Sozialisten buruzagi ohiek "desleialtzat" eta "disidentetzat" jo zuten Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea, Carles Puigdemontek (Junts) eta Oriol Junquerasek (ERC) eskatzen duten amnistia negoziatzeagatik.
Felipe Gonzalezen ministro ohiak 'El Periódico de Aragón' egunkarian esandakoek erreakzio soka luzea ekarri dute. Estatuaren nahiz ETAren biktimek, alderdi politikoetako ordezkariek eta norbanako ugarik gaitzetsi dituzte Bellochen hitzak.
Besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar desagertutako pertsonen bilaketa eta 1978tik 1983ra egindako giza eskubideen urraketen ikerketa jasotzen ditu lege berriak.
Pili Zabalak B-Egiaz plataforma aurkeztu du Madrilen, Maria Jauregi, Juan Diego Botto eta Maria del Olmorekin batera. GALi buruzko egia osoa jakitea eskatzen dute.
Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hil zutenetik 17 urte pasa eta gero 75 urteko kartzela zigorra eman zioten Galindori, baina oso denbora gutxi egin zuen kartzelan; lau urte pasatxo besterik ez.
Lasa eta Zabala hiltzeagatik zigortua izan zen guardia zibil ohia, baina familiak autoretza intelektuala argitzea nahi du. "Felipe Gonzalezek orain badaki nork ezingo duen salatu", esan du Zabalak.
Egiari Zor Fundazioak Muguruzari eta Brouardi omenaldia egin die. "Konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia ukatzen duen kontakizun bat inposatu" nahi izatea kritikatu du Muguruzak.
Felipe Gonzalezek, Jose Maria Aznarrek, Jose Luis Zapaterok eta Mariano Rajoyk gutun bana igorri diote Seviniri, babesa adierazteko. Villak irailaren 3an deklaratuko du.
Asteko postdatan Pablo Joxe Aristorenak azpimarratu du gobernu batek ez duela onartuko inoiz 'talde terrorista baten kontra beste talde terrorista bat sortu izana'
Felipe Gonzalezek GAL taldearekin izan zuen lotura argitzeko ikerketa batzordea eratzea eskatu zuten EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk. PSOEk, PPk eta Voxek atzera bota dute proposamena.
Alabaina, Felipe Gonzalez deklaratzera deitzeko eskaera atzera bota beharko litzatekeela esan dute, jada Espainiako Gobernuko kidea ez dela argudiatuta.
Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramaileak ostegunean esan zuen ez duela beharrik ikusten Felipe Gonzalezek GAL taldearekin izan zuen lotura ikertzeko.
Pili Zabalak Pablo Iglesiasi deitu zion ostegunean alderdi horrek GAL ikertzea babestuko ez zuela jakin ostean bere haserrea adierazteko. Gaur, Unidas Podemosek atzera egin du.
Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramailearen iritzian, ikerketa ez da beharrezkoa, "garai ilun hartan zer gertatu zen mundu guztiak badakielako".
Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL taldearen sorreran eta jardueran izan zuen papera argitzeko Kongresuan ikerketa batzordea sortzea eskatu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk.
Europako Parlamentura agiria igorri dute Felipe Gonzalezek GAL taldea sortu zuen argitzeko ikerketa bat eskatuz eta Espainiako Estatuaren isiltasuna salatuz.
"GALen historian nire alderdiak zerbait eduki badu, egin duenak ordaindu egin beharko du. Biktimei zor diegu", esan du PSEko Gipuzkoako idazkari nagusi eta legebiltzarkideak.
Eneko Andueza Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusiaren ustez, Felipe Gonzalez PSOEtik kanporatzeko nahikoa arrazoi daude, CIAren agirietan, GALen sorrera baimendu zuela argitara eman ondoren.
Inteligentzia Agentzia Zentralak agirietan azaldu zuenez, “Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu du, terroristen aurka legetik at borroka egiteko, Armadaren zuzendaritzapean”.
Felipe Gonzalez, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Pedro Sanchez ospitalera joan dira. Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak Europar Batasunaren goi-bilera utzi du.
Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira ospatu den ekitaldian, Espainiako Gobernuko presidente ohiek Carta Magna delakoaren iraunaldia eta balizko erreforma baten egokitasuna izan dute hizpide.
Faxistak kanpora ohikatuz, 200 bat gaztek zuzenbideko fakultatearen sarrera “blokeatu” dute. 'Odolez zikinduta zaude”' “GAL” eta “hiltzaileak”, esan diote Espainaiko presidente ohiari.
Espainiako presidente ohiak jardunaldi batzuetan parte hartu behar zuen Juan Luis Cebrian Prisa taldeko presidentearekin batera. Ekitaldia bertan behera utzi dute.
Felipe Gonzalezek adierazi duenez, Pedro Sanchezengatik "engainatuta" sentitu da. Izan ere, haren esanetan, Mariano Rajoyren inbestidura saioko bigarren bozketan abstenitu egingo zirela esan zion.
Espainiako presidente ohiak adierazi du Rajoyren inbestidurako bigarren bozketan abstenitu egingo zirela esan ziola. Sanchezek erantzun dio Rajoyren kontrako botoa alderdi osoak adostu zuela.
Felipe Gonzalezek dioenez PPri dagokio gobernua osatzea eta beste alderdiei hori ez galarazteko deia egin du. Rajoyren inbestiduraren aurrean abstentzioa iradokitzen dio PSOEri.
Felipe Gonzalezek baztertu egin du Alderdi Popularrarekin “koalizio handia” osatzea, baina erantsi du PSOEk ez lukeela oztopatu beharko PPk gobernua osatzea, gutxiengoan bada ere.
Podemoseko buruak, Felipe Gonzalezek kare biziarekin eskuak zikinak dituela salatu du. Sanchez-ek Gonzalez defenditu du eta Arnaldo Otegi preso politiko dela esatea leporatu dio Pablo Iglesiasi.