Eskuin muturreko alderdien gorakadaren aurrean, eguneroko bizitzan eragina duten arlo guztietako neurri zehatzak "zehatz-mehatz" jasoko dituen araua eskatu dute; baliabide espezifikoekin eta egutegi zehatzarekin.
Lurralde guztietan eta alor guztietan etengabe urratzen dira euskaldunen hizkuntza eskubideak, eta "normalizatzetik urrun" dago eskubide horien aitortza. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2022ko txostena aurkeztu du gaur, eta egoerak ez du hobera egin. Hutsuneak handiak dira.
"Hizkuntza Eskubideen egoera 2022" txostena aurkeztu du gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Agurne Gaubeka erakunde horretako zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak aurkeztu dute txostena.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2021. urtean jasotako inzidentzien txostena argitaratu du. Agurne Gaubeka zuzendariak azaldu duenez, 1199 kexa jaso zituzten. Neurri zorrotzak eskatu ditu, egoerak hobera egin dezan.
Irungo Udaltzaingoaren inguruko epaiaren gisakoak “hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan traba besterik ez” direla ohartarazi dute, eta batasunerako deia egin dute halakoei aurre egiteko.
Irungo Udaltzaingoaren inguruko epaiaren gisakoak “hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan traba besterik ez” direla ohartarazi dute, eta batasunerako deia egin dute halakoei aurre egiteko.
1.229 salaketa jaso ditu Behatokiak 2020an, aurreko urtean baino %66 gehiago. Agurne Gaubeka zuzendariaren hitzetan, administrazio publikoen gabeziak agerian geratu dira.
Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria "Biba Zuek!" saioan izan da. Dioenez, euskararen egoeraren eta hizkuntz eskubideen bermeen errealitatea agerian utzi ditu itxialdiak.
Asteartean murgiltze ereduaz hitz egiteko bilera egingo dute Parisko Hezkuntza Ministerioan. Euskal ordezkaritza bat ministerioko ordezkari batekin bilduko da.
Agurne Gaubeka Hizkuntz eskubideen behatokiko zuzendariak dioenez, larria da gertatzen ari dena. Herritar askok euren kexak agertu dituzte, konfinamenduan euskarak izan duen erabilpenagatik.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak azpimarratu du tokiko hizkuntzetan komunikatzea segurtasuna eta ongizatea bermatzea ere badela. Gogoeta sakona egin dezaten eskatu die erakundeei.
Arrazakeria, LGTB fobia eta hizkuntza eskubideen eta berdintasunaren urraketak oraindik ere nabarmentzeko modukoak direla esan du Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak.
Euskalgintzako hainbat eragilek babestuta,urriaren 19an Nafarroako Gobernuaren egoitzaren atarian egingo dute protesta, eguerdiko 12:00etan. "Ausardia" eskatu diorte Chiviteri.
Euskararen Legeak justizia, berdintasun eta kohesio falta duela uste du Gaubekak, eta Nafarroako Gobernuak helegitea jarri behar liokeela lan deialditan euskara meritu gisa hartzearen aurkako epaiari.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera, "euskaldunon hizkuntza-eskubideen bermea ez da lehen mailako arazoa administrazioentzat eta Euskara askatasunean erabiltzea galarazten zaio euskal hiztunari".