Bi jolasetan aritu dira Ander Izagirre eta Ibon Martin idazleak. Batetik, idaztea txirrindularitza lasterketa bat balitz podiumean zein euskal idazle egongo liratekeen esan behar izan dute. Bestetik, liburuen azalak ikusi eta zein libururenak ziren asmatu behar izan dute.
Ibon Martin idazle donostiarrari egokitu zaio publikoaren galdera erantzutea. Bere eleberriak bezala, interesgarri bezain iluna behar zuen galderak. Eta halakoa izan da erantzuna ere.
Txapel ezizenez ezaguna den Karlos Aretxabaletarekin kozinatu du Josebak. Filologoa, idazlea, irakaslea eta eskalatzailea da bera. Hori dela eta, Hitz Erdiko Kontaketak izeneko lehiaketara aurkeztu zuen ipuin laburra irakurri du.
Elkanoren herriari bueltaka liburua euskaraz atera berritan, Biba Zuek! saioan izan da Ander Izagirre. Dioenez, itzultzailea Julen Gabiria izan da eta laguntzaile ere izan da. Euskal Herrian bizikletaz egindako bidaia-liburua da, eta gure herriari buruzko hainbat topiko deseraiki ditu.
Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
'Azken portuko postdatak' John Anduezak eta Asel Luzarragak idatzitako azken eleberria da. Saioan Anduezak idazketa-prozesuari buruz hitz egin digu. Gainera, euskal gazte literatura erakargarria sortzeko beharra azpimarratu du.
'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' nobela berriaren nondik-norakoak azaldu ditu idazle getxoztarrak. Eleberriaren istorioa bere arbaso batean oinarritzen dela kontatu du. XIX. mendera bidatu ahal izateak bere ohiko gai moldeetatik ateratzea ahalbidetu dio.
Yurre Ugarte zuzendari, idazle eta gidoilariarekin partekatu dugu saioa. Tolosarra da eta hainbat film labur eta ipuin idatzi ditu. "Iris XXII" mundu utopiko eta distopiko batean oinarrituta dagoen komikia aurkeztu digu.
Marisol Zamora biktimaren ondoan egon nahi izan du Irati Goikoetxea idazleak. Gaztetxoa zela Patxi Ezkiaga poeta eta idazleak egindako sexu abusuak salatu ditu Zamorak. 42 urte behar izan ditu pauso hori emateko.Horrelako bidegabekeria baten aurrean, isilik ez geratzea erabaki du Irati Goikoetxeak.
'Galbahea', bere liburu berria, aurkeztu digu Gotzon Barandiaran idazleak. Bere hirugarren poesia liburua da, eta, besteak beste, landutako askotariko gaien artean, maitasuna izan du ardatz.
Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.
Itxaro Borda idazlea "Biba Zuek!" saioan izan da 'Itzalen tektonika' poesia liburuaz, bere idazkeraz eta bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, duela 50 urte lehen artikulua idatzi zuenetik idazteari esker bere bizitza biderkatu egin da, asko eman dio.
Trantsizioa "erretratatu" zuen kazetaria gaur goizaldean hil da Madrilen. Bere ibilbidean zehar, Espainiako bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko pertsonaia garrantzitsuak elkarrizketatu zituen, hainbat argitalpenetan kolaboratzaile izateaz gain.
'Mikroipuinak' mikroliburua aurkeztu du Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak. 150 mikroipuin bildu ditu, Patxi Huarte "Zaldieroa"ren ilustrazioekin dotoretuta. Duela 10 urte hasi zen Twitter edo Xn mikroipuinak idazten, eta terapia bat da berarentzat. "Ztandap" umore-ikuskizunaz ere aritu da.
"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.
Bilduma honetarako sortu ditugun istorioak ez dira soilik irakurlea entretenitzeko, horrez gainera nahi genuke haurrak ikas dezan, galde dezan, partaide senti dadin… eta, oroz gain, zurekin batera une berezi bat bizi dezan.
Beren jardunetan arrakasta izan duten hamaika emakume eta gizonen gogoetak, eskarmentuak erakutsitakoak, eta han eta hemen bildutako printzak bilbatuz ondu du Jasone Osorok 'Arrakasta' saiakera. Bere lanaren ertzak eta muinak izan ditu hizpide Elgoibarko idazleak.
Karmele Jaiok nobela berria argitaratu du: 'Maitasun Kapitala'. Olga da protagonista nagusia, eta istorioa haren bikotekidearen hiletan abiatzen da. Gizon hori nola maitatu duen, eta horrek berarengan izan duen eraginari buruzko hausnarketa egingo du Olgak.
Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.
Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.
Gabon egun bereziak igaroko dituzte marimatrakek ospitalera joan beharko dute ustekabean bisitan. Olentzerok, halere, ez die hutsik egingo. Gainera, detektibe istorio zirraragarri bat biziko dute bi ahizpek eskolako lagunekin.
'Juana' bere lehen liburua aurkeztu du Jon Artano Izeta kazetari eta idazleak. Juana Perea Plata euskal jatorriko kolonbiarraren istorioa ezagutu zuen Hego Amerikan, eta haren istorioak xurgatu egin zuen. Oso bizitza interesgarria izan zuen, eta 2020ko urrian erail zuten narkoparamilitarrek.
Liburu honek ume aniztasuna aurkezten du. Eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz…
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak eta Ander Izagirre idazleak elkarrekin sortu dute 'Subcampeón' liburua. Realeko jokalari izandakoaren bizipenak jaso dituzte liburuan, tartean, osasun mentaleko arazoak ere bai. "Faktoria"n aurkeztu dute umore handiaz idatzitako testigantza gordina.
Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako Euskadi Literatura sariak jasoko dituzten egileen izenak eman dituzte gaur ezagutzera.
Josu Zabaleta itzultzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea zenari buruz hitz egin digute, haren heriotzaren biharamunean.
Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzat itzulpen-lanak ere egin zituen, baita Tolstoi, Txekhov, Thomas Mann eta beste hainbat idazleren obrenak ere.
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
Pulitzer eta National Book Award sariak irabazi zituen idazle estatubatuarra, "Blood meridian", "The road", "No Country for Old Men" eta Mugako Trilogiaren egilea, atzo, asteartearekin, zendu zen, Mexiko Berrian, AEBn.
Errenazimentuko eta Giordano Bruno zientzialariaren garaiko ikertzaile handienetako bat zen, eta joan den maiatzean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa 2023 saria eman zioten.
Kultura arloan Nafarroako Foru Erkidegoak banatzen duen saririk nagusiena da, eta María Chivite presidenteak eman dio garaikurra idazleari. Redondo oso eskertuta agertu da, eta hitzaldia kritikarako erabili du, besteak beste, Adimen Artifizialaren kontra egiteko.