Miguel Zugaza Arte Ederren Bilboko Museoaren zuzendariarekin, Clara Montero Tabakalerako kultura zuzendariarekin eta Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariarekin hitz egin dugu Guggenheimeko hurrengo zuzendaria Miren Arzalluz izango dela jakin ostean.
Apirilaren 1etik aurrera, zer erronka izango ditu Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berriak? Zer pauso emango ditu Urdaibaiko Guggenheimen inguruan? Aurreko zuzendariak amets zuen Picassoren "Guernica" ekartzeko asmoari eutsiko al dio?
Juan Ignacio Vidartek kargua uzteko erabakia iragarri zuen maiatzaren 20ko museoaren patronatuaren bileran, hurrengo belaunaldiari erreleboa emateko ordua zelakoan.
Horrela, Arzalluzek Juan Ignacio Vidarte ordezkatuko du, orain arte museoko zuzendari bakarra izan dena eta 32 urteko ibilbidearen ondoren kargua utziko duena. Zuzendari berriak apirilaren 1ean hartuko du kargua.
Miren Arzalluz da gaurtik Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria. Xabier Arzalluz EAJko buruzagi historikoa zenaren alabak eta orain arte Pariseko Moda Museoko zuzendaria izan denak hartuko du Juan Ignacio Vidarteren lekukoa.
Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du Arzalluzek, Parisko Palais Galliera, hain justu. Apirilaren 1ean hartuko du kargu berria.
Koalizioak Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruan azalpenak eskatzeko mozio bat eraman du Eusko Legebiltzarrera, baina ez da atera. Horren ordez, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako beste bat babestu du, proiektuaren bideragarritasunaren inguruan entzute prozesu bat abiatzea defendatzen duena.
Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren aurka jarri du salaketa talde ekologistak. Museoa eraiki ahal izateko, Muruetan Urdaibaiko paduren babes eremua 100 metrotik 20ra murriztu dutela eta hori Kostaldeko Legearen kontrakoa dela dio Greepeacek.
Manifestariek egitasmoa gelditzeko eskatu dute, "Busturialdearen etorkizunaren alde". Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, parte-hartzaileek salatu dute proiektuak ez diela eskualdearen beharrizanei erantzuten, "erakunde pribatu baten nahiei baizik".
Busturiak bere etorkizuna erabaki nahi duela adierazi dute milaka lagunek Gernikan, "pertsonak eta natura erdigunean jarriko dituen etorkizuna" aldarrikatu eta Urdaibai ez dagoela salgai esanez. Diru publikoa "gutxi batzuen interesentzako eta natura suntsitzeko erabiltzea" bidegabe jo dute.
Gainera, igandean 'Drawing the Guggenheim' nazioarteko marrazki-topaketaren zortzigarren edizioa egingo da, aldi berean, New Yorkeko, Veneziako eta Bilboko Guggenheim museoetan.
"Bistatik ezkutuan ziren indar eta egiturak" marraztu zituen suediar artistak (Stockholm, 1862–1944), konbentzioak baztertu eta bere garaiko korronte zientifiko-espiritualei erne. Abstrakzioaren aitzindaritzat jotzen da Af Klint.
Guggenheim Urdaibai plataformak esan du proiektuak "marra gorri" guztiak zapaltzen dituela ingurumen legeriaren arloan, eta salatu du "fundazio pribatu" baten nahiak asebetetzen dituela, "gutxi batzuen mesedetan".
Erakundeez kanpoko lantalde bat osatu dela iragarri du sailburuak, eta horiek ari direla datozen asteetan martxan jarriko duten "elkarrizketa prozesua" diseinatzen.
Eraikineko estalkietan 300 eguzki-plaka jarri dituzte, eta horiek sortuko duten energiari esker, museoaren elektrizitate kontsumoa % 5 inguru murriztuko da. 2024-2025 ingurumen jasangarritasun planaren baitan egindako ekintza da, hamarkada amaierarako karbono neutraltasuna helburu duela.
Bideoartean aitzindaria eta XX. mendeko sortzaile garrantzitsuenetakoa zen Viola. New Yorkeko artistaren atzerabegirako bat hartu zuen Bilboko Guggenheim Museoak 2017an. Gizakiaren jaiotza eta heriotza bereziki landu zituen bere lanetan.
Diru-bilketari dagokionez, oraingoz “zuhurtzia” eskatu du ekonomiaren bilakaeraren aurrean, baina 2025erako aurrekontu proiektuak diru kopuru “zertxobait handiagoa” jasotzea nahiko lukeela aurreratu du lehendakariak, gizartearen beharrizanei erantzun ahal izateko.
Protesta bi izan dira goizean Gernikan lehendakariaren kargu hartzearen ekitaldi protokolarioan. Usansolon geltokia herrigunera mugitzea aldarrikatzen zuten batzuk. Besteak berriz, Urdaibain Guggenheim museo bat jartzeko proiektua bertan behera uztea.
Guggenheim museoak azken 26 urteetan egin duen modura, aurten berriz ere ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei. Sei eta hamabi urte arteko ia 100 umek euren arte lanak sortu dituzte.
Greenpeaceren arabera, ez da kosta legea betetzen, Urdaibain paduretatik gertuegi eraikitzea aztertzen ari baitira. Inguru hori balio ekologiko handia duen eremu babestua da, eta talde ekologistak eremua berreskuratzeko eskatu du.
Urtero bezala, Ekologistak Martxan taldeak Bandera Beltzak 2024 txostena argitaratu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko. Aurten, Urdaibaiko Guggenheimek eta Getariako atun makrogranjak Bandera Beltza jaso dute, kutsaduragatik.
Europako hauteskundeen bezperan, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi manifestazio antolatu dituzte, "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean.
Irailera arte egongo da ikusgai errealismoaren eta abstrakzioaren arteko muga sotilean dantzan dauden margoak. "Emozioak adierazteko balio duten keinuzko trazu indartsuak eta bizitasun handiko koloreak ditu ezaugarri" haren lanak.
Talde ekologistak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka, Kosta legea urratzen duela iritzita.
Arte Ederren Museoko zuzendariaren arabera, Juan Ignacio Vidartek "kulturaz gain, museoak gizartean, hirian eta ekonomian ere eragina duen eredu bat sortu du".
Bingen Zupiriak adierazi duenez, hautagaiek goi mailako ikasketak izan beharko dituzte artearen arloan, esperientzia profesional nabarmena, eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren balioekin bat etorri beharko dute.