Mikrobiologiako Zentro Nazionalak egindako analisien ondorioz, baztertu egin da emakumeak ebola, dengea, lassa, Krimea Kongo, sukar horia eta beste sukar diarreiko batzuk hartu izana.
Osakidetzak protokoloa aktibatu du. Andrazkoa Afrika Erdiko Errepublikan izan berri da, eta egonkor dago. Sukar hemorragikoen artean hauek daude: ebola, Marburg birusaren gaixotasuna, Lassa sukarra eta sukar horia.
Donostia Ospitalean Segurtasun Biologiko Handiko Unitatea inauguratu zen 2015ean, isolamendu- eta segurtasun-baldintza handiak behar dituzten gaixotasun infekto-kutsakorrak dituzten gaixoentzat, hala nola ebola birusa. (Inaugurazio eguneko irudiak)
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak komunikabideen aurrean esan du emakumea egonkor dagoela. "Arriskutik kanpo dago, baina zaintzapean. Oraingoz ez dugu diagnostikorik. gaur arratsaldean edo bihar jasoko ditugu egindako proben emaitzak", adierazi du.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, sukar hemorragikoarekin kutsatuta egon daitekeen 54 urteko emakume bat artatzen ari dira Donostia Ospitalean. Xabier Zubeldia Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendariorde medikoak azaldu duenez, gaixoa "lasai" dago. Analisien zain daude.
Birus bat da ebolaren eragilea, eta bost mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta) eta Bundibugyo. Horietatik, Sudan, Zaire eta Bundibugyo motakoek izurrite handiak eragin dituzte Afrikan.
Askori txertoak ez die konfiantzarik ematen eta, gainera, gaitza transmititzen duten jarrerak berriro indartu dira azken fokua izan litekeen Ituri probintzian.
Gaixotasuna ezin izan dute behar bezala kontrolatu, zenbait eskualdek tratamenduari uko egin diotelako. Inguru horretan dagoen segurtasun ezak, gainera, areagotu egin ditu ebola kasuak.
Litekeena da, hauteskunde horiei esker, herrialdeak bere lehen trantsizio demokratikoa abiatzea. Krisia, segurtasun falta eta ebola izango dira presidente berriaren funtsezko erronkak.
Lehengoz piztu da epidemia gerran dagoen lurralde batean. Gatazkaren ondorioz lekualdatzen ari diren milaka pertsona ebola birusarekin harremanetan egon ahal izan dira.
Herrialde afrikarreko Osasun Ministerioaren txosten batena arabera, orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute baieztatu.
Kongoko Errepublika Demokratikoko herri honetan hasi zen ebolaren epidemia. Bizi baldintzak latzak dira bertan eta nazioarteko laguntza gutxi iristen da bertara.
Azken asteotan ez da kutsadurarik gertatu, eta nazioarteko erakundeak baikor dira, ebolaren aurkako txerto esperimentala arrakastatsua ari delako izaten.
Medikuak gero eta kontrol gehiago hasi dira egiten, eta dagoeneko ia 50 kasu atzeman dituzte. 2016an amaitu zen azken ebola agerraldia: orduan 11.300 lagun hil ziren.
Ebolaren kontrako txerto eraginkorraz aritu da Felix Zubia. Kanadan lortu dute bi urteko ikerketaren ondoren. Horri buruzko iritzi gazi-gozoa eman du Zubia medikuak. Hirietako kutsadurak gure osasunean nolako eragina duen ere aztertu dugu.
Liberian, ebola zuen azken gaixoa sendatuta, Munduko Osasun Erakundeak amaitutzat jo du azken izurritea, orain arteko larriena. 28 mila lagun baino gehiago infektatu eta 11 milatik gora hil dituena.
Duela ia bi urte lehen kasua Ginean jazo zen. Ondoren izurritea Liberiara eta Sierra Leonara zabaldu zen. 28.000 kutsatu eta 13.000 hildako baino gehiago utzi ditu izurriteak.
Gineatik etorri berri den gizonezko bat izango litzateke. Antza denez, sukarrarekin bost egun eman ditu. Paziente susmagarria Vigoko Meixoeiro ospitalera eraman dute.
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du segurtasun biologiko handiko eremu berri horri esker "segurtasun" osoz sendatu ahal izango dituztela ebola eta bestelako gaixotasun kutsakorrak.
Ez dira kasu berriak antzeman azken 42 egunetan. Dena den, agintariek alertan jarraituko dute eta Osasunaren Mundu Erakundeko langileek herrialdean segituko dute urte amaierara arte.
Ordutik, 10.000 lagun hil dira ebolak jota eta mintzagai izateari tzi badio ere, oraindik ez dago kontrolpean. Kutsatuen kopurua asko jaitsi bada ere, adi jarraitu behar da.
Gaixo batek birusa izan zezakeelakoan, protokoloa indarrean jarri zuten ostiralean. Gaixoari egindako proba eta analisi guztiek negatibo eman dute, ordea, eta protokoloa bertan behera utzi dute.
Espainiar estatuan ebola kasuan artatuko lituzketen zazpi ospitaleen artean sartu dute Donostia Ospitalea. Albistea nola hartu duten azaldu digu Idoia Gurrutxaga erietxeko mediku zuzendariak.
Txertatze kanpainak Liberian, Sierra Leonan eta Ginean egingo dituzte, eta 37.000 bat lagunek parte hartuko dute. Herrialde horietan 8.000 lagunetik gora hil dira ebolaren ondorioz.