Durangoko Azokaren 59. edizoak ateak itxi eta biharamamunean, Beñat Gaztelurrutiak (Gerediaga Elkartea) balorazioa "bikaina" egin du, eta hauskarketa bat ere bai; gisa honetako espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzkeela urte osoan zehar. "Azoka aterki bat da".
Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.
"Kulturazaleek lau egunotan agertu duten nahia" praktikara eramateko egiturazko espazio gehiago izatera, euskal kulturgintzak "ohiko hartzaile gehiago" izango lituzkeela adierazi dute antolatzaileek.
10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
10:30etik 18:00etara (aurreko egunetan baino bi ordu gutxiago), 250 erakusmahai baino gehiago egongo dira zabalik, bestelako espazioekin batera, 59. edizioari amaiera emateko.
Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
Durangoko Azokaren testuinguruan, manifestazioa egin dute Landako gunetik hasita. Larrialdi linguistiko baten aurrean gaudela salatu dute, eta sindikatu abertzaleek ere bat egin dute protestarekin.
Sei kide gaztez osatutako literatura taldeak hartu du aurten, Durangoko Azokan, Ahotsenea Literatura gunea kudeatzeko ardura. Literaturaren plazaz, bandaz eta, oro har, literaturaz hitz egin dugu Irati Fernandez de Okariz eta Irati Ozkoz kideekin.
Mukuru bete dira Landako eta Durangoko Azokako gainerako gunean ostiralarekin, 59. edizioaren bigarren egunean. Euriak eta giro goibelak ez ditu bisitariak kikildu, eta aforoa beteta egon da goizean tarteka.
Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbide Marramiau taldeko kideek Saguganbaran aurkeztu dute iazko Sormen Bekaren proiektu irabazlea, mamituta. Etxeko txikienentzako telesaila da.
Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 7rako. Kristina Mardaras eta Ritxi Lizartzak, hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.
Irati Errandonea "Egun On" saioko aurkezleak Durangoko Azokaren koordinatzailearekin hitz egin du atea irekitzear zeudela. Aurtengo edizioaren gako nagusiak azaldu dizkio.
Abenduaren 8ra arte, Durangoko Azokaren 59. edizioak letraz, irudiz, doinuz, keinuz, besarkadaz, irriz eta elkarrizketaz beteko ditu Landako eta Kulturaren Plazaren gainerako espazio guztiak.
EITBren presentzia nabarmentzeko xedez, tarte zabala eman dio bere hedabide guztietan euskararen eta euskal kulturaren herri adierazpen handiari, abenduaren 5etik 8ra bitartean.
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokako koordinatzaileak "Hartzea ematea DA" leloaren atzean zer filosofia dagoen azaldu du programazioaren berrri emateko ekitaldian.
Sorkarien hartzaileen egitekoa azpimarratu dute antolatzaileek, Azokaren ateetan: "Ezinbestekoak dira kultur sistema osasuntsu baterako". 274 erakusmahai ipiniko dituzte aurten Landakon.
"Musika sorkuntza, prestakuntza eta erakustaldi zentroa" izango da Plateruena, eta ikastaroak, artistentzako egonaldiak, bekak, entsegu aretoak, klub saioak eta kontzertuak eskainiko ditu.
Tabirakoren emakumezkoen taldeak 50 urte egin ditu aurten. Euskal Herriko erreferente bilakatu da Durangoko saskibaloi taldea. Duela mende erdi emakumezko gutxi batzuk ausartu ziren jokatzera, eta gaur egun 393 emakumezko dira Tabirakon joatzen dutenak. Herritik sortua, Durangoren bihotza.
Xabi Barandika eta Imanol Lopez izan dira Jai Alai Ligako txapeldunak, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Biekin egon gara eta partidaren inguruan hitz egin dute.
Hiru setera jokatutako finala irabazita izan ziren nagusi Barandika eta Lopez Jai Alai Ligan, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak mendean hartuta. Partida gogorra jokatu behar izan zuten.
Xabi Barandika eta Imanol Lopez 2024ko Jai Alai Ligako finala irabazi dute astelehen honetan Durangoko Ezkurdi frontoian, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak hiru jokotan gaindituta (13-15, 15-13 eta 3-5).
Xabi Barandika eta Imanol Lopez bikoteak astelehen honetan jokatutako Jai Alai Ligako finalaren balorazioa egin dute. Hiru jokotan irabazi dute partida, Johan eta Gorka Sorozabalen kontra (13-15, 15-13 y 3-5).