Bulegok egin du Euskaraldiaren abesti berria 'Gure bihotzaren taupadak'. 2025eko maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldia. Euskaraldiaz eta abestiaz hitz egin dute Tom Lizarazuk (Bulego) eta Goiatz Urkijok (Euskaraldia).
Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaroko da aurrerantzean, euskaltzaletasuna indartu eta zabaltzeko eraginkorragoak izateko. Webgunea estreinatu dute eta datozen hilabeteetan "taupada guztiak Euskaraldiaren erritmoan jartzera" dei egin dute.
Bulego taldeak egin du 2025eko Euskaraldiaren abestia 'Gure bihotzaren taupadak'. Tom Lizarazuk eta Euskaraldiko koordinatzailea den Goiatz Urkijok Euskaraldiaren abestiari eta Euskaraldiari buruz hitz egin dute.
Laugarren Euskaraldiaren kantua "edonork entzuteko moduko abesti herrikoia" da. Bulego taldeak idatzi eta grabatu du, eta "esatetik egiterako pausoa emateko deia" egiten du.
Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, eta Deustuko Unibertsitateak bat egin du ospakizunarekin. Hainbat jarduera antolatu ditu, euskarak unibertsitate-esparru guztietan aurrera egin dezan laguntzeko.
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
Eneko Atxa, Oihana Azkorbebeitia, Bengo, Lutxo Egia, Albina Stardust, Ana Goitia, Itziar Ituño, Roberto Moso, Zibel Untsain, Esti Urresola eta Mikel Urrutikoetxea dira aurtengo enbaxadoreak. Borondatez ariko dira Euskaraldiaren berri ematen eta ekimenean parte hartzera gonbidatzen.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
Antolatzaileek hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, "edizioz edizio ikusi delako ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela".
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialaren hurrengo edizioa, laugarrena, 2025 urteko maiatzaren 15etik 25era ospatuko dela iragarri dute antolatzaileek.
Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen esanetan, "ariketa gizartean normalizatu, finkatu eta egonkortu zela sentitzen genuen, eta hala baieztatu digu ikerketak".
2022ko ariketan 158.440 lagunek eman zuten izena. Horien % 77,6k ahobizi rola hautatu zuten, eta % 22,4k, berriz, belarriprest rola. Aurreko edizioekin alderatuta, % 11,1eko jaitsiera erakutsi dute datuek.
Lurralde guztietan eta alor guztietan etengabe urratzen dira euskaldunen hizkuntza eskubideak, eta "normalizatzetik urrun" dago eskubide horien aitortza. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2022ko txostena aurkeztu du gaur, eta egoerak ez du hobera egin. Hutsuneak handiak dira.
"Hizkuntza Eskubideen egoera 2022" txostena aurkeztu du gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Agurne Gaubeka erakunde horretako zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak aurkeztu dute txostena.
Bi gonbidatu izan ditugu gaur Euskaraldiaren balorazioa egiteko. Lehenengoa Miren Dobaran, hizkuntza politikarako sailburu ordea, eta Olatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea.
Durangoko Azokaren atarian iritsi dira euskararen aldeko ekimenak. Nafarroaren Eguna ere bada gaur, eta Aranzadi elkarteak omenaldia jasoko du Iruñean.
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak ohar baten bidez adierazi duenez, autogobernuaren eskutik, "euskal herritarron ezinbesteko kontzientzia eta ekimena oinarri hartuta, milaka urteko bere historian ezagutu duen aurrerabiderik sendoena" izan du euskarak.
Beharrezkoak diren "jauzi politikoak" hiru dira, ezker independentistaren esanetan, hala nola, Nafarroako zonifikazioa ganditzea, Euskararen Lege berria osatzeko prozesuari ekitea eta burujabetza politikoaren alde indarrak biltzea, euskararen etorkizuna bermatu dadin.
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan ditu hitzok Euskararen Legeak 40 urte betetzen dituenean. Euskaraldiaren inguruko balorazioa ere egin du. Etorkizunari begira ditugun erronkak ere aipatu ditu Dobaranek.