Euskal Herri osoan hedatuta dagoen zientzia-erakunde bakarreko lehendakari kargua berritu du Urkizak. Baikortasunez aritu da, baina herri gisa ditugun erronken muntaz ere ohartarazi du.
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
Pozarentzat kanabera soinua aukeratu du agurrerako. Landa lana egitera joatean lagun izan dituenak, kontzertuetan kide dituenak eta familia izan ditu gogoan aitortza jasotzean.
Musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren saria aurten, "musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeko egindako lanagatik".
Egunotan egindako XIX. Kongresuaren ondorioen aurkezpenean, eragile sozial, ekonomiko eta politikoek modu koordinatu eta integratuan lan egiteko beharra azpimarratu dute, "justizian, inklusioan eta iraunkortasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko".
Itziar Laka hizkuntzalariak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du, eta Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte saria, "Adarbakarra eta soinujolea" proiektuagatik.
Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Autoritateen Lantaldeak hitzarmena sinatu dute "autoritate-erregistroen forma komun, normalizatu eta arautua" ezartzeko. autoritateak.eus webgunean bildu dituzte proposamenak.
Euskarari eta elebitasunari buruz egin dituen ikerketen bitartez Euskal Herriko zientzia eta kulturari "ekarpen nabarmena" egin diola azpimarratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariaren epaimahaiak.
Maite Aizpuruaren eta Garazi Navasen proiektua "ikuspegi queer-feminista eta garaikidea duen euskal mitologiari eta kulturari buruzko poetika-musikarako proposamena" da, eta 2025eko udaberrian taularatu nahi dute.
Soziologo eta ikertzaile gasteiztarrak euskara biziberritzeko prozesuan egindako ekarpena eta berrikuntzarako bokazioa nabarmendu ditu Eusko Ikaskuntzak, bai eta berrogei urtean "jarduera zientifikoa eta Euskal Herriaren garapenarekiko konpromiso aktiboa" uztartu izana ere.
Hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak jaialdiari hasiera eman aurretik egindako aurkezpenean.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du, curriculum nabarmenagatik. "Euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da", epaimahaiaren hitzetan.
Julen iruindar gaztearentzat iparraldeko herritarrak "ezberdinak" dira, "arraroak"; Iban baionarrarentzat, berriz, hegoaldea parranda eta aisialdirako plaza da. Lurralde ezberdinetako gazteek elkarrekiko dituzten aurreiritziak azaldu dituzte Eusko Ikaskuntzaren mugaz gaindiko programa dela eta.
Bi erakundeen arteko hitzarmen berriak sendotu eta sakondu egiten du laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik elkarrekin egiten duten kultura- eta zientzia-zabalkunde lana.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak iragarri du arratsaldean lehen sektorearekin bilduko dela, energiaren kontingentzia planaren ekarpenak jasotzeko, baina baita prezioak zehazteko prozesuaren zein lehortearen eraginaz hitz egiteko ere.
Nafar konpositoreak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria irabazi du, eta Imanol Zuabiauz artistak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria.
Erabiltzaileei botoi gorria zanpatzeko gomendioa egin diete, deia BetiONetik datorren ala ez jakiteko. Erabiltzaile ez direnei, zerbitzua kontratatzeko baldintzak, bideak eta tarifak gogorarazi dizkiete.
"Euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa" lortu dute eragileek "Batuz Aldatuz" ekimenaren baitan, eta "egungo eredu diskriminatzailea" gainditzeko deia egin diete alderdiei.
Euskal kultura ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten euskal erakunde publikoen, unibertsitateen eta erakunde pribatuen lankidetzaren emaitza da ekimena, eta 750.000 multimedia objektu baino gehiago biltzen ditu.
Ondorio horretara iritsi liteke Lantziegotik Mikel Izagirre oliogileak eta Esther Duranak, Añanako Landa Garapeneko teknikari-kudeatzaileak, esan digutenetik.
Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria emango dio Jon Bagües musikologoari. Musikasteko sortzaile, Eresbil artxibategiko zuzendari 20 urtez. Interneten ondoan artxibategi fisikoak ezinbestekoak direla aitortu digu herri baten kultur ondarea ondo gordeko bada.
Etorkizuneko hezkuntza ereduaren ildo nagusiak finkatzea izan da helburua, eta horretarako, 400 adituk baino gehiagok euren gogoetak partekatu dituzte bertaratu diren herritarrekin; besteak beste, segregazioa eta hezkuntza antolamendua aztertu dituzte.
Espainiako Gobernuak presentzialtasunaren alde egin du datorren ikasturteko ardatz nagusi gisa, eta pozik hartu du belaunaldi gazteenen txertaketan izan den aurrerapena.
Igandean ospatuko da Arabako ikastolen jaialdia Laudion. Jon Bengoetxea ikastolako zuzendariak dioenez, egitarau polita prestatu dute; antzerkia, tailerrak eta bertsoak egongo dira, besteak beste.
Arizmendi-Almen Ikastola gaineko errekak gainezka egin eta uholdeak eragin ditu. Gaur ikastola itxita egongo da, eta garbiketa lanetan ariko dira. Ikastolako Unai Busturia zuzendariarekin izan gara.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du irakasleak. Gazteentzako deialdian, Ane Zulaikaren ”Emakumeak Blai” proiektua saritu dute.
Bizkaitar irakasleak “zientzietako goi-mailako hezkuntzan euskara normalizatzeko egindako ekarpena eta euskal kulturarekiko konpromiso adierazgarria” azpimarratu du Eusko Ikaskuntzak.
Hezkuntza arloko lau sektorerekin bilduko da Jokin Bildarratz sailburua hemendik bi astetara. Gainera, ikastetxeen beharrei erantzuteko 670 irakasle gehiago kontratatuko direla esan du.
Protokolo zorrotzak jarraitu beharko dira eta jarduerak ikastetxe bakoitzaren erabakira mugatuko dira. Dena dela, albiste ona da ikasle eta familia askorentzat.
Ana Urkizak Iñaki Dorronsoro ordezkatu du. Dorronsorok zortzi urte eman ditu karguan. Erantzukizuna ilusio handiarekin hartzen duela adierazi du presidente berriak.