KAE Ligan, San Juanek denboraldiko zazpigarren bandera irabazi zuen larunbatean, eta igandean, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. ETE Ligan, Astillero eta Zumaia lehia bizian dira eta bi puntuko aldea dago bien artean, amaierarako bost jardunaldiren faltan.
Antza denez, kai-muturretik salto egin du buruz, sorosleen zaintza-eremutik kanpo. Istripua 13:00ak aldera gertatu da eta helikopteroz eraman dute gaztea ospitalera.
Sorosleek uretatik atera dute, eta bihotz-birikak suspertzeko maniobrak egin ostean, egoera iraultzea lortu dute. Behin egonkortuta, helikopteroz eraman dute ospitalera.
Gorlizeko ospitaleak ibiltzeko gaitasuna galdu duten pazienteak tratatzeko punta-puntako gailua estreinatu du. Emaitzak ohiko errehabilitazioarekin baino azkarrago lortzen dituzte simulagailu honekin.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, EH Bilduren galdera bati erantzuteko. Koalizio subiranistako batzarkideak 1. linean maiztasunak areagotzea eskatu du, Uribe Kostari zerbitzu hobeagoa emateko.
Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
Gorlizkoak bigarren postuan amaitu du, eta Toni Bou izan da irabazlea. Ondorioz, Busto bigarren da txapelketako sailkapen nagusian, eta Bou liderra 20 puntura du.
Finalean lortutako hirugarren postuari esker, denboraldi bikaina borobildu du Gorlizko pilotuak. Izan ere, aire libreko Trial GP nazioarteko txapelketan txapeldunorde izan zen, eta Espainiako Txapelketa eta Nazioen Txapelketa irabazi zituen.
Toni Bouk hamazazpigarrenez irabazi du Pista Estaliko Trialeko Munduko Txapelketa, Madrilen jokatutako azken-aurreko proban garaipena bereganatuta. Jaime Busto Gorlizko pilotua laugarren izan da.
Kuiak edo azenarioak, lastotxoak, erratzak zein baratzean erabiltzen ditugun aitzurrak... Edozer gauza musika instrumentu bihurtzeko gai da Jon Urrutia. 2017an sortu zuen Trakamatraka ekimena, musika sormena bultzatu asmoz. Erakustaldi bikaina egin dio Joseba Arguiñanori platoan bertan.
Txapelketa amaitzeko bi proba gelditzen direla, GASGAS Factory Racing taldeko gorliztarrak soilik Toni Bou su aurretik sailkapen nagusian; azken horrek irabazi du Andorrako proba, hain zuzen ere.
Gorlizko pilotuak igandean Entrimon, Galizian, jokatutako azken-aurreko proba irabazi zuen; hori dela eta, Espainiako Trial Txapelketako lehen postuan dago.
Urtero bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak mobilizazioa egin du Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan, arrazoi ezberdinengatik euren herrialdeak utzi eta Europarako bidean milioika lagunek bizi duten errealitate gordina azaleratu nahi izan dute.
Gorliztarrak Munduko Txapelketa irabazteko aukerekin jarraitzen du. Berriki, bi proba jokatu ditu Italian, eta sailkapen nagusiko bigarren postuari eusten dio.
Kaltetutako hondartza gehienetan, itsasoaren egoeragatik bainatzea debekatzen duen bandera gorria zegoen, eta, gainera, eguna fresko eta oso lainotuta egon da Bizkaiko kostaldean. Hori dela eta, jende gutxi ibili da hareatzetan.
2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Kontsultatu zein udalerritan ibiliko den 2023ko Frantziako Tourraren 1. etapa, eta zein ordutan izango den udalerri bakoitzean. Ibilbidea Bilbon hasi, eta hiriburuan bertan amaituko da.
Eneritz Vadillo Gorlizko txirrindularia nagusitu da 23 urtez azpiko mailako errepideko proban eta txapeldunaren elastikoa jantziko du datorren urte guztian zehar. Iruñeko Idoia Eraso izan da bigarren. Elite mailan, ordea, Mavi Garcia izan da onena.
Maila goreneko Espainiako Erlojupeko Txapelketa Mireia Benitok irabazi du. Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi euskal ziklistak seigarren eta zazpigarren izan dira, hurrenez hurren. Bestalde, 23 urtez azpiko mailan, Idoia Eraso izan da txapeldun, Nahia Imaz bigarren eta Eneritz Vadillo hirugarren.
Jaime Bustok Munduko Trial Txapelketako bosgarren proba jokatuko du ekainaren 17 eta 18a artean, Andorran. Gorlizekoak San Marinoko probaren ostean, lidergoa galdu du, baina Toni Bouri irabazteko aukerekin jarraitzen du, zortzi puntura baitu.
Jaime Busto gorliztarrak Trialeko Munduko Txapelketa jokatuko du San Marinon asteburu honetan, eta txapelketako lidertza sendotzen saiatuko da. Toni Bou txapeldun handiaren berdinduta doa sailkapenean.
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlari batek atera zituen argazki ikusgarri eta bitxi horiek. Oso arraroa da halako espezieak euskal kostaldean ikustea.
Ekitaldi honekin Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen helburuak dira mundu osoan milioika pertsonak bizi duten errealitate agerian jartzea eta gobernuei eta erakundeei nazioarteko itunetan jasotako giza eskubideak errespetatuko dituen migrazio- eta harrera-politikak har ditzaten eskatzea.
Gertaera herriko Palankete kalean izan da, eta suhiltzaileak bertan izan dira lanean. Inguruan bizi diren herritarrei etxeko leihoak ixtea eskatu diete, egoera bere onera itzuli den arte.