Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean "sintonia" eta "borondate politikoa" dagoela nabarmendu du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Autogobernu sailburuak, eta adierazi du negoziazioetan aurrera egiteko "diskrezioz" jardun behar dela.
Maria Ubarretxenak eta Angel Victor Torresek eguerdian sinatuko dute eskualdaketa. Aldez aurretik, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordea egingo da, egiteke dauden transferentzien erritmoa bizkortzeko.
Kostaldea antolatzeko eta kudeatzeko eskumenak eta Zinematografia Babesteko Funtsa Euskadiren esku geratuko dira astelehenetik aurrera. Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuak transferentziak ekarriko dituen hobekuntzak azpimarratu ditu.
Gainera, datorren urtean zerbitzua indartuko dute Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) lotzen dituen linea. Era berean, Karrantzaren eta Bilboren arteko lotura ere sendotuko dute.
Meteorologia, itsas salbamendua, atzerritarrei lan egiteko baimenak eta makineria egiaztatzeko Barakaldoko zentro nazionalaren transferentziak dira. "Lehen bloke hau urtea amaitu baino lehen ixten saiatuko gara", adierazi du lehendakariak.
EAEk kudeatuko ditu, besteak beste, hondartzetako eta itsasoko sasoiko erabilerak, itsasoko zirkulazioa eta sarbidea, eta itsasertzeko eraikuntzak eta ustiapenak. Ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzez eta hizkuntza koofizialetan egindako zinematografia babesteko funtsaz ere arduratuko da.
Lankidetzarako Aldebiko Batzorde Iraunkorra bildu da, EAEren esku uzteko dauden transferentzien auzia bizkortzeko asmoz. 1987an eratu zenetik, aurreneko aldia da organo hau martxan jartzen dena.
Imanol Pradalesek ziurtatu duenez, Espainiaren egoera eta Euskadiren egoera ikusita, "une historiko honetan" baldintza nahikoak daude Estatutuari buruzko hiru alderdi politikoen artean oinarrizko akordioak lortzeko.
Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izango dira bertan, eta irailaren 20an adostutako "kronpromisoa"ren emaitza omen da.
"Gaur egun beharrezkoa da duela 45 urte adostu genuen akordio politikoa eguneratzea, gure erakundeak eta demokrazia bera indartzea", azpimarratu du lehendakariak Gernikako Estatutuaren onarpenaren urteurrenaren harira.
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bere alderdiak, "lehen minututik azkenera arte", Estatutua eta EAEko autogobernua defendatu ditu, eta beste alderdi batzuek, berriz, "hainbat jarrera izan dituzte" bere ibilbidean zehar.
EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak bi lehendakari ezberdin ikusten ditu. Batetik, Alderdi Egunean estatus berriaren beharra aldarrikatzen duena, eta bestetik, "biharamunean neutro agertzen dena". Hori horrela, gai horren inguruan "eztabaida politikoa argi markatzea" galdegin dio.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuaren arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk eta EH Bilduk onartutako mozioek ez dute arrakalarik sortu Eusko Jaurlaritza sostengatzen duen koalizio gobernuan.
Pentsioen gastua 12.000 eurokoa izango dela uste du Jaurlaritzak. Autogobernu sailburua Estatu idazkariarekin elkartuko da datorren asteazkenean, eskualdatzeko gelditzen diren eskumenen negoziazioan aurrera egiteko eta urriaren amaieran Aldebiko Lankidetza Batzordearen bilera ixteko.
"Argi utzi behar dute, noizean behingo adierazpenetatik haratago, erabakitzeko eskubidea ofizialtzeko prest dauden edo eskumenen inguruko eztabaida huts batean utziko duten gaia", esan du Eba Blancok.
Imanol Pradales Espainiako gobernuburuarekin bildu da bi orduz, eta, ondoren, agerraldia egin du batzarraren balorazioa egiteko. Iragarri duenez, Aldebiko Batzorde Iraunkorra urriaren amaieran biltzea adostu dute.
Bi agintariek uztailaren 26an izan zuten lehen bilera Gasteizen. Bertan, Gernikako Estatutua "osorik betetzeaz" hitz egin zuten, Pedro Sanchezen inbestidura akordioan EAJrekin hitzartu bezala.
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Batzordearen aurrean, legealdirako helburuen berri emateko.
EH Bilduko diputatua ez dago sozialistek estatutu itunaren inguruan izan ditzaketen marra gorriekin arduratuta. Defendatu duenez, EH Bildu "denekin, ezinezkoa dirudien horiekin ere, akordioa lortzeko prest dago".
"Porrotera kondenatuta" daudelakoan, EAEko sozialisten buruak erabat baztertu ditu batzuen "obsesio subiranistak", eta jeltzaleek nahi duten hautua argitzeko galdegin die: autogobernuaren lantaldean adostutako testua berrartzea ala "independentziaren bidea urratzea" EH Bildurekin.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gogoratu du Eusko Legebiltzarraren gehiengoak (75 ordezkarietatik 55) nazio izaera eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dutela, eta errealitate hori kontuan hartu beharko dela estatus politiko berria adosterakoan.
Europan zein munduan irmotzen ari diren indar totalitarioen aurrean, "harresi sendoa" eraiki nahi du Imanol Pradalesek. "Herritarrak nekatuta daude liskarrekin", arrazoitu du. Hala, kode etiko bat adosteko galdegingo die alderdiei politikaren "desprestigioa" geldiarazteko.
Ohiturari jarraiki, Donostiako Miramar Jauregian egin dute urte politikoari ekiteko lehen bilera. Batzarraren ostean agerraldia egingo du Imanol Pradales lehendakariak (11:30ean) adostutakoak azaltzeko.
Ostegunean lehen Gobernu Kontseilua zuzenduko du Pradalesek, Donostiako Miramar jauregian. Besteak beste, politikan aritzeko etikako ituna zertan den azalduko die lehendakariak sailburuei, gerora Legebiltzarrera eramateko.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu sailburuak kostaldearen kudeaketako eskumenari buruzko akordio bat urte amaierarako ixtea espero du. Abuztutik aurrera bi gobernuen arteko lan-batzordeak jarriko dira martxan.
Gobernu Kontseiluaren ostean, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du egun horretan bertan bilera egingo duela Lurralde Politikako Estatu idazkariarekin ere bai.
Hala ere, antropologoaren ustetan, turismo eredua aldatzen ari da azken urteetan: dagoeneko ez dugu denok eguzkia eta hondartza aukeratzen opor-garaian, leku lasaiagoen bila ere aritzen da jendea.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile berriak adierazi duenez, lehentasuna Aldebiko Batzordea martxan jartzea izango da, "eskumenen transferentzia azkartzeko". Oraingoz, baina, ez dute datarik zehaztu.
Maria Ubarretxena sailburuak Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari Aldebiko Batzorde Iraunkorra martxan jartzeko eskatuko dio, "eskumenak azkarrago eskualdatzeko".
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, EAJ, apirilaren 31ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdia, prest dago estatutu itun berriaren inguruko elkarrizketa garaia kudeatzeko ardura bere gain hartzeko.
Andoni Ortuzar jeltzaleen buruzagiak egin du iragarpena Imanol Pradales lehendakariarekin bildu ostean. Osakidetzaren egoera izan da batzarrean jorratutako beste gai garrantzitsua, eta horretan ere, laguntzeko prest azaldu dira jeltzaleak
Hala iragarri du Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak lehendakariarekin bildu ostean. "Luze" eta "giro onean" batzartu dira biak Ajuria Enean, ezkerreko buruzagiak aitortu duenez. Estatus politiko berriaren inguruan "konfiantza esparru bat" sortzeko eskatu dio, halaber, Pradalesi.
Politika egiteko moldeetan aldaketak egiteko gogotsu agertu da Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta gizartearen erronkei erantzuteko lehendakariak "oso talde indartsua" osatu duela nabarmendu du.