Juan Lobatok bere kargua utziko duela iragarri du, Moncloako kargu batekin izandako elkarrizketa batean Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ustez delitu fiskalak aitortu ostean.
Europako Parlamentuak argi berdea eman dio Ursula Von der Leyenen Europako Batzorde berriari: aldeko 370 boto, kontrako 282 boto eta 36 abstentzio. Alberto Nuñez Feijooren PPk Teresa Riberaren aurka bozkatu du.
Gurea Geroa atari digitalak 3.700 gazte pasatxori osasun mentalaren gaineko inkesta egin die. Emaitzen arabera, itaundutakoen erdiek baino gehiagok antsiolitikoak hartzeko beharra sentitu dute, eta kontsumitu dituztenen artean 10etik 2k medikuak agindu barik hartu dituzte.
Datu kezkagarriak azaleratu ditu Gurea Geroa plataforma digitalak Hego Euskal Herriko gazteen artean egindako inkestak. % 55ek diote antsiolitikoak hartzeko beharra izan dutela.
Gero eta gehiago dira, klima-arrazoiak tarteko, haien herria utzi behar dutenak. Baina herritarrak soilik ez: herri oso bat, harriz harri tokiz aldatzeari erreparatu diogu Faktorian. Mikeluneko herria itsasertzetik aldendu eta kilometro eta erdira berreraiki nahi dute, urak irents ez dezan.
Jarduera originalak, atrakzio berriak eta laguntzaileak izango dira 33 atrakzioetatik 9tan, ilarak arintzeko. Ordutegi orokorra 11:00etatik 20:00etara izango da, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik. Egun horietan 11:00etatik 17:00etara izango da zabalik.
Hala islatzen du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan argitaratutako txostenak. Osasun-gastuak administrazio publiko guztiek egindako gastu arrunta neurtzen du, bai eta nahitaezko eta borondatezko osasun-aseguruek eta etxe bakoitzean zuzenean egindako ordainketak ere.
Aitzitik, beste agintari batzuk egoerak eskatzen zuen mailan aritu ez zirela uste du. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak "berandu" iristea eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea leporatu dio Espainiako gobernuburuari.
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean.
Erreskatatutako pertsona guztiak siriarrak dira, eta horien artean daude seniderik gabeko hiru adingabe bi emakume. Italiako agintariek Salerno portua izendatu dute lehorreratze puntu, eta, aurreikuspenen arabera, ostiral goizean iristea espero da.
Victor de Aldamak Copen egindako elkarrizketa batean esan duenez, bere segurtasunaren beldur da, eta bere familiari zerbait gertatuko balitzaio, 'dagokionaren aurka joko duela'.
'Koldo auzian' ustez zubilana egiten zuen enpresaburuak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari erantzun dio. Hark "gaizkilea" eta "pertsonaia hutsa" izatea leporatu zion Aldamari. Gaur, Aldamak erantzun du Sanchezek "emaztea eta anaia" inputatuta dituen arren "dimisioa" ez duela ematen .
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte hartzea tsunami batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman zuen ilusioa eta gogoa azpimarratu du.
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte-hartzea "tsunami" batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman duen "ilusioa" eta "gogoa" azpimarratu du.
Israelgo Armadak jakinarazi duenez, herrialdearen hegoaldean dituen tropei eutsiko die, eta desplazatuak bizilekura itzultzeko "debekua" mantenduko du. Iranek pozez hartu du Israelek Libanori eraso egiteari uztea.
Pertsona asko eta asko Libanoko kaleetara atera dira Israelekin su-etena indarrean sartu dela ospatzeko. Horrez gain, tokiko telebistek jendearen auto karabanak erakutsi dituzte, euren etxeetara itzultzen.
Eskualdatzeko dauden 29 transferentzien auziaz gain, Jaurlaritzak espero du "akordio garrantzitsuak" lortzea hiru gai inportanteren inguruan: migrazioaren kudeaketa, Makroeskualde Atlantikoa eta euskararen ofizialtasuna EBren baitan.
Joxerra Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore berria, gaur hauteskundeak irabazi ostean. Hauteskundeetan izandako parte-hartze handia azpimarratu du Joxerra Bengoetxeak bere hitzaldian.
Orain arte EHUko errektorea izan denak jasotako babesa eskertu nahi izan du. "Kanpaina bizia izan da eta gaur unibertsitateko komunitateak hitz egin du eta Bengoetxea irakaslea hurrengo errektorea izatea erabaki du", gaineratu du Ferreirak.
Joxerra Bengoetxea buru duen hautagaitzak irabazi ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hauteskundeak, eta Bengoetxea izango da euskal unibertsitate publikoko errektore berria.
Eva Ferreirak botoen % 36,3 eskuratu du, eta Joxerramon Bengoetxeak, hauteskundeetako irabazleak, bozen % 63,6. Parte-hartzeak gora egin du unibertsitateko sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonatik 11.081ek eman dute botoa.
Donostiako iBAi eta Tolosako Ama saritu ditu Michelin Gida ospetsuak 2025eko edizioan. Arzakek, Martin Berasategik, Akelarrek eta Azurmendik hiru izarrei eutsi diete, eta Donostiako Ameliak eta Errenteriako Mugaritzek ere zituzten biak mantendu dituzte.
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
Israelek eta Hezbollahk onartu dute Libano hegoaldea 60 eguneko epean desarmatzea. Hori amaitzean, Israelek eta Libanok bi herrialdeen arteko muga negoziatu beharko dute. Netanyahuk dagoeneko ohartarazi du Israelek "ekintza askatasuna" mantenduko duela Hezbollahk akordioa urratzen badu.
Beren bizitza eta enpresa ibilbideagatik nabarmendu diren euskal enpresariei ematen die urtero Jaurlaritzak Joxe Mari Korta saria. Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen ekitaldia Miramongo Parke Teknologikoan egin da.
Kirol instalazioak egiten dituzten 26 euskal enpresa Mexikon eta Marokon dabiltza merkatu berriak ireki nahian. Mexikok 2026ko munduko txapelketa antolatuko du, eta Marokok 2030ekoa.
Armada sionistak Beiruten kontra eraso egin du berriro. Eguneko lehen orduan Libanoko hiriburuaren aurkako bonbardaketa andana egin du, balizko su-eten akordio bati buruzko informazioa zabaldu den arren. Bitartean, Gazaren kontrako erasoek ez dute etenik.
Euskadiko Jatetxe Arloko zerbitzuen 3.Txapelketa egin berri da, eta 144 Jatetxeko Haizea Jingsi Soubies gasteiztarra izan da garaile. Lehiaketaren nondik norakoak, eta ofizioaren zereginak azaldu dizkigu.
Atarrabian gerra garaian fusilatutako bertako herritarrak izan dituzte gogoan. 1936ko azaroaren 26an Atarrabian erail zituzten herriko 16 gazteen oroitzapenez jarri dute hilerriaren kanpoaldean.