Carlos Ardanaz alboko esklerosi amiotrofikoa duen gaixoak piztu du jaiak abiatzeko suziriaren metxa, baina bertan egin du eztanda, udaletxeko balkoian.
Mahats bilketaren sasoia abiatu dute, festa giroan. Jaiaren pregoia Ahikar Azcona 'La Casa de Papel' telesaioko aktoreak eskani du. Aurtengo uzta 53 milioi kilokoa izango da.
Abuztuaren 4ra arte, 27 emanaldi izango dira Erriberrin bertan eta baita Tafallan, Beiren, San Martin Unxen eta Pitillasen ere. Horietako bat izango da euskaraz.
Nafarroako presidenteak eskaera onartu du, eta orain auzia bitartekariei bideratuko zaie, justizia errestauratiboaren esparruan akordio bat lortzen saiatzeko jarraitu beharreko prozedura zehazteko.
Hildako pertsona 65 urteko emakume donostiarra da; ezbeharra izan duen autoan zihoan. Hildakoaren semea eta autoaren gidaria larri zauritu da eta helikopteroan eraman behar izan dute. Larrialdi zerbitzuek beste hiru pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea).
Nekazariek adierazi dute ez daudela ekintza horien alde, eta "iraintzea eta gogaitzea" ez dutela sekula xede izan. Gertatutakoa honela definitu dute: "guztiek ordaintzen duten kolektibo bateko norbaiten ekintza".
Bi gizon eta emakume bat dira. Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artean hartu dute.
Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean nekazarien aldetik jaso dituen irain matxistak salatu ditu Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. "Eremu publikoan presidenteari emagaldu deitzeak ez du tokirik", esan du Chivitek.
Maria Chivite Nafarroako presidentea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea Erriberrin bildu dira, Euroeskualdearen urteroko batzarrean.
Nafar gehienen borondate politikoaren, eskubide sozialen eta autogobernuaren aurkako erabakia dela arbuiatu dute. Nafarroako gainerako alkateei igorriko diete manifestua eta elkarretaratzea ere deitu dute martxoaren 2an, 17:30ean, Sarasate pasealekuan "Nafarroa defendatu" goiburupean.
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
Nafarroako udalerriak jaialdiaren hogeita laugarren edizioa hartuko du abuztuaren 6ra arte, eta, noski, antzerkia ez ezik, musika, dantza eta zirkoa ere eskainiko ditu.
Irene ezagutu du Pagadik. Erriberriko saskibaloi taldeko entrenatzailea da eta gure deabrutxoa berarekin joan da, entrenamendua baitu taldeak. Beroketa-lanak egin behar izan ditu taldekide berriekin, eta saskibaloian aritu ere bai! Ikus ezazu!
Eneko 'Zana' ezagutu du Miren Nogalesek Erriberrin. Ilegorria da eta 'Zana' goitizena 'Zanahorio'tik datorkio; jaio zen momentuan jarri zioten gainera. Eskalada praktikatzen du eta, amuletotzat, galtzontzillo berezi batzuk ditu. Horien istorioa kontatu digu, eta anaiak ere aurkeztu dizkigu!
Mikel Pagadik Lourdesekin egin du topo Erriberrin, eta Errege Jauregira joan dira, karlos III.a Nobleari buruzko kontuak aztertze aldera. Bisitarako mozorro bereziak jantzi behar izan dituzte; ikus ezazu bideoa!
600 kilo inguru pisatzen ditu Jacintak. Yolandak aurkeztu digu eta, azaldu digunez, ospetsua omen da behia Eriberrin. Jakin ezazu non bizi diren Yolanda eta Jacinta eta zer duten gustuko!
Nafarroa aldera bidaia egingo dute gaur gauean Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, Erriberrira, hain zuzen ere. Hango lekuak eta jendea ezagutzen ibiliko dira.
Guztira, sei dezimo saldu dituzte hiru loteria administrazio hori. Bigarren sari hori (72289a), dena den, oso banatuta egon da. Gainerakoan, zorteak iskin egin dio Hego Euskal Herriari, eta lehen saria (89603) Gironan saldu dute oso-osorik.
Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren arabera, landareak CBD eta deribatuak egiteko erabiltzen ziren. Hiru pertsona atxilotu dituzte Nafarroan eta beste bi ikertzen ari dira EAEn.
Artaxoan eta Erriberrin kalamua landatzeko 11 lursail aurkitu dituzte, 415.000 landarerekin. Atxilotuek 30 milioi euroren truke saldu nahi zuten ekoizpena, Suitzan eta Italian prozesatu CBD eta deribatu bihurtzeko, 100 milioi euro baino gehiagoko balioarekin.
Azken bi asteetan, Foruzaingoak 169 salaketa jarri ditu, araudia ez errespetatzeagatik: 120 etxeratzeko agindua ez errespetatzeagatik, 26 maskarak ez erabiltzeagatik eta 18 legez kanpoko kale-edanetan parte hartzeagatik, besteak beste.
Hain zuzen ere, Valtierran, Beran, Erriberrin, Oibarren, Zizur Nagusian, Milagron eta Uharten egin dituzte botilioiak. Parte hartzen ari ziren pertsonak, ihesi atera ziren foruzainak ikustean, baina hainbat zehapen-proposamen egin dituzte.
Carmen Linaresek irekiko du gaur, ostiralarekin, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 22. edizioa. Antolatzaileek neurriak hartu dituzte koronabirusaren aurrean.
Sator Erriberriko Jauregira gerturatu da eta, Katrinen laguntzarekin, jauregiko behatokiak ezagutu ditu, hala nola, Lau leihatilen dorrea, jauregiko behatokirik garrantzitsuenetarikoa.
Astonauta Erriberriko Jauregian izan da. Bertan, Katrinen laguntzarekin, Nafarroako errege-erreginak, Karlos III.a Noblea eta bere emaztea Trastamarako Leonor, XV. mendean, nola bizi ziren ezagutu du.
Erriberriko Jauregira gerturatu da Eneko. Bertan, Katrinen laguntzarekin, Erdi Aroko jauregirik luxuzkoenetakoa ezagutzeko aukera izan du. Nafarroako errege-erreginek hantxe izan zuten beren gortea.
Aste honetan Erriberriko Jauregian izango gara. Asteko abestia, bestalde, "Akerraren bila" kanta berria izango da, eta bertan Mikel Larunbe pilotaria ezagunak parte hartuko du.