Gobernu horrek AEBko eta hainbat herrialdek osatutako talde baten aitorpena zuen. Guaidok ohartarazi duenez, horren ezabaketa "hutsean salto egitea da".
Gauerdia pasata, 5.264.104 boto zenbatu zituzten, horietatik 3.558.320 Polo Patriotiko Handiarentzat (GPP). Hauteskundeetako parte-hartzea % 31koa izan da.
Europar Batasunak eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez dituzte hauteskundeak aintzat hartuko. Inkesten arabera, abstentzioa protagonista nagusia izango da.
Oposizioko alderdiek nazioarteko komunitateari dei egiten diote "printzipio demokratikoak urratzen dituen iruzurrezko prozesua bera, eta prozesuaren emaitzak baztertzeko".
Abenduaren 6ko hauteskundeei esker Legebiltzarra berritu ahal izango da. Gaur egun, Legebiltzarraren kontrola bi alderdi nagusien arteko borrokaren iturri da.
Nicolas Madurok esan du Juan Guaidó Caracaseko enbaxada batean "ezkutatuta" dagoela, baina oposizioko buruak berehala ukatu du hori Twitterreko bere kontuan.
"Justizia Auzitegi Nagusiko Konstituzio Aretoak baliozkotzat jo zuen Asanblea Nazionaleko Zuzendaritza Batzordea, eta Luis Eduardo Parra Rivero da presidentea", esan du Gorenak prentsa ohar bidez.
Juan Guaido eta Leopoldo Lopez buru dituen Voluntad Popular alderdia erakunde terroristatzat hartuz gero, legez kanpo uztea erabaki lezake Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak.
Venezuelako fiskal nagusiak Justizia Auzitegi Gorenari eskatu dio zehaztu dezala Voluntad Popular, Juan Guaidoren eta Leopoldo Lopezen alderdi politikoa, erakunde terrorista den ala ez.
Gutun batean, Nicolas Maduroren gobernuak salatutako inbasio saiakerari buruzko azalpenak eskatu dituzte Chris Murphy, Tim Kaine eta Tom Udall senatariek.
Juan Jose Rendon Venezuelako estratega politikoak onartu egin du 50.000 dolar ordaindu zituela, eraso baten ondorioz, Gobernuko hainbat funtzionario atxilotzeko.
Guaidok operazio horren berri izatea leporatu dio Madurori, Kolonbiak eta AEBek entrenatutako "mertzenario terroristatzat" jo dituenak hil ahal izateko.
Vladimir Padrino Venezuelako Defentsa ministroak erabateko leialtasuna adierazi dio Nicolas Maduro presidenteari, eta "mertzenario terroristen" erasoa gaitzetsi du.
Cliver Alcala Cordones militar ohiak egindako adierazpenetan, Guaido "estatu-kolpe eta magnizidio saiakera" baten protagonistetako bat izan zela azaldu du.
Ameriketako Estatu Batuek Venezuelarako Trantsizio Demokratikorako plan bat aurkeztu dute, Nicolas Madurorik gabe eta, lehen aldiz, Juan Guaido kontuan hartu gabe.
Oposizioko kideak "batasuna" eskatu die herritarrei, eta Nicolas Maduro Venezuelako presidentea boterea uztera behartzen saiatzeko protestak deituko dituela iragarri du.
Trumpen hitzaldian zehar, agerian geratu dira errepublikanoen eta demokraten arteko liskarrak. Izan ere, agintariak ez dio eskua eman nahi izan Nacy Pelosiri.
Pablo Casado (PP) eta Hector Gomez (PSOE) elkarrekin joan dira Guaidori ongietorria egiten, Madrilen. Atzerri ministroak "polemika antzuei" garrantzia kendu die.
Nicolas Madurok ordezkaritza bat izendatzeko gonbita egin die Nazio Batuei, urte honetarako aurreikusitako hauteskunde legegileak behatzeko, eta Juan Guaidoren nazioarteko bira kritikatu du.
Bere helburua, "hauteskundeak bermatzeko" neurri berriak martxan jartzea eta "oposizio osoak" parte hartzea dela jakinarazi du Venezuelako presidenteak.
Oposizoko hainbat diputatu Batzar Nazionalera bidean zirela eraso egin dietela salatu du Guaidok. Hainbat pertsona armatu autoei tiroka hasi omen dira.
Igandean, hainbat polizia-agentek eta militar batzuek osatutako lerro batek Ganberan sartzea eragotzi zion Guaidori, eta astearte honetan egoera hori errepikatzeko zorian izan da.
Oposizioak Juan Guaido izendatu du Venezuelako behin-behineko presidente. Guardia Nazional Bolivartarrak osatutako segurtasun lokarria gainditu behar izan dute diputatuek.
Oposizioko diputatu batek gonbidatuta, Guaidoren jarraitzaileei bakarrik ez daudela esateko igo da Maroto atrilera. Chavistak oihuka eta irainka hasi zaizkio.