Laida Rodriguezek Ficoban ospatuko den Be Veggie jaialdian parte hartuko du. Bertan jasangarritasuna, osasuna eta beganismoari buruz ikasteko aukera egongo da. Laidak 'Recicla Birziklatu' elkartea sortu zuen, naturaren alde lan egiteko helburuarekin.
Irunen, Ficoban, 'Mubil Mobility Expo' erakusketa zabaldu da gaur. Bi egunez, mugikortasun jasangarriari lotuta, ikerketan eta arloan bertan lan egiten duten 2.000 bisitari pasako dira bertatik.
Horretarako, "burujabetza esparruak irabazteko eta euskal lurralde guztietako herritarron arteko lankidetzan sakontzeko" pausoak ematen jarraituko omen dute.
Itsasargia izeneko gogoeta prozesuaren emaitza da gaur aurkeztu dutena, 10 urteko ibilbidearen emaitza, alegia. Gainera, mobilizazioak iragarri ditu ekainaren 8rako Bilbon, eta uztailaren 1, 2 eta 3rako Tourraren harira.
Urtetan, emakume izategatik sufritutako guztia, jazarpen politiko eta morala, isilean gordeta egon da eta erreperaziorako garaia iritsi dela esan dute adituek Memoria Demokratikoaren estatuko biltzarrean.
Irungo Ficoban, Be Veggie jaialdiaren baitan, produktu beganoen azoka antolatu dute. Bertan izan da Julen Urtxegi bere marka aurkezten: Wave Back. Arropa beganoak egiten ditu.
Laida Rodriguez Ficoban izan da, beganoen azokan. Irungo Birziklatu enpresakoa da, eta dutxarako gela nola egiten den erakutsi du. Jendearen interesa piztu du ikastaroak.
Maite Garcia de Cortazarrek azal sentikorrentzat kremak egiten ditu, Lamia izena dute. Manurgan, Gorbearen magalean bizi da. Britainia Handian ikasi zuen kosmetikaren inguruan dakien dena. Bee Vegie azokan izan da, Ficoban.
Asteazkenetik, Basque Circular Summit ekonomia zirkularrari buruzko kongresua ari dira egiten Ficoban. Eredu ekonomiko horren gakoak grafiko, bideo eta aholku sorta batean bildu ditugu.
Ihobek antolatuta, "Zirkularrak" izeneko erakusketa dago ikusgai hilaren 27ra arte Ficoban (Irun). Ekodiseinatutako 175 produktu bildu dituzte bertan. Bost bitxikienen azalpenak eman dizkigu Ander Elgorriaga Ihobeko ekoberrikuntzako arduradunak.
Arlo honetan aritzen diren 500 profesional elkartu dira Irungo Ficoban. Asko Europatik etorritakoak dira eta 175 produktu zirkular ikusgai daude. Erabilitako lehengaiekin egindako produktuak dira, denak ere.
Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira oholtzan. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute emanaldia 17:00etatik aurrera.
9.600 bisitari baino gehiago hurbildu ziren iaz Bioterrara eta aurten ere milaka lagun dabiltza goizetik jasangarritasunaren erronka nagusiak eztabaidatzeko topagunean.
Adimen artifizialean oinarritutako teknologia berria aurkeztu du Teknikerrek mugikortasun elektrikoaren inguruan Ficoban egiten ari diren Go Mobility bilgunera.
Era guztietako ibilgailu elektrikoak aurkitu daitezke Go Mobility azokan. Autoak, trena, autobusa, tranbia, elbarrientzako txirrinduak, traktore autonomoak, baita taxi hegalari bat ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko 12.782 ikasle gaur hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) probak egiten. Ficoban azterketa egingo dutenekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Munduko Bankuak ohartarazi duenez, ezer aldatzen ez badugu eta biztanleriaren kontsumoa orain arte bezala areagotzen bada, 2050.urtean hiru Lur planeta beharko ditugu bizirauteko.
Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka ekainaren 4tik 6ra bitartean egingo da Irunen, eta erakusketa-azaleraren % 80 saldu du dagoeneko.
Covid-19aren eraginez ekitaldiak bertan behera utzi behar izatea eta, ondorioz, bisitari kopuruaren beherakada horren emaitza ekonomikoetan islatu dira, 170.000 euro galdu baititu.
Sei hilabeteren ondoren Ficoba berriz ere martxan da eta lehen azoka autokarabanei zuzenduta dago: Caravantour. Mundu honetan aditua den Konstantino Zubeldiarekin (Zubeldia autokarabanak) izan gara.
Aurreko zozketak izandako arrakasta ikusita, beste 10 sarrera bikoitz zozkatu ditugu HIRU3ko kideen artean FICOBAn izango den Eguberrietako Haur Parkera joateko.
Eguberrietako Haur Parkea Ficoban izango da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Bertara joateko sarrerak zozkatu ditugu HIRU3ko kideen artean.
Kapitalismoaren eredu suntsitzailearen aurrean beste mundu bat posible dela erakutsi nahi du "kontragailurrak". Ehunka eragile sozial eta politiko batu dira Hendaian, Urruñan eta Irunen.
Kalamuaren inguruko feria horrek 8. urtea du aurtengoa, eta indartsu agertzen da. Legez kanpoko egoeratik irten eta aurrera egiteko, argi dute zer behar den.
Oinarriak argitaratu eta hurrengo egunean izena emateko epea zabalduko da. Horretarako, hautagaiek 20 egun balioduneko epea izango dute. Azterketak ekainean izango dira.
Mota ezberdinetako furgonetak, karabanak eta autokarabanak ikus daitezke bertan. 35 marka baino gehiago eta prezio guztietako ibilgailuak daude salmentan eta alokairuan. Bihar itxiko ditu ateak.