Sutea Manilako Ipar Portuko kai-muturraren gainean dagoen txabola-auzo batean gertatu da. Agintariek ez dute zehaztu suteak hildakorik edo zauriturik utzi duen.
Filipinetan, 650.000 lagunek etxetik alde egin behar izan dute, Pepito supertifoia iristear baita. Meteorologia zerbitzuek ohartarazi dute orduko 240 kilometroko haize-ufadak egon daitezkeela hurrengo orduetan.
Asteroidea gauerdia pasata sartu zen atmosferan, eta suzko bola ikusgarri bihurtu zen, lorratz laranja luze batekin Luzon uhartearen iparraldeko zeruetan, segundo gutxi batzuen ondoren desegin eta itzali aurretik.
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" telesailak John Cabang atletaren hastapenak eta eboluzioa bilduko ditu, "Norbere buruan sinesteko unea" izeneko emanaldian.
Dozenaka lagunen gurutziltzaketak izan dira Ostiral Santuaren ospakizuneko protagonista nagusia Filipinetan. Ruben Enaje izan da izarra, Kristo 35. aldiz gorpuztu duen arotza, eta 5.000-10.000 pertsonak jaso dituzte zigorketak.
Horrela, Suitzak A Multzoko lidergoa lortu du Zeelanda Berriaren aurka berdinduta, final-zortzirenetara aurreratuz Norvegiarekin batera, Filipinak 6-0 jipoitu ondoren.
Manilan egin da Munduko Kopako multzoen faseko zozketa. Txapelketa abuztuaren 25etik irailaren 10era artean jokatuko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian.
Euriteek eta 180 km/h-ko abiadurara iritsi diren haize-boladek, ia 12.000 familiari eta 47.000 pertsona baino gehiagori eragin die. Horretaz gain, 10.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
Euskal Herrian gauerdia zela astindu bortitza izan da, epizentroa 17 kilometroko sakoneran izan du eta eraikin ugari kaltetu ditu, baita hainbat errepide eta zubi ere. Olatuak ere eragin ditu lurrikarak, baina, momentuz baztertu egin dute tsunami baten aukera.
Erreskate taldeek 47 gorpu berreskuratu dituzte Baybay hirian, Leyte probintzian, Manilatik 599 kilometro hego-ekialdera, eta 27 pertsona desagertuta daudela jakinarazi dute.
Gutxienez 23 pertsona hil dira eta beste 45.000 kaltetu daude Megi ekaitzaren ondorioz Filipinetan. Megi 2022an herrialdea astintzen duen lehen ekaitz handia da.
239 pertsona zauritu dira eta 56 desagertuta daude. Tifoiak 240 kilometro orduko haizearekin jo zuen lurra ostegunean, eta bederatzi uharte zeharkatu ditu ekialdetik mendebaldera; kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan.
Orain arte, 208 hildako baieztatu dituzte, 239 pertsona zauritu dira eta 52 desagertutzat jo dituzte. Hala ere, guztira, 1.805.005 pertsonari eragin die tifoiak.
Agintariek 4. mailara igo dute alerta (5eko eskala batean) herrialdeko ekialdeko kostaldeko hainbat irletan, eta 45.000 pertsona ebakuatuko dituztela iragarri dute.
Dardara horren ostean, Ozeano eta Atmosfera Administraziorako Bulego Nazionalak tsunami arriskua zegoela ohartarazi du, baina dagoeneko tokiko agintariek baztertu egin dute aukera hori.
50 pertsona hil dira Filipinetako hegoaldean hegazkin militar batek izandako istripuan, horietako hiru zibilak. Horretaz gain, 53 pertsona zaurituta daude, lau zibil barne.
Joey Albert Manilakoa da, Filipinetakoa. Hainbat urtez Madrilen bizi ondoren, senar sopelarrarekin batera hona etortzea erabaki zuen. Duela lau urte iritsi zen Azkoitira, eta euskara ikasten ari da duela hiru urtetik. Loreak saltzen dituzte Baserriloreak markaren bitartez.
Gainera, Vamco tifoiaren eraginez gutxienez 300.000 pertsona ebakuatu behar izan dituztela, gehienak kostaldeko komunitateetan edo ibai eta presetatik gertu.
Goni tifoia, urteko indartsuena, Vietnamera bidean doa Filipinetatik igaro ostean. Haizeteek eta euri-jasek gutxienez 16 hildako eta kalte ugari eragin dituzte Luzon uhartean.
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
Filipinetan, medikuntza bukatu berri duten gazte batzuk atera ezinik daude. Eta Perun ere Bizkaiko eta Gipuzkoako 26 lagun, guztiak jubilatuak, Euskal Herrira bueltatu ezinik daude.
Bi pertsona hil dira bihotzekoak jota Taal sumendiaren erupziotik ihes egiten ari zirela. Dagoeneko 82.000 pertsona ebakuatu dituzte Batangas eskualdean, Filipinetan.