Enresa enpresa publikoak zentralaren gainerako titulartasuna eta kontrola hartu ostean, 10 urteko prozesuari hasiera eman zaio. Denbora horretan, handik ateratako hondakin erradioaktiboak tratatu eta metatuko dituzte, ia eraikin guztiak botako dituzte eta zentraleko lurrei kutsadura kenduko diete.
Garoñaren etorkizunaren inguruan sortu den polemikaren ondotik, Jose Luis Navarro Enresako presidenteak argitu du ez direla energia-politiken inguruko gaietan sartzen, jarraibideak jarraitzen dituztela soilik. Gaineratu du prozesua etetea aurreikusten duen araudirik ez dagoela nahai gainean.
Koldo Salbidea Lantarongo alkatearen ustez, Garoñako zentralaren faltak eragina izango du herriko ekonomian. Jasoko dituzten languntzak inguruko turismoa bultzatzeko erabiliko dutela iragarri du.
Orain arte, Nuclenor zen zentral nuklearraren titularra. Orain desegite prozesu "atzeraezina" hasiko da, Jose Luis Navarro Enresako presidenteak azaldu duenez.
Eusko Jaurlaritza pozik agertu da Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra desegitearen iragarpenagatik. "Ezarritako ibilbide-orrian beste urrats bat" dela esan du Bingen Zupiriak.
Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Espainiako Gobernuko ministroaren esanetan, Gaztela eta Leongo Gobernuaren proposamena "burutazio ideologikoa" da, "ultraeskuinaren terminologiarako keinua". Adierazi duenez, "ezinezkoa eta bideraezina" da.
Martxoan egindako azterketa batean oinarrituta segurtasun kontseiluak emandako datuen arabera, beharginek jasotako erradiazio dosietan irregulartasunak izan dira.
Balore Merkatuaren Batzordeak ezarri zuen isuna. Zentralaren jabeek, Ibedrolak eta Endesak, helegiteak jarri zituzten Auzitegi Nazionalean zein Gorenean, eta azken horrek zigorra berretsi du.
Egun, energia nuklearraren pisua oso handia da oraindik. Adituak, aldiz, berriztagarrien alde daude; zer egin beharko litzateke nuklearraren garrantzia murrizteko?
Biziberritze plan berriak zentraletik gertu dauden Arabako herriak "behar bezala kontuan" hartzeko eskatuko dio Arabako Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari.
Espainian oraindik beste zazpi zentral nuklear gelditzen dira indarrean, eta denak 40 urte betetzear daude. Gobernuak esan du Garoña ez dela aurrekaria izango.
Tobalinako Udalak milioi euro t´erdi baino gehiago jasotzen ditu urtean zergatan Garoñako zentrala bertan izateagatik. Eskualdeko egoera ekonomikoari bultzada emateko plana nahi dute lehenbailehen.
EAJk dio Madrilen egin duen lanak fruituak eman dituela. PPren ustez zentzunezko erabakia hartu du Gobernu zentralak. EH Bilduk zentrala lehenbailehen eraistea eskatu du.
Garoñako zentral nuklearra 1970ean hasi zen lanean. Nuklearren kontrato taldeak betidanik egon dira aurka, baina protestak areagotu egin ziren 40 urte bete zituenean.
Aldundia oso pozik azaldu da. Bestalde, Garoñaren kontrako elkarteak biltzen dituen foroak zentralaren kontrako manifestua eta bideoklipa aurkeztu du dituenean izan du albistearen berri.
Espainiako Gobernuak zentrala berriz zabaltzeko baimena ukatzea erabaki du, arrazoi teknikoak eta politikoak argudiatuta. Energia ministroak eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.
Iberdrolako presidenteak zentral nuklearra berriz irekitzeko eskaera ez egiteko galdegin zion Endesari martxoan, eta ez dela bideragarria ziurtatu zuen.
Prozedura administratiboan pertsonatu diren erakundeek (Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Legebiltzarra eta Arabako Diputazioa, kasu) 10 asteguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.
Inor sartu ezin den eremu batean izan omen zen isuria, eta "zentraletik kanpo ez zen inolako kutsatzerik izan", Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren esanetan.
Iberdrolaren eta Endesaren iritziak justu kontrakoak dira. Iberdrolak itxi egin nahi du Garoña, Endesak Espainiako gobernuaren erabakiaren zain jarraitu.
Gasteizko alkateak haserre hitz egin du Garoña dela eta. Endesarekin kritiko, gizartearen segurtasuna bost axola zaiola uste du Urtaranek. Etekin ekonomikoari begiratzen diola soilik.
Iberdrolak ustiatzeko baimena ez berritzearen alde egin du, baina Endesak errefusatu egin du aukera hori, eta nahiago du itxaron Espainiako Gobernuaren erabakia zein den jakin arte.
Ramiro Gonzalezek adierazi duenez, 'Nuclenorrek, Iberdrolak eta Endesak, bihar Garoña ez irekitzea erabakiko balute, askoz ere lasaiago egingo genuke lo'.
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Garoña berriro irekitzearen aldeko ebazpena eman ondoren, zentral nuklearraren etorkizunari buruz hitz egingo dute bertan.