Sakonera txikiko eremu batean desagertu eta berehala topatu zuten Mente ibaian. Suspertzen saiatu arren ezin izan zuten ezer egin gazte bizkaitarraren bizia salbatzeko.
Larri zaurituta helikopteroz eraman duten emakumea da hildakoa. Gainerako sei zauritutakoak, batzuk larriago eta besteak arinago, baina ez dago beste inor hil ala biziko egoeran
Pertsona bat hil da eta sei zauritu dira, gaur arratsaldean, Bizkaian, N240 errepideko 48. kilometroan (Barazar gaina), Igorre eta Lemoa artean izandako istripuan.
Ioar Alvarezek bidalitako bideo honetan ikus daitekeenez, golf piloten tamainako txingor aleak bota ditu astelehen arratsaldean Igorren. Kazkabarrak ia-ia guztiz zuritu du Igorreko Urbieta futbol zelai osoa.
Oier Etxebarriak ostiral honetan jokatuko du azken partida Bermeon, Elezkanorekin batera, Dario eta Eskuzaren aurka. Igorretarrak aitortu duenez, ez du aukerarik ikusten bere maila hobetzeko, eta horregatik hartu du erabakia.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Ander Gorospe igorretarra txirrindularitza munduan aritu izan da, eskulturak eta armarriak ere egin izan ditu, eta musika munduan ere ibilia da. Ehun kantatik gora sortu ditu, hainbat Joselu Anaiak taldearentzat, eta bere hainbat abestiren pot-pourria eskaini digu bere gitarraren doinuarekin.
"Kalitatezko jantoki zerbitzu baten alde" lelopean, eskolatik herri erdigunera doan bidea egin zuten atzo arratsaldean ehunka lagunek. Igorreko Eskolako Guraso elkarteak hilabete darama protestan, Jaurlaritzak eskola jantokiko zerbitzuan zegoen errefortzuko sukaldaria berrezartzea eskatzeko.
Gurpreet Singh 15 urteko futbol jokalariak Pakta turbantearekin jokatzen du futbolean Igorren. Partida batean epaileak hala egitea galarazi bazion ere, hemendik aurrera halakorik ez dela gertatuko espero du. Sij komunitatekoa delako janzten du Pakta.
Gurpreet Singh (15 urte) Indiakoa da jaiotzez, baina 7 urte daramatza familiarekin Igorren bizitzen. Arratia futbol taldean jokatzen du, eta duela bi aste, partida batean, epaileak galarazi egin zion patkarekin jokatzea; alegia, sijismo erlijioan mutil gazteek buruan eraman ohi duten oihalarekin.
Argentinako erreskate taldeek diotenez, Amaia Agirre eta Iker Bilbao "ez daude desagertuta, arrail batean elurrak azpian harrapatuta baizik", eta euren bila joatea arriskutsuegia dela ondorioztatu dute. Hortaz, erreskatea "bukatutzat" eman dute.
Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.
Elene Igorrekoa da, 21 urte ditu eta "Jateko Modukoa" saioaren hirugarren gonbidatua da. Bere sedukzio taktika begirada dela dio, hitzez lortzen ez duena begiradarekin egiten baitu. Loteria tokatuz gero, argi du: familiari zerbait eman, berantzat etxea eta autoa erosteko lain, eta gainerakoa banatu.
Herrietako jaietako musika programazioaz gain, Gasteizen, Azkena Rock Festival jaialdiaren hogeigarren edizioa ospatzen ari dira. Besteak beste, Social Distortion, Patti Smith eta The Afghan Whigs izango dira ikusgai Mendizabalan.
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
Igorreko kiroldegiko erabiltzaileak kanpora atera behar izan dituzte, kirol-instalazioetan piztutako sute baten ondorioz. Sua itzali da eta kiroldegia aireztatzen ari dira suhitzaileak. Zorionez, ez da inor zauritu.
Astonautak eta Satorjatorrek Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako ikasleekin azken jolasa egin dute, Satorjatorrek proposatutako "Ez du izenik" jolasa. Bietako zein talde izan da trebeagoa?
Aste honetako gaia "zeliakia" da. Bada, Argik eta Enekok gai hori ardatz hartuta "3tik 1" jolasa egin dute Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako haurrekin. Bietako zein talde izan da trebeagoa?
Andrea Puente Lopezek 21 urte ditu, Igorrekoa da eta guztiz kaletarra dela aitortu du. Zumba dantza egitea gustatzen zaio, eta bere bikoteari erakutsiko omen dio. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Jokin donostiarra izango du bikote.
Baserri batetik alde egin duen bigantxak tentsio uneak, oihuak eta korrikaldiak eragin ditu Igorreko erdigunean. Ertzaintzak animalia inguruko zelai batera eramatea lortu du.
Bost urteko umearen zaintza kentzeko agindua sinatu zuten Bizkaiko Aldundiko arduradunak eseriko dira akusatuen aulkian. Bost urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen diete.
Donostian, 200 gazte inguru elkartu ziren covidaren aurkako araudia urratuz, eta harriak eta botilak bota zizkioten Ertzaintzarin. Igorren, kalean edaten ari ziren gazte batzuekin izan ziren arazoak.
Ekainean zen ezkontzekoa "Conquis" saioko Isma Pereira. Ezin zutenez ospatu, ezkontza berezia eta sinbolikoa egin zuten Arratian eta orain benetakoa ari dira prestatzen.