Iruñeko Udalak minutu bateko isilunea egin du goialdeko borraskaren biktimei elkartasuna adierazteko, eta jakinarazi du Udaltzaingoaren ibilgailu bat bidaliko duela eremu kaltetuenera.
Joseba Asiron Iruñeko alkatearentzat Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreforma honek ez du loturarik bestelako negoziaketaren batekin. Europako legeetara egokitzea beharrezkoa zela adierazi du.
Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
Joseba Asiron Iruñeko agintaria da alkateen artean notarik onena lortu duena. Iruñeko agintariak 6,3ko nota jaso du, Juan Mari Aburtok 6koa, Maider Etxebarriak 5,7koa eta Eneko Goiak 5,1ekoa.
Duela 601 urte Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin burguak batu eta gaur egungo Iruñea osatzeko baimena eman zien Karlos III.ak. Ez da festarik falta izan gaur. Buruhandi eta erraldoiak izan dira karriketan, eta Udalbatza galaz jantzita ikusteko aukera izan dute iruindarrek.
Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".
Gainera, salaketak % 20 murriztu dira, batez ere lapurreten jaitsieragatik; atxilotuen kopurua, aldiz, % 10 igo da, 2023an 191 izatetik aurten 211 izatera igaro baitira. Bestalde, 24 sexu-eraso salaketa izan dira.
Iruñeko alkatearen hitzetan, jaiak "modu trinkoan" hasi ziren eraso sexualei dagokionez eta, horiei erantzuteko hiria mobilizatu dela azpimarratu du. Gainerakoan, Sanferminak "giro oso onean" doazela esan du.
Joseba Asiron Iruñeko alkateak EITBri harrera egin dio txupinazoaren aurreko orduetan. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak jaiak askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du.
Iruñeko alkatearen arabera, "ez da inoiz alkate bat etorriko entzierroak edo zezenak debekatzeko". Gaineratu duenez, entzierroen eta sanferminen inguruko gogoeta kolektibo bat egin behar da.
EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin talde politikoek aurrekontuak babestu dituzte, eta UPNk eta PPNk aurkako botoa eman dute. 265 milioi euroko aurrekontuak dira, aurreko urtean baino % 32 gehiago, eta zenbateko handienekoak 2007tik.
"Hiruko" exekutiboak eta sozialistek gaur sinatu dute ituna. Hala, 265 milioi euro izango ditu Iruñeko Udalak, 2007tik izandako aurrekontu handiena. EH Bilduren, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren ustez, akordioari esker Iruñea "paralisitik aterako da".
Nafarroako hiriburuko alkatearen arabera, gobernu itunak "heldutasun handia" du, eta Nafarroako Gobernuarekin duten harreman onari esker, zenbait proiektu "desblokeatzea" lortu dute.
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen esanetan, UPNko kideek "frustrazioa ezin izan dute oraindik gainditu eta Iruñeak ez du hori merezi". "Iruñeak behar du oposizioa, baita Cristina Ibarrolaren lana eta alderdia ere, baina espero dut behingoz gaindituko dutela fase hau", gaineratu du.
Joseba Asiron (EH Bildu) alkatetzara iritsi osteko lehen bileran, Cristina Ibarrola erregionalistaren aurkako zentsura-mozio bat onartzearen ondorioz, besteak beste, Udal berriak bultzatzen duen Etxebizitza Sozialerako Plana aztertu dute.
EH Bilduk eta PSNk Iruñeko zentsura mozioa adostu zutenean, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa utzi eta elkarte berri bat sortuko zutela iragarri zuten erregionalistek. Neurriaren aurrean, Federazioa babesteko ekimena aurkeztu du PSNk Foru Ganberan.
Iruñeko alkate izendatu zutenetik egin duen lehen agerraldian, Joseba Asironek (EH Bildu) "indarkeria jasan duten biktima guztien aitortza eta erreparazioa" defendatu du, "baita ETAren biktimena ere, noski".
Joseba Asiron Iruñeko alkatea udaletxeko balkoira atera da makila Udaletxe plazan bildutako jendetzari eskaintzera. Asironek garai berri bat agindu die iruindarrei.
Esther Martinez PPren Bilboko bozeramaile eta Euskadiko Popularren idazkari nagusiak adierazi duenez, "ezin dugu topa egin erakundeak helburu ez-duinetarako erabiltzen dituztenekin", Iruñean Joseba Asiron alkate izendatzeko Cristina Ibarrolaren aurka egindako zentsura-mozioaren harira.
Popularrek adierazi dute bai Asironek eta baita Ibarrolak ere hamar minutuko hitzaldia egiteko eskubidea dutela, baina Mahaiko presidenteak azpimarratu du hitzaldiek gehienez sei minutukoak izan beharko direla. PPNk neurriak hartuko dituela iragarri du.
Saioa 12:00etan hasiko da. Ibarrolaren esanetan, mozioaren ostean "burua tente eta ate nagusitik" aterako da Udaletxetik. UPNk afiliatuak deitu ditu Ibarrola babesteko. Bestalde, Asironek "begirunea, lasaitasuna eta poza" eskatu ditu.
Gaur arratsaldean sinatu dute Iruñeko Udalerako adostu dute gobernu programa Joseba Asiron (EH Bildu), Mikel Armendariz (Geroa Bai) eta Txema Mauleonek (Zurekin Nafarroa). Aniztasuna eta elkarrizketa ardatz izango dituen ituna dela esan dute.
Gobernu akordioak 60 ekintza zehazten ditu. Alkatetza eta sei zinegotzi delegatu EH Bildurenak izango dira, Geroa Baik Sustapen Ekonomikoa eta Europako Proiekzioa hartuko ditu bere gain eta Zurekin Nafarroak Gizarte Ekintza kudeatuko du.
Hala aurreratu du Txema Mauleon Zurekin Nafarroako zinegotziak, eta negoziaketak norabide egokian doazela adierazi du. Bien bitartean, hiriko ordenantza fiskalak onartzeko ez ohiko bilkurarik ez duela egingo berretsi du Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak.