Zelenskik erantzun du "indarrez" ere posible dela "bakea lortzea". Bestalde, Trumpek uste du Putinek babesik gabe utzi duelako ihes egin duela Al-Assadek Siriatik.
Antonio Costa Europako Kontseiluko presidente berriak eta Kaja Kallas EBko Atzerri Politikarako goi-ordezkari berriak igande honetan hasi dute agintaldia, Kievera egindako bisita batekin. Han, Ukrainari laguntza militarra eta finantzarioa emateak lehentasuna izaten jarraituko duela berretsi dute.
"Edonola ere, Oreshnik sistema ez da arma estrategiko bat, ez da kontinenteen arteko misil balistiko bat, ez da suntsipen handiko arma bat, zehaztasun handikoa baita", azpimarratu du Kremlineko agintariak buruzagitza militarrarekin egindako batzar batean.
Errusiako presidenteak adierazi duenez, Ukrainak irismen luzeko armak erabiltzeari eman dioten erantzuna da. Ukrainako iturriek, bere aldetik, geldiarazi ezin izan duten "kontinente arteko misil" bateekin egindako erasoaren berri eman dute.
Oreshnik irismen ertaineko misila da Ukrainako gune militar-industrial baten aurka jaurti dutena, Vladimir Putinek telebista publikoak nazioari igorritako mezu batean azaldu duenez.
Misil baten hondakinak aurkitu dituzte Kursken, Ukrainako mugan dagoen Errusiako eskualdean. Storm Shadow misilak jaurti dituzte Moskuk bere lurraldearen kontra AEBren irismen luzeko misilak jaurti dituztela ziurtatu eta hurrengo egunean.
Adin guztietako ukrainarrak gerturatu dira iluntzean Kieveko aberriaren monumentura, borrokan eroritako soldadu guztiak eta Errusiak hildako zibilak omentzeko.
Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, Errusiari presio gehiago egin behar zaio, uste baitu Putin ez dela bere kabuz geldituko.
Errusiako presidenteak doktrina nuklear berria onartu du gaur. Horren arabera, arma konbentzionalekin, droneak barne, egindako erasoei erantzun nuklearra emateko beta izango du. Gainera, potentzia nuklear baten babespean (AEB eta NATO hizpide) egindako erasoa oldarraldi "bateratutzat" joko du.
Testuinguru horretan, Bidenek AEBko ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman dio Kievi. EBko goi diplomazialariek adierazi dutenez, orain inoiz baino laguntza handiagoa eman behar zaio Ukrainari, Trumpek urtarrilean Etxe Zurira itzulitakoan erabakitzen duenaren zain.
Gutxienez hamar pertsona hil dituzte, tartean zazpi polizia eta osasun-langile bat, Odesan, misil errusiar batekin hiriko bizitegi-auzo baten aurka egindako erasoan.
Putinen esanetan, erabaki hori marra gorria da Kremlinentzat, eta eragingo luke Moskuk Mendebaldearen etsaiei irismen luzeko armak eman behar izatea munduko hainbat lekutan.
Gaur-gaurkoz, ez dute berria baieztatu, baina hala eginez gero, bultzada handia eman diezaioke Ukrainari, hain justu, Bidenek herrialdearen aginte makila Donald Trumpi eman aurretik.
Agintari errusiarrak erantzun dio indarrean jarraitzen duela bere bake proposamenak, Ukrainako tropak Donbassetik eta herrialdearen hegoaldetik erretiratzea eta Kiev NATOn ez sartzea proposatzen duenak. Zelenskik kritikatu egin ditu elkarrizketak.
Europako Komunitate Politikoak Budapesten egindako bileran, agintariek "potentzia geopolitiko" independente eta munduan eragina izango duen Europa baten alde egin dute.
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
Goi-bileraren puntu nagusietako bat taldearekin bat egiteko estatuen kategoria berri bat sortzeko mekanismoen eztabaida izango da, baina horrek ez du esan nahi erakundearen bederatzi kideko zerrenda handituko denik.
EBrekin bat egitea Konstituzioan helburu gisa ezartzeko nahia nagusitu da, bozen % 50,46 eskuratuta. EBk pozik hartu ditu emaitzak, Errusiak "anomaliak" ikusten dituen bitartean. Ordu batzuk lehenago, Moldaviako presidenteak Errusiaren esku-hartzea eta botoak erosteko saiakera salatu du.
Misilak ikastetxe eta ospitale baten inguruan erori dira, Volodimir Zelenskik adierazi duenez. Mezu labur batean, biktimen familiei doluminak eman dizkie, eta gertakariaren inguruko "ikerketa osoa eta azkarra" egiteko agindu du.
Vladimir Putin astelehen gauean iritsi da Mongoliara, bisita ofiziala egitera. Ez dio jaramonik egin Nazioarteko Zigor Auzitegiak Ukrainako ustezko gerra krimenengatik eman zuen atxilotzeko aginduari. Ohore guztiekin hartu dute Errusiako presidentea.
Ukrainako hainbat eskualderen kontra, Kiev hiriburua barne, droneak eta misilak jaurti ditu Moskuk bigarren egunez, Ukrainak egindako erasoei erantzunez.
Gainera, iragarri du Ukrainak ekoizpen propioko lehen misil balistikoa arrakastaz probatu duela, eta NATOri berriro eskatu dio Mendebaldeko armak Errusian ere erabiltzeko baimena eman diezaion.
1995ean martxan jarri ziren egonaldien helburua adingabeek bi hilabeteko atsedenaldia izatea da, 1986ko zentral nuklearraren istripuak eragindako kutsadura erradioaktibotik eta duela bi urte baino gehiagotik Ukrainan jasaten ari diren gerratik urrun.
Gainera, nazioarteko zuzenbidearen urraketak izan direla baieztatu du. Bestalde, EBren Kanpo Gaietarako ordezkaria Ukrainari laguntza ematen jarraitzearen alde agertu da, Iruñean egindako ekitaldi batean.
100 misil eta 100 drone baino gehiago erabili dituztela eta erasoen helburua herrialdeko energia azpiegiturak izan direla ziurtatu du Zelensky presidenteak. Hildako eta zaurituen artean, ordea, zibilak ere badaude.
Gaur, Errusiaren inbasioak bi urte eta erdi bete dituenean, bi aldeak ados jarri dira 230 preso libre uzteko, bando bakoitzeko 115. Arabiar Emirerrien bitartekaritzari esker gauzatu da trukea. Ukrainarrak Armadaren esku utzi dituzte, eta errusiarrak Bielorrusiara eraman dituzte.
Ukraina-Euskadi elkarteak deituta, Euskal Herriko ukrainarrek independentzia ospatzeko bilkura aprobetxatu dute beren herrialdearentzat laguntza eta arma gehiago eskatzeko.
Errusiak, bestalde, "deitoragarritzat" jo du egungo Ukrainaren errealitatea, 1991n "epe luzerako oparotasuna" lortzeko "baldintza guztiak" zituen arren.
Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteordeak Errusiako agintariei ohartarazi die Kursk eskualdearen aurkako erasoaldiarekin jarraituz gero "hilkutxa gehiago" egongo direla.
Ukrainako tropek aurrerapena moteldu dute azken egunotan, baina azpiegiturei eraso diete. Kursk eskualdeko bi zubi suntsitu dituela jakinarazi du Ukrainak.
Ukraina aurrera egiten ari da Errusian barrena. Errusiako Atzerri Ministerioak salatu duenez, Seim ibaiko zubi bat suntsitu dute, Gluxkovski barrutian, Mendebaldeko armak erabilita. Irudiak: Mikola Olextxuk, Ukrainako Aireko Indarren komandantea.
Kievek emandako azken datuen arabera, Ukrainak 80 udalerri eta 1.150 kilometro karratu baino gehiago kontrolatzen ditu Kursken. Donetsken, ostera, Pokrovsk barrutiko agintariek onartu dute Errusiako tropak 10,5 kilometrora baino ez daudela.