaileetako bat izan zen. Hala ere, lehenago ezagutu zuten elkar Madariaga eta Ibarretxek txirrindularitza lasterketa batean.
“Herri honen bilakaeran utzitako arrasto sakona”, onartu du Sortuk. Ibarretxeren ahotan, “itzal handiko gizon bat da”. EAren hitzetan, “politikoki garai bat markatu zuen”.
“Herri honen bilakaeran utzitako arrasto sakona” onartu du Sortuk. Ibarretxeren ahotan, “itzal handiko gizona da”. EAren hitzetan, “politikoki garai bat markatu zuen”.
Xabier Arzalluz Eusko Alderdi Jeltzaleko politikari historikoa zendu da, 86 urterekin. 1980-1984 eta 1986-2004 urteetan izan zen EAJren EBBko presidentea.
80 urte dira Kataluniatik Frantziarako bidea hartu zutela Agirrek eta Companysek, eta ibilbide horren zati bat egin dute elkarrekin Ibarretxek eta Torrak.
Agullanan (Girona) izan dira biak. Han, Mas Perxes bisitatu dute, duela 80 urte Companysek eta Agirrek ostatu hartu zuten lekua. Handik, oinez egin dute Coll del Llirainoko bidea.
Ultraineskuinaren erasoaldiak erakusten du, aldi berean, 'lortutakoa ez dagoela ziurtatuta'. Lehendakari ohiarentzat ez dago berdintasunik gabeko etorkizunik. Amaren zaintza lanetan ari da orain bera.
Ibarretxe lehendakari ohia izan da lehenetakoa hara heltzen. Arratsaldean zehar ia etengabea izan da jendearen joan-etorria, Urkullu lehendakaria ere hurbildu da.
Ibarretxe lehendakari ohiak gutuna igorri dio publikoki Puigdemonti. 'Zuen bekatua ez da Kataluniaren independentzia defendatzea, Kataluniaren demokraziaren alde egitea baizik', dio idatziak.
Erabakitzeko eskubidearen inguruan Laudion egiten ari diren kontsultan eman du botoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. 23 herritan ari dira gaur etorkizun politikoaz galdetzen.
Carlos Garaikoetxeak, Juan Jose Ibarretxek edota Rafa Diez Usabiagak osatzen dute 'Demokrazia Bai' ekimena. Besteak beste, herritarren borondatean oinarritutako estatus politikoa aldarrikatzen dute.
Euskal politikagintzako eta sindikatuetako hainbat izen ezagunek osatzen dute ostiral honetan aurkeztu duten plataforma, tartean Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakariek.
Agirre Lehendakaria Center-ek eta Gure Esku Dagok antolatuta dago eta hitzaldia entzuteko sarrera guztiak agortu dira Kursaalen. 'Erabakitzeko eskubidea. Prozesua Katalunian' du izena topaketak.
'Izugarria gaurkoa... eta ez ahaztu: el apetito viene comiendo', idatzi zuen lehendakari ohiak. Otegik, erantzun: 'Lehendakari jarrai dezagun apetitua handitzen. Egin behar horretan goazen batera'.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren ustez, "konfiantza berreskuratzen" doazen heinean, ezker abertzalearekin akordioetara iritsiko dira "herriaren etorkizunarentzat giltzarri diren gaietan".
Juan Jose Ibarretxe lehendariaren esanetan, Kataluniako prozesuak ez du aitzakiarik. Eta Euskadin ere galdeketa egitearen aldekoa da Eusko Alderdi Jeltzalea.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Kataluniako prozesuaz: “Guk bere garaian ireki genuen atea eta ate horretatik pasatu dira haiek”. “Gaur Egun” albistegiaren aurrerapena.
Hainbat politikarik, biktimak, abokatuk… tartean, Ibarretxek, Erraztik, Zarraoak, Madrazok eta Rosa Roderok orain urtebete Azkarragak bultzatutako sare herritarra babestu dute.