EH Bildu

1 / 30 Hurrengoa
Otegi: Erorien Monumentua botatzearen alde geunden, baina ez zegoen horretarako indar korrelaziorik

Otegi: "Erorien Monumentua botatzearen alde geunden, baina ez zegoen horretarako indar korrelaziorik"

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azpimarratu du PSN ez dela eraistearen aldeko, ondorioz, EH Bildu botatzearen alde egon arren, ez zegoela horretarako aukerarik.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hilketa matxisten biktimen gertukoen diagnosi bat eskatuko diote Jaurlaritzari

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hilketa matxisten biktimen gertukoen diagnosi bat eskatuko diote Jaurlaritzari

Hiru taldeek erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk aurkeztutako ez-legezko proposamen baten harira. Helburua da azterketa hori gizon matxistek eraildako emakume eta haurren ingurukoentzat erreparazio planak garatzea.
Eusko Jaurlaritzak 50 aurrekontu-iniziatiba proposatu dizkie oposizioko taldeei

Eusko Jaurlaritzak 50 aurrekontu-iniziatiba proposatu dizkie oposizioko taldeei

Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak uste du oposizioarekin akordio batera heltzeko aukerarik badagoela 2025eko aurrekontuen proposamenaren harira.
EH Bilduk 3. bileran batean baloratuko du Jaurlaritzaren proposamena eta fiskalitatea at uztea planteatu du

EH Bilduk 3. bileran batean baloratuko du Jaurlaritzaren proposamena eta fiskalitatea at uztea planteatu du

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak azaldu du "sakon" aztertuko dutela Jaurlaritzak aurrekontuen harira egindako proposamena. Halaber, argitu du koalizioak fiskalitatea negoziaziotik ateratzea planteatu duela horren inguruko "goi mailako eztabaida baten truke".

Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari

Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari

Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak oposizioko talde politikoei eskaintza egingo die gaur. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek aurreneko batzarretan proposatutako neurri batzuk jasoko dira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
Euskal Herria nazio gisa aitortzeko ''aurrerapausoak'' eskatu dizkio EH Bilduk Pedro Sanchezi

Euskal Herria nazio gisa aitortzeko ''aurrerapausoak'' eskatu dizkio EH Bilduk Pedro Sanchezi

Gainera, datorren larunbatean, hilak 23, 'Nazioa Gara' lelopean Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Erreforma fiskal progresiboa eta progresistan lagundu dezala eskatu dio Anduezak EH Bilduri

Erreforma fiskal progresiboa eta progresistan lagundu dezala eskatu dio Anduezak EH Bilduri

Jeltzaleekin adostu berri duten erreforma fiskala izan du hizpide PSEko idazkari nagusiak, Tomas Meaberi Derioko hilerrian egindako urteroko omenaldian.

EAJk 28 eserleku lortuko lituzke eta EH Bilduk 27, Soziometroaren arabera

EAJk 28 eserleku lortuko lituzke eta EH Bilduk 27, Soziometroaren arabera

Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.

EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera

EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera

Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
EH Bilduk salatu du PPk Europako Parlamentua 'Espainiako politikaren luzapen' bihurtu duela

EH Bilduk salatu du PPk Europako Parlamentua 'Espainiako politikaren luzapen' bihurtu duela

Europako Alderdi Popularrak Teresa Riberaren izendapena blokeatu izanaz mintzatu da Barrena Euskadi Irratian. EH Bilduko eurodiputatuaren hitzetan, Europako PPko "kide batzuk ez daude batere eroso egoera honetan".

Pernando Barrena:EB eta Mercosurren arteko akordioak arazo handiak ekarriko ditu guren lehen sektoreari.

Pernando Barrena:"EB eta Mercosurren arteko akordioak arazo handiak ekarriko ditu guren lehen sektoreari".

EH Bilduko europarlamentariak ikuskizun lotsagarritzat jo du Teresa Riberaren aurka Espainiako PP Europako Parlamentuaz egin duen erabilpena eta salatu du atzean dagoen eztabaida dela ea ultraeskuinari ezarritako osasun gerrikoari eusten dioten edo Europako PPk haiekin lanean bete betean hasten den.
Nafarroako egonkortasun politikoa goratu du Chivitek, ezegonkortasuna nagusi den agertokian

Nafarroako "egonkortasun politikoa" goratu du Chivitek, "ezegonkortasuna nagusi" den agertokian

Foru Gobernuaren Egoerari buruzko Eztabaidari ekiteko hitzaldian, "demokrazia" zaintzeko aldarria egin du. Osasun eta hezkuntza sistemak indartzea aipatu ditu helburuen artean.
Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma labean dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz

Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma "labean" dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz

Gobernu-bazkideak ez datoz bat hainbat puntutan, eta inbestidura-blokeko bazkideek dagoeneko buruan dute enpresa multinazionalei gutxieneko % 15eko zerga berria ezarriz gero aurrerabidea ematearen alde egitea. Ogasun Batzordea astelehenera arte atzeratu da.
EH Bilduk proposatu du 2025ean liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea

EH Bilduk proposatu du 2025ean liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea

Eusko Jaurlaritzaren 2025ko aurrekonturako EH Bilduk egindako proposamenean garrantzi berezia du etxebizitzaren alorrak. Hala, datorren urtean EAEn liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea proposatu du koalizioak, Petxo Otxandiano EH Bilduko kideak azaldu duenez.

Arabako Batzar Nagusietan ere bat egin dute EH Bilduk eta EAJk, erabakitzeko eskubidearen defentsan

Arabako Batzar Nagusietan ere bat egin dute EH Bilduk eta EAJk, erabakitzeko eskubidearen defentsan

Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietan egin zuten bezala, Gernikako Estatutua osorik betetzea eta Euskal Herriak estatus politiko berria izan dezan exijitzen dituen testu bat onartu dute Araban. PSE-EEk, PPk eta Voxek kontra bozkatu dute, eta Elkarrekin Araba abstenitu egin du.
EH Bilduk 350 milioi eurotan baloratutako egiturazko aldaketak eskatu dizkio Jaurlaritzari aurrekontuetan

EH Bilduk 350 milioi eurotan baloratutako egiturazko aldaketak eskatu dizkio Jaurlaritzari aurrekontuetan

Bileran, etxebizitza, soldata eta zaintza politikak "birbideratzea" proposatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari. Kanpoan geratu da Osasungintza, izan ere, EH Bilduren ustez, Osasun mahaia martxan dagoen bitartean, eremu horretan eztabaidatu behar da.

EH Bilduk egiturazko aldaketak eskatu ditu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan

EH Bilduk egiturazko aldaketak eskatu ditu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan

Koalizio abertzaleak etxebizitza, zaintza eta soldatak aldatzearen alde egin du, eta aldaketok 350 milioi euroko balioa izango dutela adierazi.
Aurrekontuen negoziazioan ''protagonismoa uneoro aldarrikatzen'' ibiltzea egotzi dio Anduezak EH Bilduri

Aurrekontuen negoziazioan ''protagonismoa uneoro aldarrikatzen'' ibiltzea egotzi dio Anduezak EH Bilduri

PSE-EEren idazkari nagusiak "Calimero sindromea" izatea leporatu dio koalizio abertzaleari, hots, besteok "kasu egiten ez diogula esaten ibiltzea uneoro". Gogorarazi dio oposizioan dagoela eta "akaso daukaten errealitatea ez onartzea" dela euren arazoa.

EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesa behar dute zerga erreforma Araban eta Gipuzkoan onartzeko

EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesa behar dute zerga erreforma Araban eta Gipuzkoan onartzeko

Elkarrekin koalizioa EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari da zerga erreforma aurrera ateratzeko. Bizkaiko Batzar Nagusietan, ordea, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa dute adostutako zerga erreforma onartzeko.
EH Bildu lanaldia murriztearen alde agertu da CCOO eta UGT sindikatuekin egindako bileran

EH Bildu lanaldia murriztearen alde agertu da CCOO eta UGT sindikatuekin egindako bileran

EH Bilduk gogorarazi duenez, "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dagoeneko badago lanaldia 32 ordura murrizteko proposamen bat" eta "Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proba pilotuak egiten ari dira".

EH Bilduk aurrekontuen inguruko bigarren proposamen bat egingo du, Jaurlaritzarenak tarte gutxi badu ere

EH Bilduk aurrekontuen inguruko bigarren proposamen bat egingo du, Jaurlaritzarenak tarte "gutxi" badu ere

Koalizio subiranistak Legebiltzarrean duen bozemailearen ustez, ezinbestekoa da "egiturazko zerga erreforma" egitea, eta, ingurumari horretan, EAJk eta PSE-EEk deitu ez izana salatu du, "negoziatzera derrigortuta dauden arren".
CCOO eta UGT EAJ eta EH Bildurekin bilduko dira astelehenean lanaldiaren murrizketaren inguruan eztabaidatzeko

CCOO eta UGT EAJ eta EH Bildurekin bilduko dira astelehenean lanaldiaren murrizketaren inguruan eztabaidatzeko

Sindikatuen buruak Espainiako Lan Ministerioarekin ere biltzekoak ziren, baina bertan behera gelditu da, goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako txikizioaren ondorioz.
Etxeratek ''salbuespenezko'' espetxe politikaren biktimen aitortza eskatu du

Etxeratek ''salbuespenezko'' espetxe politikaren biktimen aitortza eskatu du

Elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren kanpoaldean, eta EH Bilduko legebiltzarkideak batu zaizkio, tartean Peio Otxandiano, "aurrera egiteko sufrimendu guztien aitortza" eskatu duena.

Pradalesek ''pulpitutik kalera jaisteko'' eskatu dio EH Bilduri

Pradalesek ''pulpitutik kalera jaisteko'' eskatu dio EH Bilduri

Lehendakariak EH Bilduri erantzun dio Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan akordio bat lortzeko duen borondatea "zintzoa" dela, eta gaineratu du "negoziaziorako unea" dela, "herri honetako pertsona guztien onerako akordioa lortzeko elkarrizketarena".

Valtierran jaiotzak sustatzeko laguntzen deialdi bat ikertzen ari da Arrazakeriaren aurkako Bulegoa

Valtierran jaiotzak sustatzeko laguntzen deialdi bat ikertzen ari da Arrazakeriaren aurkako Bulegoa

Laguntza jasotzeko baldintzen artean udalerrian gutxienez hogei urtez erroldatuta egotea dago. EH Bilduk Parlamentuan egindako galdera bati erantzunez, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen sailburuak esan du deialdia "bidegabea eta diskriminatzailea" izan daitekeela.
EH Bilduren eta EH Bairen elkarretaratzea, Frantziak mugan kontrolak areagotzeko hartutako erabakia salatzeko

EH Bilduren eta EH Bairen elkarretaratzea, Frantziak mugan kontrolak areagotzeko hartutako erabakia salatzeko

Pernando Barrenak adierazi duenez, erabaki honek zailtasunak ekarriko dizkie mugaren bi aldeetako langileei, ikasleei eta auzokideei. Horretaz gain, mugen berrezartzearekin, Frantziak Schengen kodeari iruzur egiten diola gaineratu du EH Bilduren eurodiputatuak.

Etxebizitzen prezioei muga jartzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak

Etxebizitzen prezioei muga jartzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroan Etxebizitza Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea aldatzeak aukera emango du eremu tentsionatuak izendatzeko. Proposamenak aurrera egin du PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen babesarekin; kontra bozkatu dute UPN, PPN eta Vox alderdiek.
Osakidetzaren egoerari buruzko diagnostikoa adostu du Osasun Itunaren aldeko Mahaiak

Osakidetzaren egoerari buruzko diagnostikoa adostu du Osasun Itunaren aldeko Mahaiak

Mahaian ordezkaritza duten eragile guztiek babestu dute txostena, ESK sindikatuak izan ezik. Are gehiago, aipaturiko sindikatuak foro horretan parte hartzeari utziko dio.
Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian

Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian

Koalizio subiranistaren arabera, "jauzi kualitatiboa" egin da duela hiruzpalau aste Osasun Itunaren aldeko Mahaian aurkeztu zen dokumentutik azkenekora.
Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian

Osakidetzaren diagnostikoaren inguruan egindako txostena babestuko du EH Bilduk Osasun Itunaren Mahaian

Koalizio subiranistaren arabera, jauzi kualitatibo bat eman da duela hiruzpalau aste Osasun Itunaren aldeko Mahaian aurkeztu zen dokumentutik azkenekora.

 Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025erako aurrekontu akordioa sinatu dute

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025erako aurrekontu akordioa sinatu dute

Foru Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuak adostu dituzte, seigarrenez jarraian, legealdi honetan bigarrenez. Asteazkenean, Nafarroako Gobernuak 2025erako aurrekontuen proiektua onartuko du bilkuran, eta Foru Parlamentura igorriko du.

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025eko aurrekontuen inguruko akordioa sinatu dute

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2025eko aurrekontuen inguruko akordioa sinatu dute

Exekutiboko hiru alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Zurekin) eta EH Bilduk 2025erako aurrekontuen inguruko akordioa lortu dute, seigarren aldiz jarraian.
Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan

Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartu du 2025erako aurrekontuen proiektua. Ondorengo agerraldian, Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi du azaroaren 7an abiatuko dutela kontuen negoziazioa oposizioko taldeekin. "Taktizismo politikoak" alde batera uzteko eskatu du.

Aurrekontuen inguruko lurraldeko proposamen zehatza egin die EH Bilduk Aldundiei, harrera ona jasota

Aurrekontuen inguruko lurraldeko proposamen zehatza egin die EH Bilduk Aldundiei, "harrera ona" jasota

Pello Otxandiano koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, hiru ahaldun nagusiekin batu dira eta lurralde bakoitzerako proposamen "zehatz eta kuantifikatua" helarazi diete. Bestalde, deitoratu du Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE taldeekin elkarrizketa ez dela "oraindik" posible izan.
Getxon botatako jauregiaren aferarekin lotutako bi zinegotziak beren jardunetik baztertu ditu alkateak

Getxon botatako jauregiaren aferarekin lotutako bi zinegotziak beren jardunetik baztertu ditu alkateak

Bien bitartean, eta EH Bilduk jarritako salaketa tarteko, Getxoko epaitegia gertatutakoa ikertzen ari da, delitu penalik ote dagoen aztertzeko.
Autogobernuan aurrera egiteko garaia dela adierazi du Ortuzarrek

Autogobernuan aurrera egiteko garaia dela adierazi du Ortuzarrek

EBBko buruaren esanetan, EAJren "helburu nagusia" epe laburrean "Gernikako Estatutua betetzea" da.
Erreforma fiskala negoziatzeko eskaini dio EH Bilduk EAJri, ''eredua Europako herrialde aurreratuenak badira''

Erreforma fiskala negoziatzeko eskaini dio EH Bilduk EAJri, ''eredua Europako herrialde aurreratuenak badira''

Imanol Pradales lehendakariak "koherentzia" eskatu dio EH Bilduri, uste baitu koalizioak fiskalitatea negoziatzea eskaintzen duela baina gero Sortuk Kubako Alderdi Komunistarekin akordioak sinatzen dituela.

Elkarlanerako dei egitea eta aldi berean elkarrizketa aukerak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Elkarlanerako dei egitea eta aldi berean elkarrizketa aukerak baztertzea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, "ez da egokia" beren interes pertsonalen alde egiten dituztenak "besarkatzea", eta, aldiz, herritarren interesak "erdigunean" jartzen dituztenen proposamenei "muzin" egitea. "Gure proposamenek mahai gainean jarraitzen dute", gehitu du.

Joseba Asiron: Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzara egiteko aukera badago

Joseba Asiron: "Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzara egiteko aukera badago"

Iruñeko alkateak Udalean eta Gobernuan EH Bilduren eta PSNren arteko harreman ona azpimarratu du.
Vaquerok EH Bilduri eskatu dio autogobernua ''lege proiektu bakoitzean'' defendatu dezala

Vaquerok EH Bilduri eskatu dio autogobernua ''lege proiektu bakoitzean'' defendatu dezala

ETBko 'Egun on Euskadi' saioan egindako elkarrizketan, Maribel Vaquero EAJren diputatuak du su EH Bilduk ez duela autogobernua "behar bezala" defendatzen zenbait lege proiektutan.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena