Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute duela urtebete bildutakoen aldean, eta azken hamakadako batez bestekoa ere hobetzen dute. Esako urtegia, adibidez, edukieraren % 83,22 da, eta iaz, berriz, % 29,08.
Uda honetan kezka handia zegoen urtegiak inoiz baino hustuago zeudelako. Hala ere, azken egunetako euri-jasek eta 1961az geroztiko udazkenik euritsuenak bete egin dituzte.
Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
Euskal Herriko urak 2022ko apirilean iritsi ziren maila gorenera, baina urrira arte nabarmen jaisten egon ondoren, azken hilabeteetan ezin izan da berreskuratu, duela hamabi hilabeteko ehunekotik urrun.
Joan den urrian bere edukieraren % 11 baino ez zuen beteta; gaur egun, aldiz, Pirinioetako elurra urtu eta egin duen euriari esker, % 66an dago. Hala ere, euri gutxi egin du, ohiko kopuruaren laurdena; horregatik, uraren maila igotzeak arnas pittin bat eman badie ere, kezka dute laborariek.
Desiratutako euria itzuli da eta horrekin uraren bolumena igo da gure urtegietan. Uribarri Ganboak, adibidez, bere bolumena % 6 igo du hiru egunetan. Urrunaga ere % 10 igo da. Añarbe, Gipuzkoan, bere edukieraren % 84ra iritsi da.
Esako urtegia 52,9 hektometro kubikoko betetze-mailan dago, erregistroak daudenetik bosgarren daturik baxuenean. Gaur egun, urtegiaren edukieraren % 11,75 dago.
Nafarroako urtegien egoera oso kezkagarria bada, Esakoa dramatikoa da. Biltegiratutako ur kopuruak jaisten jarraitzen du egunez egun, eta minimo historikoak markatzen ari da.
Hego Euskal Herrian metatuta dagoen ur mailak behera egin du azken astean, baina ur hornidura bermatuta dagoela adierazi dute arduradunek. EAEn % 67an daude egun, aurreko astean baino 1,6 baxuago. Nafarroan, berriz, ur-maila % 32an dago.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren azken datuen arabera, Esako urtegia edukieraren % 20.95ean dago. Horren ondorioz, Tiermaseko ur termalen bainuetxea azaleratu egin da.
Bardea larrialdi gune izendatzea erabaki du Ebroko Ur Konfederazioak. % 22ra dago Esa. Itoitzeko urtegiko ur erreserba berriz % 40tik gorakoa da. Kontrara, presa txikiagoen maila sasoi honetarako ohikoa da, % 60ren ingurukoa.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak argitaratutako azken datuen arabera, gaur egun Esako urtegia edukieraren % 26,10ean dago. Drone batetik hartutako irudiek ederki erakusten dute urtegiaren egoera tamalgarria.
Aguas del Moncayo Mankomunitateak parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehien mugatzeko agindu zuen. Mezkiritzen, Bizkarretan eta Lintzoainen (Erroibar), debekatuta dago parke eta baratzeak ureztatzea.
Uztailean ez du apenas euririk egin, eta urtegien mailak oraindik ondo badaude ere, erreken ur emariak dezente jaitsi dira. Ondorioz, herri askotan arazoak dituzte ur hornidurarekin.
Esako urtegiaren inguruan arratsaldean piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira, eta dependentzia duten bi fraide ebakuatu egin dituzte, badaezpada, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.
Urtero legez, agertu dira berriro Esako urtegian terma zaharrak. Erromatarrek ere gozatu zituzten ur sufretsu hauekin. Lur azpitik, 40 bat gradutan ateratzen da ura, eta bada hezurreko minak arintzeko egunero bainua hartzera joaten denik bertara.
Nafarroa eta Aragoi artean dagoen Muga meategia ustiatu nahi du Geoalcalik, eta potasa-ekoizpenaren zati handi bat itsasoz esportatzea aurreikusten du.
Trantsizio Ekologikorako ministroaren esanetan, Esako urtegia handitzeko lanak "segurtasun berme handienekin" amaitzen ari dira; izan ere, lanen gaineko kontrola handitu dute.
Teresa Ribera ministroak Nafarroako lurrikarek Esako hazkundearekin zerikusia dutenik ukatu du, baina guztiz segurua izan arte ez dutela "urrats gehiagorik emango" adierazi du.
Arrakala berriak duela aste batzuetako euriteen ostean agertu zirela ziurtatu dute kolektiboek, ez duela "4 edo 5 urte" Ebroko Ur Konfederazioak esan bezala.
Txingor-zaparrada handi batek kalte material handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan. Ekaitza laburra eta indartsua izan da; azken hamarkadetako handiena.
Uztaila lehorra izaten ari da, izan ere, prezipitaziok erdira murriztu dira, iazko epe berarekin alderatuta. Halere, oraingoz ez dago kezkatzeko arrazoirik.