Urrezko sei domina, zilarrezko sei eta brontzezko hamabi jaso dituzte World Cheese Awards sarietan. La Leze izan da loriatsuena, urrezko hiru eta zilarrezko bat jaso baititu.
Aurtengo "Ordizia txapeldun" sari nagusia Julen Arburuak jaso du, Kortaria gaztandegiko artzainak. Epahimaiak gaztarik onena Lekarozeko ketu gabeko gazta hori dela ebatzi du.
Gazta lehiaketaren hogeigarren edizioan Ilarduiako 'Leze' gaztandegiak irabazi du saria. Artzainek artaldeak genetikoki hobetzeko lan egiten dute, eta gero eta gazta hobeak eskaintzen dituzte.
Gipuzkoko Foru Aldundiak adierazi duenez, "horrelako egoerak erabat justifikaezinak dira, eta, oro har, ez dute gaztaren sektorearen errealitatea ordezten, ezta lehen sektorearena ere".
Eneko Goiburu Segurako Ondarre gaztandegiko artzainak azaldu digunez, ohorea da Ordiziako Gazta Txapelketa irabaztea. Sei hilabetez ibiltzen da ardiak jetzi eta gazta egiten, eta lan mardula da. Saria irabazita, Gabonak bueltan gazta egiteari ilusio osoz helduko dio.
Aramaion (Araba) kokatuta dagoen gaztandegi honetan, ardi latxaren esnearekin egiten dituzte Idiazabal gaztak. 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioan, mamia nola prestatzen duten ikusi dugu.
Gorraizko Gaztelua Golf & Spa hotelak erosi du gazta 4.750 euro ordainduta. Eguraldiak ez du lagundu baina jende asko hurbildu da Uharte Arakilgo Artzai Egunera.
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa igande honetan. Iaz ere gaztandegi berak eskuratu zuen Uharte Arakilen ospatzen den lehiaketako garaikurra. Sari asko irabazken ari dira azken urteotan.
Bego eta Patxi elkarrizketatu ditugu "JA Sukalerrian" saioan, Larreako gaztaren arduradunak. Haien zelaietan ibili gara lehenik, eta zenbat sari lortu dituzten ere ikusi dugu.
Urrezko Gazta ere lortu du. Lehiaketan, ardi latxaren esnearekin egindako Gazta Lehiaketaren azken hamar urteetako irabazleek parte hartu dute; Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu (Segura) eta La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi (Ilarduia) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Ilarduiako (Asparrena) elkartearen gazta erdia 9600 euroan banatu da. Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketak pandemiaren aurreko giroa berreskuratu du eta jendetza hurbildu da azokara.
Ramon Mugerzari bisita egin diogu Hernaniko Telleri Zahar baserrian. Artzain gisa nola hasi zen kontatu digu, zer-nolako gaztak egiten dituen kontatzeaz gain.
Marta Perezek lan finkoa, senarra eta seme-alabak zituen. Denbora oso gutxian, aita eta osaba hil zitzaizkion eta horrek aldaketa oso handi bat ekarri zuen bere bizitzara. Hainbestekoa izan zen aldaketa, gaur egun gazta egitetik bizi dela bere familiarekin.
Bi urteko geldialdiaren ostean, berriro ospatu dute Artzain Eguna Ordizian. Hainbat artzain eta gaztagile elkartu dira azokan eta 2000 arditik gora Ordiziako kaleetan barrena ibili dira.
Oihan Txiki kooperatibak 30 urte daramatza Orexako udalarekin batera esnekiak eraldatzen. Orain, Euskal Herriko artalde handiena dute eta gaurko saioan gazta urdina nola egiten duten erakutsi digute.
Duela 13 urte hasi zen gaztagintzan Arantxa Garaiburu. Egun, Amezketako Larte gaztandegian latxa ardiekin egiten du lan, eta, bertan, Idiazabal jatorri izendapena duen gazta ekoizten dute.
Zigor Iturrieta eta Jaione Mariezkurrena epaimahikide ibili ziren Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Idiazabal gaztaren lehiaketan eta gazta irabazlea erabakitzeko jarraitzen den puntuazio sistema nolakoa den azaldu digute.
Artzaina eta gaztagilea da Aitor Urien, eta horrez gain artzain-txakur txapelketarako afizioa du. Abadiñoko Sagasta auzoko Anbe baserrira hurbildu da Zigor Iturrieta honen inguruan gehiago ezagutzeko.
Ilarduian, Araban, egiten dituzten gazten berri eman digute La Leze baserriko Arkaitz Jauregik eta Eli Gorrotxategi haren amak. Idiazabal gazta ketua, gazta urdina eta gazta zaharra egiten dituzte. Arkaitzek, gainera, beraien ardi latxak nola hazten dituzten erakutsi digu.
Julen Arburua Ordiziako gazta txapelketako Urrezko Gazta sariaren irabazleak gazta txapelketa batean kontuan hartzen dituzten ezaugarriak zeintzuk diren kontatu dio Joseba Arguiñanori bere gazta dastatzen duten bitartean.
Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gazta, Eusko Label esnearekin egina, eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta izan dira domina horrekin sarituak. 33. World Cheese Awards-en 4.078 gaztak hartu dute parte.
Gazta eta perretxiko saltzaile ezaguna da Hernaniko Mikel Lasa. Bere saltokian dituen gazta ezberdinak eta sasoi honetako perretxiko estimatuenak zeintzuk diren erakutsi digu: onddoak, niskaloak, zizahoria, tronpeta...
Gazta txapelketen txapelketa izan da Ordizian goizean. Azken 10 urteetako txapeldunen arteko lehiaketa. Lekarozeko Julen Arburuak irabazi du Ordiziako txapeldunen arteko gazta lehiaketa
Ordiziako Joseba Insaustirentzat izan da txapelketako sari potoloa. Aurten, gazta ketua saritu dute epaimahaikideek, eta 30 lehiakideren artean aukeratu dute irabazlea. Bigarren postuan Infernuko Gazta sailkatu da, Kortariarena, eta hirugarrengoa Eneko Goiburuk eraman du.
Mutrikuko Olatz auzoan dagoen Goienetxe gaztandegiko ardiak eta bertan egiten dituzten gazta motak erakutsi dizkigute Beñat Egañak eta Maitane Arrindak.
Segurako Ondarre baserrian, Eneko Goiburu gaztagile irabazlearekin eta haren familiarekin izan gara "Faktoria"n. Ordiziako txapelketa irabazi ez ezik, aurtengo Gipuzkoako Gazta Txapelketan bigarren egin du eta iazkoan aurrena izan zen. Goiburu segurar artzainen hirugarren belaunaldia da Eneko.
ETB Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aholkulariarekin egon da Ordizian, kargua utzi eta bi hilabetez kameretatik urrun egon ostean, eta zenbait gairen inguruan hitz egin digu.
48. edizioa du dagoeneko Ordiziako Gazta Egunak eta 45 gazta ezberdin probatuko ditu epaimahaiak aurten. 2018 eta 2019an irabazle izandako Julen Arburua Lekarozko gaztagilearekin izan gara.
Ioritz Imaz Abatza proiektuaren sortzailea da. Donostiako San Martin Merkatuan du postua, eta Euskal Herrian zehar topatutako gazta ezberdinak eskaintzen ditu. "Blaipasa"rentzat bere aukeraketa berezia egin digu.
Gabirian dagoen Baztarrika baserriak hiru belaunaldi daramatza artzaintzaren munduan murgilduta. Asier Osinaldek bertako ardiak erakutsi dizkigu eta gazta nola egiten duten ere ikusi dugu.
Unai Romerok, Orexako Oihan Txiki kooperatibako ingeniariak, filosofia ezberdin bat du gaztaren industriarekiko. Txapela lortzeko bidea zailduko ote dio pentsakera horrek?