Ezbeharra bart jazo zen, Elkano kontzejuko herrigunean. 16 urteko emakume batek gidatzen zuen ibilgailua eta, gidabaimenik ez zuenez, auzipetu dute. Tuteran, 'buggy' motako ibilgailu batek istripua izan du, eta lau pertsona zauritu dira.
Xuriñe Peñas UPNko alkatearen arabera, euskaraz hitz egiten dutenak gazteleraz egiten diren ekitaldietara joan daitezke; aldiz, euskara ulertzen ez dutenak ezin dira euskarazkoetara joan.
Eguesibarrean, Barañainen eta Lizarran UPNk agintzen du, eta hiru kasuetan alderdi erregionalistak lortu zuen Alkatetza maiatzeko udal hauteskundeetan, baina ez du gehiengoa osoko bilkuran, eta EH Bildu da bigarren indarra.
Hildakoa Eguesko 52 urteko bizilaguna da. Mendizaleak Monte Perdidoko gailurrera igotzeko bidean izan du istripua; eroriko asko gertatzen diren puntu arriskutsu batean, hain zuzen ere.
Baso-sute handi bat piztu da gaur arratsaldean Olloki (Esteribarko harana) eta Altzuza (Eguesibarra) artean. Sutearen ondorioz, etxebizitza batzuk hustu behar izan dituzte Ollokin.
Gizonaren familiak desagerpenaren berri eman du 14:00etan, Agoitzen lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli ez delako. Ibilgailua iraulita topatu dute 17:46 aldera, eta haren barruan gidaria.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Piripi Eguesibarrera gerturatu da, bertako konpartsakoa baita Peio dantzaria. Besteak beste, 3,70 metroko garaiera du eta 52 kilo pisatzen ditu erraldoiak.
"Familiari babesa eta elkartasuna adierazteko pertsona ugari hurbiltzea espero zen; horregatik, guztion artean elkarretaratzea bertan behera uztea adostu dugu", azaldu du Navarra Sumak.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian eta Ondarroan, eta 100 isun baino gehiago jarri ditu asteburuan. Nafarroan beste 46 pertsonari isunak jarri dizkiete foruzainek eta udaltzainek.
Aurreko egunetan izandakoak baino apalagoak izan dira astinduak (2.4 eta 2.8ko indarrekoak), eta Lizoainibar-Arriasgoitin eta Eguesen izan dute epizentroa.
Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa.
Ume garaian gorpuak lurrean ikusi dzituen lekuko batek emandako arrastoa baliatuz egin ditu desobieratzeak Aranzadi Elkarteak Eguesibarrean, Etxalatzen. Orain, identifikatzen saiatuko dira.
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
Akordiorik ezean, Iruñean, Lizarran, Burlatan, Eguesen edo Tafallan zerrendarik bozkatuenak aginduko du, gehiengo osorik ez badu ere: Navarra Sumak, alegia.
Lasterkta 13:37eaan hasiko da Zumarragan ere eta Gorraizen amaituko da 17:19 eta 17:41 bitartean. Etapa honek bi mendate ditu, 3. Mailako Olaberria eta Lizarrusti.
Etapa edizioko luzeena da. Sarrigurenen hasiko da 12:18ean eta Estibaliz Santutegian amaituko da 17:16 eta 17:45 bitartean. Etapa honek bi mendate ditu, Goñi 2. mailakoa eta Opakua 3. mailakoa.
Ezbeharra NA-2310 errepidean jazo da. Materiala pilatzen duten zelai batera zihoazen langileak, eta hustuketa-lanetan ari zen dumper batek beharginetako bat harrapatu du.
Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artisten “erakusketa interbentzioa” azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Altzuzako zentroan. Hazitegia programako lehen alea izango da.
Altzuzako zentrorako sarrera doakoa izango da apirilaren 6, 7 eta 8an. Bisitariek “Oteiza 1908-2008” eta “Makotu” Asier Mendizabalen behin-behineko erakusketak ikusi ahalko dituzte.
Marihuana-landa handiak aurkitu ditu Poliziak Argandoñan eta Eguesen, eta bidalketak egiteko lantegi bat Basaurin. Guztira, zazpi lagun atxilotu dituzte.
CCOO eta UGT sindikatuek lanuzte partzialak eta, abenduaren 15etik aurrera, greba mugagabe bat iragarri dituzte. ELAk eta LABek deialdiekin bat egin dute.