Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarrak ostiral honetan behin betiko oniritzia eman dien 2025erako Aurrekontu Orokorrak onartzeak erakundeen "egonkortasunari" lagunduko dio.
Eusko Jaurlaritzaren datorren urterako aurrekontuak behin betiko onartu ditu Eusko Legebiltzarrak, gobernua sostengatzen duten alderdien babesarekin soilik. Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, hazkunde ekonomikoa eta herritarren ongizatea bultzatzeko "bermea" izango dira aurrekontuak.
Oposizioko talde guztiek, EH Bildu tartean dela, Gobernuaren egitasmoaren aurka bozkatu dute. Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontua izango du, horrenbestez, datorren urterako.
Alaitz Zabalak berretsi du Eusko Jaurlaritzak zintzotasunez negoziatu duela, baina oposizioa ez dela adosteko gai izan. EH Bilduri aurpegiratu dio "argi geratu dela zarata bakarrik interesatzen zaiela, ikuskizun mediatikoa".
Ekain Ricok EH Bilduk aurrekontuen negoziazio osoan izan duen jarrera kritikatu du. Koalizioak "foku bat piztuta mantentzea eta titularrak azken unera arte sortzen saiatzea" baino ez duela nahi esan du.
Javier de Andresen esanetan, Estatutua onartu zenetik, Euskadiren pisu ekonomikoa eta demografikoa txikiagoa da, Eusko Jaurlaritza autogobernua gaizki kudeatzen ari delako.
Jon Hernandez Eusko Legebiltzarreko Sumarreko bozeramailearen esanetan, bere koalizioak euskal aurrekontuak errefusatzen ditu "aurrekontuen lehentasunak oker daudela uste dugulako". Gainera, Jaurlaritzaren eredu politikoa kritikatu du, bereziki EAJrena.
Jaurlaritzak Osakidetzan ordutegiak murriztu eta zentroak ixten dituen bitartean, profesionalen euskalduntzeari 'barra librea' ematen diola kritikatu du Amaia Martinez VOXeko bozeramaileak. 'Mediku batek euskaraz jakitea lehenesteak' kezkatzen duela esan du.
Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren ustez, EH Bildurekin ituna egitea "litzateke guztiontzako onena", eta uste du "arrazoi politikoengatik" ez dela lortu.
Bestelakoa izan da Jaurlaritzaren jarrera EAEko aurrekontuen negoziazioan, EH Bilduko kidearen iritzian. Esan duenez, Bizkaiko Aldundiak "ontzat" emandakoa Jaurlaritzak ez du onartu. "Horrek demostratzen du Jaurlaritzak ez duela borondaterik", erantsi du.
Euskal aurrekontuen negoziazioan EH Bilduk proposatutakoaz "balantze oso positiboa" egin du koalizioaren koordinatzaile nagusiak, "eztabaida zentratu dugulako, herriaren interesak eta beharrak agendan kokatuta".
Radio Euskadin eskainitako adierazpenetan, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Autogobernuko sailburuak azpimarratu du Euskadik "oso aurrekontu onak eta pluralak" izango dituela, negoziaketa politikoan egindako "entzute aktiboari" esker.
PSE-EEren ordezkariak uste du koalizioak "antzerki moduko bat" egin duela Jaurlaritzaren aurrekontuen negoziazioan, "eskumenetatik harago" dauden kontuak mahai gainean jarriz.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramaileak gogorarazi du gobernuena dela aurrekontuak ateratzeko eta aurrekontuetara jende gehiago biltzeko ardura.
Eneko Anduezaren esanetan (PSE-EE) EH Bilduk eta Jaurlaritzaren azken proposamenari ezetz esatea "azken puntua" izan da, aurreikus zitekeena, bide batez, "ez baitzuten onartzen lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko guztia elkarrizketa sozialaren mahaian lantzea. ELAren presoak direlako".
Maddalen Iriarteren (EH Bildu) hitzetan, Gobernuena da Aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura eta horiek hobetzeko ardura, eta EH Bilduk egindako bi proposamen sendoei (gutxieneko soldata eta etxebizitza) uko eginda, Jaurlaritzak "muzin egin dio egun ditugun bi arazo potolori aurre egiteari".
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, EH Bilduk ez du onartu Jaurlaritzaren azken proposamena eta, horrenbestez, 2025eko aurrekontuak Eusko Jaurlaritzako bi gobernukideen aldeko botoarekin aterako dira aurrera, oposizioaren babesik gabe.
Eusko Jaurlaritzak itxitzat eman du datorren urteko aurrekontuak adosten ahalegintzeko asmoz EH Bildurekin zabalik zuen negoziazioa, koalizio subiranistak gauerdian ezezkoa eman ondotik EAJ-PSE koalizioak egindako azken proposamenari.
Partida gehigarria alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko bideratuko litzateke. Halaber, etxebizitza foroa martxan jartzea eta udalek parte hartze handiagoa izatea proposatzen da. Legebiltzarrak gaur bozkatuko ditu proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak.
Aurreikusita bezala, osoko zuzenketek ez dute aurrera egin: EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu egin da. Ezarritako egutegiaren arabera, abenduaren 20rako deituta dagoen osoko bilkuran onartuko dira kontuak.
Noël D 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, bere saila lanean ari da EH Bildurekin 2025eko aurrekontuen zuzenketa partzialak adosteko, eta txalotu egin du koalizio soberanistak jarrera "maximalistak" alde batera utzi izana "errealismoa besarkatzeko".
Ezusterik ezean, atzera botako dituzte denak. Etzi, zuzenketa partzialen txanda izango da, eta ingurumari horretan, zabalik dute oraindik negoziazioa EH Bilduk eta Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE).
Etxebizitza politika aldatzea eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzeko akordio politikoa jarri ditu erdigunean Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko eledunak. Gaur dute bigarren bilera Eusko Jaurlaritzarekin, datorren urteko kontuak negoziatzeko. Diskrezioa eskatu du.
Imanol Pradales lehendakariaren arabera, bi eredu defendatzen dituztelako "oinarrian aldeak" daude bi alderdien artean. Halaber, aurrekontu akordiorik ez badago, zail ikusten du herri itun garrantzitsuak lortzea.
Arnaldo Otegiren arabera, aurrekontu proiektuaren inguruko negoziazioetan ez dago, oraingoz, Eusko Jaurlaritzaren eta EH Bilduren arteko akordiorik. Gutxieneko soldataren inguruan "gerturatze" bat egon dela adierazi du; salatu du etxebizitza gaietan "anbizio gutxiko planteamendua" egin duela.
Horren harira, uste du EH Bilduren negoziazioa "fase berri batean" sartu dela, koalizioak osoko zuzenketarik ez sartzea erabaki ostean. Bestalde, elkartasun mezua helarazi dio Pasaian hildako emakumearen familiari.
Nöel d' Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, EH Bilduk hasieran "oso urruneko" planteamenduak bazituen ere, baina pixkanaka-pixkanaka aurrekontu proiektura eta gobernuaren politiketara "gerturatu" da.
Sumarrek Eusko Legebiltzarrean duen Jon Hernandez legebiltzarkidearen arabera, EAJ-PSE gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuak ez die herritarren beharrei erantzuten.
Laura Garrido PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektuak ez dizkie herritarren beharrei erantzuten, bereziki, segurtasun eta osasun arloetan.
Nöel d'Anjou Ogasun sailburua "harrituta" agertu da EH Bilduren jarreran "atzerapausoa" ikusi duelako. Koalizioak proposamen berrian fiskalitatea berriz planteatu duela adierazi du, aurrekoan "erretiratu" arren.
Nerea Kortajarenak iragarri duenez, asteazken honetan bere alderdiak azken proposamen bat aurkeztu dio Jaurlaritzari akordioa lortzeko, eta, beraz, bi aldeen arteko negoziazioak aurrera egingo du. Gainera, orain "pilota berer teilatuan" dagoela ziurtatu du.
Sumarrek ez du akordiorik posible ikusten eta osoko zuzenketa aurkeztuko du. EH Bilduk eta PPk, aldiz, negoziatzen jarraitzeko borondatea erakutsi dute. Astelehenean helduko diete atzera bilerei.
Gogorarazi du osasuna eta segurtasuna direla bere lehentasunak, eta ohartarazi du "filosofiaz soilik hitz eginda" ezinezkoa dela 2025eko kontu autonomikoetarako itunik lortzea.