Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria bat dator Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak trantsizio energetikorako proposatzen duen ereduarekin. Politikari jeltzaleak uste du "elektrifikazioak mendekotasun berriak" eragin ditzakeela.
"Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, EAJko europarlamentariak adierazi du EBn euskararen ofizialtasuna "diskriminaziorik ezaren printzipioaren aitortza" izango litzatekeela.
Gainera, Santander eta Bilbo arteko trenbide-konexioa mapetan sartu du. Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak azpimarratu du onartutakoa Frantziak trenbide-inbertsioari buruz hartutako konpromisoak bete ditzan egin diren kudeaketei emandako "bultzada handia" dela.
Arabako Mahastien Jatorrizko Izendapenaren inguruan, Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak esan du ika-mikak "erabilera politikoa" izan duela (jatorriz, gaztelaniaz).
Izaskun Bilbao europarlamentariak ekimen bat aurkeztu du Europako Batzordeari eskatuz sar dezala Bateragune auzia berriro zabaltzeko erabakia oinarrizko eskubideei buruzko urteko txostenean.
Jeltzaleen eta sozialisten arteko balizko itunaz galdetuta, EAJko europarlamentaria baikor mintzatu da, nahiz eta udaletxe bakoitzeko egoera ezberdina dela onartu.
Unai Rementeria EAJren Bizkaiko ahaldungaia eta Izaskun Bilbao Europarako hautagaia M26ko kanpainako ekitaldian izan dira Basaurin. Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eskatu du Rementeriak.
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.
Izaskun Bilbao (EAJ) eta Carlos Iturgaiz (PP) eurodiputatuek Estrasburgon bart izan den atentatua nola bizi izan duten kontatu digute 'Egun On Euskadi' saioan.
Izaskun Bilbaoren hitzetan, duela gutxi NBEko Torturaren aurkako Batzordeak eta Europako Batzordeak berak emandako abisuak “nahikoak dira, gutxienez ikerketa bat martxan jartzeko”.
"Ni heldu nintzenean, Euskadiren inguruan saltzen zuten irudia biolentziarena zen; dena zen bat, nazionalismoa, instituzioak, biolentzia", adierazi du eurodiputatuak.
"Europarra naiz, eta Erresuma Batua Eskoziarekin akordio batera normaltasunez iritsi dela ikusi behar dut, baina akordio hori Estatu espainiarrean ez da posible. Zergatik?", galdetu du.
Hurrengo Europako haustekundeetarako EAJko zerrendaburuak Maddalen Iriarteren galderak erantzungo ditu, egun eguneko politika eta ekonomia gaien inguruan.
Bilbaok Europako Batzordeari idatziz galdetu dio "Euskal Herrian bake prozesuaren bilakaeran laguntzeko paper aktiboa hartu behar duen", eta Irlandaren kasuan oso mesedegarria izan zela nabarmendu du.
Bruselatik Euskadi nola ikusten duen azaldu du. ETArik gabeko momentu honetan Europan Euskadi aintzat hartzen ari direla adierazi du EAJko europarlamentariak.