Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
Alkateak jakinarazi duenez, ez da sexu-erasorik salatu aste osoan, baina "gaitzespenik irmoena" agertu du bart Txomin auzoan izan den indarkeria matxistaren aurrean.
Ostegunean eskaini zuen irabazleak bere ikuskizuna. Zilarrezko Maskorra Madrilgo Vulcano Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezkoa Erresuma Batuko Illusion Fireworksek eskuratu du. Super Amara Gazte Epaimahaiaren Saria ere Illusion Fireworksek irabazi du.
Musika elektronikoa izan da nagusi Donostiako jaien azken txanpan. 12:00etatik 22:30era, Miramar Jauregian Dantz Point jaialdiaren hirugarren edizioa egin dute. Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko DJak aritu dira bertan musika jartzen.
Lur Errekondok "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa aurkezteko behar adinako maila izatea beharrezkoa dela esan digu, eta esperientzia horretaz berba egin du.
400 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Zurriolatik Kontxarako ibilbidean. Olatuek eta korronteak asko zaildu dute aurtengo ibilbidea, eta helmuga zeharkatu duten lehenengo biak aita bat eta semea izan dira.
Ehunka pertsona gerturatu dira bart Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat ikustera. Donostiako Orfeoiko zenbait kidek bat egin dute Gaztelubideko abesbatzarekin.
Lorea Intxausti aktoreak dioenez, "Go!azen"eko denboraldi berrian June bere pertsonaia egongo da baina aurreko urteetan baino gutxiago. Beraz, Donostiako Aste Nagusiaz gehiago gozatzeko aukera izan du. Bere hurrengo proiektuez aritu da, tartean beldurrezko film bat.
'Oscarra Oscarrentzat' antzezlana eskainiko du Ane Gabarainek Donostiako Antzoki Zaharrean. Azaldu duenez, larunbatean, emanaldiaren ostean, Union Artesanakoek gonbidatuta, barrila jotzen ibiliko da elkartearekin Donostiako kaleetan zehar. Bere ibilbideaz eta Goya sariaz aritu da.
Iker Lauroba abeslari donostiarraren erronka "Go!azen" telesaileko abestiak moldatzea da. Lan polita egiteaz gain, oso neketsua izaten ari dela aitortu digu abeslariak.
Aste Nagusiaren laugarren egunean, haurrek eta bizikletek Donostiako Boulevarra hartu dute. Haur, guraso eta aitona-amonentzako jarduera entretenigarria. Grosen, paella lehiaketaren VII. edizioa egin da.
Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslariak dioenez, oso pribilegiatuak sentitzen dira, urte asko baitaramatzate musikan eta orain arte ez baitute jendearekin horrelako konexiorik izan. Asko gustatzen zaie publiko anitza izatea.
Estilo, kolore eta forma askotako txalupak ikusi ditugu Kontxako hondartzan. Batzuk besteak baino landuagoak, baina ondo pasatzea izan da garrantzitsuena. Han izan da Iker Gutierrez, eta hementxe ditugu egunak utzitako unerik onenak!
250 ontzitan 1500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
250 ontzitan 1.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
Klara Mendizabal sopranoak euskal ondarearen atal oso garrantzitsu bat abestea dela azaldu digu; Izan ere, abestea elkartasuna bultzatzeko modu bat da eta ohitura horren transmisioa sustatu beharko genukeela aipatu du.
Eneko Goia Donostiako alkatea horrela mintzatu da Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, Gipuzkoako hiriburuak Aste Nagusiaren lehen asteburua igaro eta gero.
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
Iaz Urrezko Sanfermina irabazi zuen Iruñean, ikuskizun dotore bat eskaini ostean. Donostiako Aste Nagusiko lehen suek aho bete hortz utzi dute publikoa.
Hasi dira jada zortzi egunez hiriko kaleak kolorez jantziko dituen 2024ko Donostiako jaiak. Aurten, Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak izan dira Artillero, dale fuego kanta tradizionala abesteko gonbidatu bereziak.
19:00etan puntu-puntuan hasi da festa Donostian, 'Artillero, dale fuego' abestu eta jaiei hasiera ematen dien kanoikada botata. Etenik gabeko zazpi eguneko jaiak dituzte aurretik donostiarrek, eta ehunka ekitaldi gustu guztietarako.
Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.
Donostiako Aste Nagusia bihar hasiko da ohiko kanoikadarekin. Eneko Goia alkateak larunbatean Gipuzkoako hiriburuan egingo den Klasikoa kontuan hartzeko eskatu die bertaratzen direnei. Goiak espero du errespetuz gozatzea Aste Nagusian.
Jaien hasierako Artillero ekitaldia eta, gauero, su artifizialak eskainiko dira zuzenean. Gainera, 47. Txistulari Kontzertu Nagusia izango da ikusgai. Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere jaien egitaraua gertutik jarraituko dute.
Gasteizko Andra Maria Zuriaren festei agur esango zaie gaur, Zeledonen igoerarekin batera, eta lekukoa donostiarrei pasako die, festak etenik izan ez dezan. Azken prestakuntzetan dihardute donostiarrek, bihar festa leher dadin gipuzkoako hiriburuan.
"Jalgi belak mastara eta euskara plazara! Festa Ipar" leloa izango du aurtengo Donostiako Aste Nagusi Piratak. Bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, azoka, herri bazkaria eta beste ekintza ugari antolatu dituzte.
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
Abuztuaren 10etik 17ra egingo dituzte kontzertuak, 23:45ean hasita. Amparanoia & Los Artistas del Gremio; Ben Yart, Kiliki Frexko eta Bravaren showcasea; Los Zigarros; eta La La Love You ere arituko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
650.000 lagunek ikusi dituzte su artifizialak aste osoan zehar eta 66.000 pertsona joan dira Sagueseko kontzertuetara: 15.000 Dani Ocean ikustera, 12.000 ETS-ra eta 10.000 El Drogasera.
Valenciana piroteknia-enpresak Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako lehen saria eskuratu du larunbat honetan. Izan ere, valentziarrek abuztuaren 17an eskainitako ikuskizuna izan da epaimahaiak gehien baloratu duena.
Iban Garcia influencer-a Donostiako kaleetan zehar ibili da maitasunari buruz galdezka, eta erabat aztoratu ditu aurrez aurre topatu dituenak. Ikus ezazu bideoa!