Duela hogeita hamar urte hasi ziren Down sindromea duten pertsonekin lan egiten Isabel Verdini eta Jesus Murua senar-emazteak. Metodo propioa sortu dute pertsona bakoitzarekin lanketa egokia egin ahal izateko. Aurten urrezko danborra eman diete egiten duten lana aitortzeko.
Surfrider Foundationek martxan jarritako kanpaina da. Zigarrokinak dira Europako hondartzetan gehien jasotzen diren hondakinak. Adituen esanetan, litroko botila batean 360 zigarrokin sartzen dira, eta 540 litro eta erdikoetan.
Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
Joseba Balda Donostiako Ezkurra tabernako jabea da. Tabernak ehun urte baino gehiago ditu; duela gutxi lekuz aldatu da, nahiz eta Grosen jarraitu. Tabernako historia gertutik ezagutu dugu.
Kirol probak eragina izango du, halaber, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori horrela, hiriburura garraiobide publikoan joateko gomendatu du Udalak.
Astelehenean Uliako auzo Elkarteko bizilagunek helegitea aurkeztu zuten Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian operazioa ahalbidetzen duen hirigintza planaren aurka. Gros auzoan dagoen inguru berde honi beste erabilera bat ematea eskatzen dute. Eraikin berriko lanak azaroan hastea aurreikusi dute.
Sua 16:00ak baino lehentxeago piztu da, Bermingham kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea "azkar" itzali dute.
Istripua 21:00etan gertatu da, Gros auzoko Karkizano kalean, esku-balaztak huts egin ostean. Bi pertsona artatu dituzte osasun-zerbitzuek, baina ez zuten zauri larririk.
Gros auzoko Agirre Miramon kalea itxita dago goizeko 05:30etatik. Bizilagun batek aldamio bat behera etortzeko arriskuan zegoela ohartarazi die larrialdi zerbitzuei.
Aukera zabala eskaintzen dute Kai Street Food and Drinks tabernan. Jon Davilak azaldu digunez, arrakasta gehien hanburgesek eta beraien brunch bereziek dituzte. Gosaria eta bazkariaren arteko nahasketa da brunch-a, eta horren adibide, nutella kremaz egindako pancake bat prestatu digu.
Garai batean, surflariek 'bronx' deitzen zioten Zurriolako hondartzari zikina zegoelako. Groseko bronx denez, hitz joko horretatik datorkio izena, Ibon Leundaren arabera. Aitziber Jauregi sukaldariak San Martin egunerako aproposa den platera prestatu digu: Txerri sekretoa plantxan, sagar kremarekin.
Latinoamerikako eta Euskal Herriko gastronomiaren nahasketa bat eskaintzen du Topak. Bezeroei esperientzia dibertigarriak eskaintzen saiatzen direla azaldu du Nut Garciak, bertako sukalde buruak.
18 su piztuko dira hiri osoan zehar, eta horien bueltan eta aitzakian, hamaika ekintza antolatu dituzte auzoetako festa eta bizilagun batzordeek eta Udalak.
Hala jasotzen du gaur onartu den Udal Ordenantza berriak. Helburua beharrezkoak ez diren arrisku-egoerak saihestea da, Eneko Goia hiriko alkatearen hitzetan.
Gros auzoan dagoen taberna honetan izan da "JA Sukalerrian" saioa. Hernanin ekoizten dituzten garagardoak eta ekialdeko herrialdeetako gastronomia dira bertako espezialitatea.
Nut Garcíak azaldu digunez, 5 urte daramatzate Andoni Luis Aduriz eta bere taldeak Donostiako Topa Sukalderian. 0tik prestatzen dituzte platerak Topan, hau da, ez dira ez plater euskaldunak ez latino-amerikarrak, Jatetxe latino-amerikar euskalduna baita. Oraingoan, antxoen tiraditoa dastatu dugu.
Martutenen Urumea ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanen hirigintza-egokitzapena amaitu da. Gaur, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak tokia bisitatu dute.
Gertakariak 2020ko azaroaren 24ko goizaldean jazo ziren. Gizonak bi labankada eman zizkion bikotekideari lepoan, eta hilgarria izan zitekeen zauria eragin zion. Fiskaltzak 15 urtetik sei urte eta erdira murriztu du zigor eskaera, aitorpenaren aringarria dela eta.
Araua malgutu zuten establezimendu guztiek trantsizio-aldi bat izango dute. Era berean, Udalak etorkizunean udal-ordenantzan egin daitezkeen aldaketak aztertzeko borondatea adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak bere bikotekidea hil nahi izan zuen gizonarentzat. Ohean zirela, gizonak lepoa moztu nahi izan zion bere neskalagunari labana batekin, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.
Horrez gain, beste gizonezko bat hartu dute atxilo Bizkaiko hiriburuan pertsona bati jipoia ematea egotzita. Azkenik, Ertzaintzak hirugarren gizaseme bat atxilotu du Donostian; taberna bateko segurtasun langileei labana batekin mehatxu egitea leporatu diote.
Frogatuta geratu da zigortuak 40 labankada baino gehiago eman zizkiola gizonezko bati kalean, Donostiako Gros auzoan, 2020ko martxoan eta horren ondorioz hil zela. Gertakaria estaltzeagatik auzipetutako neska-laguna absolbitu egin dute.
15 urte pasa dira, Estefania eta Gustavok Gros auzoan dagoen Ikaitz Jatetxea ireki zutenetik. Hiru urte daramatzate 'Top 100' saria jasotzen eta 2021 urtean Michelin gidan ere sartu dituzte. Oraingoan, udaberriko entsalada bat prestatuko digute.
Martuteneko espetxera lanera zihoala, bertako psikologoa baitzen, ETAk tiroz hil zuen. 37 urte zituen. Gaurko plaka jarrita, jada, 21 dira Donostian espazio publikoan terrorismoaren biktimei eta bortizkeria politikoaren biktimei agerikotasuna emateko jarri diren plakak.
Gipuzkoako Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa egotzita. Orain epaitzen ari diren gertakariak 2020ko martxoaren 14an izan ziren, Groseko Katalunia plazako haur-parkean. Biktimak, 46 urteko donostiarrak, 41 labankada jaso zituen.
Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa egotzita. Halaber, biktimaren familiari 110.000 euroko kalte-ordaina ematea ere galdegin du. Gainera, urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du ustezko hiltzailearen neska-lagunarentzat, delitua estaltzea leporatuta.
Donostiako Gros auzoko "Chamorro harategia"n egon gara gaurko "Joseba Arguiñano sukalerrian" saioan. Haragia saltzeaz gain, produktu iberikoak eta etxera eramateko platerak ere prestatzen dituzte bertan. Javi Serrano ezagutu dugu bertan eta haragiz betetako alberjiniak prestatu dizkigu
EITB Mediak jakin izan duenez, 26 eskolak hartuko dute parte danborradan. Bihar ezagutuko dira zehaztasun gehiago. Konkretuki, 2.965 umek hartuko dute parte, haur danborrada normal baten % 63.
Gros auzoan egingo dute desfilea ikastolako 135 haurrek 12:00etan. Ikastola honetan bi urtetan ateratzen dira haurrak. Iaz atera ez zirenez, aurten neurriak hartu eta aukera ez galtzea erabaki dute.
Euren etxebizitzak utz ditzaten Azorak egiten dizkien "mehatxuak eta presioak bertan behera uzteko" eskatu dute. Ezin dute ordaindu funtsak kontratuak berritzeko eskatzen dien % 33ko igoera, Ategorrietako bizilagunek 750 eta 900 euro arteko errentak ordaintzen baitituzte dagoeneko hilean.
Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
Goi mailako sukaldaritzatik datoz Dani Lasa eta bere kideak. Italiar erako pizzak egiten dituzte Grosen. Ama orea erabiltzen dute eta horren inguruko ikerketan ari dira burubelarri ireki zutenetik