Iruñea

1 / 30 Hurrengoa
15 urteko eskiatzaile iruindar bat larri zauritu da Candanchun, elur-jausi batek harrapatuta

15 urteko eskiatzaile iruindar bat larri zauritu da Candanchun, elur-jausi batek harrapatuta

Taldeko jarduera batean parte hartzen ari zen, bi eski-monitorerekin batera, Tubo de la Zapatilla izeneko eremuan. Adingabea Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan zuten helikopteroan.
'Askatasunaren nazioa gara' lemapean ospatuko du EH Bilduko 2025eko Aberri Eguna

'Askatasunaren nazioa gara' lemapean ospatuko du EH Bilduko 2025eko Aberri Eguna

Horrela iragarri du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak komunikabideen aurrean Iruñean egindako agerraldian. "Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa garela aldarrikatzera bilduko gara Iruñean", gaineratu du.

Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.
Luis Sabalza: ''Data bartzelonaren lehiaketa egutegiak eginduko du''

Luis Sabalza: ''Data bartzelonaren lehiaketa egutegiak eginduko du''

Oraindik ez dago argi Bartzelona-Osasuna partida noiz jokatuko den. Neurketa atzeratzea erabaki zuten larunbat gauean, Bartzelonako mediku baten bat-bateko heriotzagatik.

Bartzelona-Osasuna partida atzeratu dute, talde blaugranaren medikua bat-batean hil baita

Bartzelona-Osasuna partida atzeratu dute, talde blaugranaren medikua bat-batean hil baita

Partida hasteko ordubete eskas falta zenean jaso dute Carles Miñarro medikuaren ezusteko heriotzaren berri, eta Bartzelonako jokalariek neurketa atzeratzeko eskatu dute.
Noiz jokatuko da larunbat honetan atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida?

Noiz jokatuko da larunbat honetan atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida?

Egutegiak aukera gutxi ematen ditu, are gehiago Bartzelona Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga lehiatzen ari dela kontuan izanda.
Tanto ikusgarria jokatu dute Labriteko partidan!

Tanto ikusgarria jokatu dute Labriteko partidan!

Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteek partika bikaina jokatu dute Labriten, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Tanto eder asko ikusi ditugu, baina 21 eta 16koa benetan gogoangarria izan da.

Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan

Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan

Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan

Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan

Euskal Herriko hiriburutan eta beste hainbat txokotan izan dira M8ko manifestazioak. Aurten ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.

''Benetako berdintasun unibertsala'' aldarrikatu dute Nafarroako erakundeek

''Benetako berdintasun unibertsala'' aldarrikatu dute Nafarroako erakundeek

Nafarroako Gobernuko eta erakunde nagusietako ordezkariek, tartean Maria Chivite presidenteak eta Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, elkarretaratzea egin dute Iruñean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik

Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.
Martxoaren 8ko manifestazioen ordutegiak

Martxoaren 8ko manifestazioen ordutegiak

Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu gaurko, martxoak 8, Euskal Herriko hiriburu guztietan.

M8ko manifestazioak Euskal Herrian

M8ko manifestazioak Euskal Herrian

Aurten 50 urte bete dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ofizialki izendatu zutenetik. Aurten ere kaleak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzen duten pertsonez beteko dira.
Asier Martinezek zazpigarren amaitu du Europako Txapelketako 60 metroko hesidun proba

Asier Martinezek zazpigarren amaitu du Europako Txapelketako 60 metroko hesidun proba

Finalerdietan laugarren postua lortu ondoren, finalean irten diren zazpi korrikalarietatik azkena izan da 7.68ko denborarekin, urrea lortu duen Jakub Szymanski poloniarrarengandik 25 milarenera.
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
Asier Agirrek urtebetez luzatu du kontratua Baikorekin

Asier Agirrek urtebetez luzatu du kontratua Baikorekin

Horrela, hamaikagarren denboraldia sinatuko du pilotari profesional gisa, 2015ean debuta egin zuenetik.
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute

Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute

EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan

Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan

Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bati sexu-erasoa egitea egotzita

Erasoa urtarrilaren 6an jazo zen, hiriburuko bus geltokian.
Athletic-Osasuna derbia martxoaren 28an jokatuko dute, 21:00etan

Athletic-Osasuna derbia martxoaren 28an jokatuko dute, 21:00etan

LaLigak 29. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi ditu. Horien arabera, Realak larunbatean jasoko du Valladoliden bisita, Reale Arenan; Alavesek ere egun berean jokatuko du etxean, Rayo Vallecanoren kontra.
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da

Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da

Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
Bretones: ''Lehen zatian lan ona egin dugu; bigarrenean guztiz kontrakoa''

Bretones: ''Lehen zatian lan ona egin dugu; bigarrenean guztiz kontrakoa''

Abel Bretones Osasunako jokalariak Valentziaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du (3-3) EA Sports Ligako 26. jardunaldian.

Osasunak eta Valentziak puntuak banatu dituzte Sadarren jokatutako partida eroan (3-3)

Osasunak eta Valentziak puntuak banatu dituzte Sadarren jokatutako partida eroan (3-3)

Gorritxoek birritan berdindu dute markagailua, eta Budimirrek aurretik jarri ditu bereak hamaika metroetatik. Sadiqek festa zapuztu du azken minutuetan.
Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz

Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz

Duela sei urte jaio zen Iruinkokoa, kultur elkarteek elkarlanean sortutako inauteria. Koko beltzak eta koko zuriak ditu protagonista, eta horiekin batera dantzariak, bertsolariak eta musikariak ateratzen dira Alde Zaharreko kaleetara.

 

Elurbustia Iruñean, goizeko hotzarekin batera

Elurbustia Iruñean, goizeko hotzarekin batera

Aurreikusita zegoen moduan, elur-kota nabarmen jaitsi da igande honetako lehenengo orduetan, eta horren erakusgarri, Nafarroako hiriburuan bota duen elurra.

Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik

19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.
La Manadako bost zigortuetako biri 15 urtetik 14ra jaitsi dizkiete zigorrak

La Manadako bost zigortuetako biri 15 urtetik 14ra jaitsi dizkiete zigorrak

Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak 2024ko uztailean emandako jurisprudentzia-doktrinari jarraitzea "juridikoki derrigorrezkoa" dela uste du Nafarroako Auzitegiak. Orduan, Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jasitea onartu zuen 'Soilik bai da bai' legeak ekarritako aldaketak tarteko.
2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen

2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen

Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak faxismoaren aurkako aliantza feministak aldarrikatuko ditu martxoaren 8an

Euskal Herriko Mugimendu Feministak faxismoaren aurkako aliantza feministak aldarrikatuko ditu martxoaren 8an

Martxoaren 8ko manifestazio handienak Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituzte: Baionan (17:00), Bilbon (18:00), Donostian (12:30), Gasteizen (12:30) eta Iruñean (13:00).
Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean

Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean

Manifestazioaren deitzaileek salatu dutenez, "Israelek azken 15 hilabeteetan egindako suntsiketaren basakeria eta deshumanizazio mailak ez du aurrekaririk historia modernoan, bai intentsitateagatik, baita aldebakartasunagatik ere".

Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.
Moreno: ''Zerbait gehiago falta izan zaigu partida irabazteko''

Moreno: ''Zerbait gehiago falta izan zaigu partida irabazteko''

Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 25. jardunaldian Celtaren aurka izandako porrotaz (1-0) aritu da. Beren nagusitasunari fruitua ateratzeko sendotasuna falta izan zaiela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Herreraren geldiketak ez dira nahikoa izan Osasunaren porrota ekiditeko Celtaren aurka (1-0)

Herreraren geldiketak ez dira nahikoa izan Osasunaren porrota ekiditeko Celtaren aurka (1-0)

Herrera izan da gorritxoen artean onena, funtsezko geldiketak egin baititu, baina horrek ere ezin izan du Nafarroako taldearen porrota saihestu, Aspasek sartutako penalti bat nahikoa izan baita partida irabazteko.
Moreno: ''Celta indartsua da bere etxean, garaipena lortzeko motibazioa daukagu''

Moreno: ''Celta indartsua da bere etxean, garaipena lortzeko motibazioa daukagu''

Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak talde gorritxoak Celtaren aurka ostiralean, otsailaren 21ean, Balaidosen jokatuko duen EA Sports Ligako partidari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Punto de Vistak 60 pelikula proiektatuko ditu hemeretzigarren edizioan

Punto de Vistak 60 pelikula proiektatuko ditu hemeretzigarren edizioan

Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialeko 17 pelikulak pelikula onenaren, zuzendari onenaren eta film labur onenaren sariak, publikoaren eta gazteriaren saria irabazteko lehian izango dira.
Milaka lagun elkartu dira Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan

Milaka lagun elkartu dira Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan

Nafarroako Volkswagen, Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa eta Tenerias Omegako enpresa-batzordeek deitu dute mobilizazioa. Industria Legea baliatuz, deslokalizazioen eta itxieren kontrako "bermeak" ezartzeko eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari.
Milaka lagun bildu dira Iruñean Nafarroako industria sektorearen etorkizuna aldarrikatzeko

Milaka lagun bildu dira Iruñean Nafarroako industria sektorearen etorkizuna aldarrikatzeko

Etorkizuna kolokan duten Eskirozko BSH, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Sunsundegui, Tasubinsa, Tenerias Omega eta Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordeek deitutako mobilizazioa izan da.

Osasunak aurre egin dio Real Madrili, eta berdinketa lortu du Sadarren (1-1)

Osasunak aurre egin dio Real Madrili, eta berdinketa lortu du Sadarren (1-1)

Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.
Abiadura Handiko Trenak eragindako ''esklabotza'' salatu du AHT Gelditu! plataformak Iruñean

Abiadura Handiko Trenak eragindako ''esklabotza'' salatu du AHT Gelditu! plataformak Iruñean

Dozenaka lagun manifestatu dira Nafarroako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren makroproiektuaren aurka, eta AHTko lanetako langileek dituzten lan-baldintzak salatu dituzte.

Euskal hiriburuetako alkate eta alkateordeek jaien inguruan eztabaidatu dute Baionan

Euskal hiriburuetako alkate eta alkateordeek jaien inguruan eztabaidatu dute Baionan

Joseba Asironek, Eneko Goiak, Jean Rene Etchegarayk, Beatriz Artolazabalek eta Juan Mari Aburtok jaien ereduari eta herritarren segurtasunari buruzko hausnarketa egin dute.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena