Hondoratutako belaontzian zihoazen 22 pertsonetatik gutxienez bat hil da eta 6 desagertuta daude. Italiako Fiskaltzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, ekaitz bortitzak ontzia jo ostean.
Panamako zenbait hedabidek atxiloketa baten berri eman dute, baina Ministerio Publikoak ukatu egin du. 30 urteko emakume bizkaitarrari egindako autopsiaren arabera, buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zen, eta bertako agintariak homizidio gisa ikertzen ari dira gertaturikoa.
Gaur gaurkoz, ordea, Panamako agintariek ez dute baieztatu kasuari lotuta inor atxilotu dutenik. 30 urteko emakume bizkaitarrari egindako autopsiaren arabera, buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zen, eta bertako agintariak homizidio gisa ikertzen ari dira gertaturikoa.
Carenero uhartean topatutako gorpua Panaman desagertutako 30 urteko bizkaitarrarena dela baieztatu du Bocas del Toroko Fiskaltzak. Autopsiak argitu ahal izan duenez, buruko traumatismo baten ondorioz hil zen, eta "balizko egileei buruzko zantzuak" aurkitu dituzte.
Bocas del Toroko Fiskaltzak baieztatu du Carenero uhartean topatutako gorpua Eneritz Argintxonarena (30 urte) dela. Autopsiak argitu ahal izan duenez, buruko traumatismo baten ondorioz hil zen. Halaber, Panamako agintariek "balizko egileei buruzko zantzuak" aurkitu dituzte.
Helikopteroak ez du zantzurik topatu. Ikerketak, edonola ere, martxan jarraitzen du. 66 urteko gizon bat da desagertutakoa. Elastiko zuria eta galtza urdinak zeramatzan desagertu denean.
Ertzaintzak eta Panamako agintariek ikerketa abiatu dute argitzeko Carenero uhartean topatu duten gorpua desagertutako emakumearena den. DNA probak agindu ditu Panamako Poliziak.
Gaztela eta Leongo bi espeleologoak larunbatean galdu ziren, eta kobazulo barruan aurkitu dituzte. Azaldu dutenez, galdu zirela konturatzean, larrialdietako zerbitzuak iristeko zain gelditu ziren.
Gaztela eta Leongo bi gazte aurkitu gabe daude, Garmaciega-Sima del Sombrero haitzuloan sartu ondoren. Kantabriako Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez, bi erreskate talde barrunbean sartu dira bat gauean, baina ezin izan dituzte kaltetuak aurkitu.
Auritzeko suhiltzaileek aurkitu dute Ezparrondo sakanean, 17:30ean, lur malkartsuan. Jendarmeriak ostiralean jakinarazi zion Guardia Zibilari gizona ez zela familiarekin harremanetan jarri, eta haren bila hasi ziren Nafarroako suhiltzaileen laguntzarekin.
Jendarmeria Bretainiako 45 urteko gizon baten bila ari da. Gizonak ostiral arratsaldean hitz egin zuen familiarekin azken aldiz, eta geroztik ez dute haren berririk.
Nafarroako Larrialdiek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, Nafarroako Suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, helikoptero bat, Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu ostean aurkitu dute.
Frantziako Armadak eta Jendarmeriak apirilaren 22tik 24ra egin zuten bigarren indusketa, Landetan. Bilaketa horren txosten ofiziala Auzitegi Nazionalera igorriko dute, eta Ismael Moreno epaileak erabakiko du kasuaren inguruan.
Bigarren indusketan ere, ez dute Jose Miguel Exeberria "Naparra"ren gorpuzkirik aurkitu. 1980an desagertu zen eta Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain desagertzea. Sekretu Ofizialen legea indargabetzea eskatu dute, beste behin, 'Naparra'-ren senideek.
Kataluniako adituak etorri dira Busturialdera mantrailing saioa eskaintzera. Txakurraren usaimen zorrotza baliatuz, eta jabearen aginduei jarraituz, desagerturik den pertsona bilatzeari ekingo dio txakurrak.
200 pertsona inguru bildu dira Nafarroako hiriburuan Gabriela Reyesen senide eta lagunei babesa emateko. Ostiralean agertu zen haren gorpua Argan, bi hilabetez desagertuta egon ostean. "Gertatutakoa ahalik eta lasterren argitzeko beharrezko baliabideak jartzea" eskatu dute.
Itxura guztien arabera, ostiralean aurkitutako gorpua Gabriela Reyesena da, duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena. Lehen zantzuen arabera, 35 urteko emakumea itota hil zen, beste pertsona batzuen esku-hartzerik gabe, baina ikerketa zabalik dago oraindik.
Desagertua dominikar jatorrikoa da, 35 urte ditu eta abenduaren 7an ikusi zuten azken aldiz Sanduzelai auzoko taberna batetik atera ostean. Ordutik ez dute haren berririk, eta senideek eta lagunek erakundeen laguntza eskatu dute.
Emakumea abenduaren 7an desagertu zen, Sanduzelai auzoko taberna batetik irten ondoren, eta ordutik ez dago haren berririk. Epaitegiak sekretupean jarri du sumarioa.
Gabriela Reyes 35 urteko emakumearen senide eta lagunek manifestazioa egin dute igande honetan Iruñean, abenduan taberna batetik irten ondoren desagertu zenetik hilabete igaro denean.
10 urte bete dira argazkilari gasteiztarra desagertu zenetik. Familiak administrazio izapide batzuk arindu eta haren ondasunak kudeatu nahi ditu, eta, hori dela eta, Borja hiltzat jotzeko eskatuko du. Dena dela, ikertzen jarraitzeko eskatu du haren amak EITB Mediari eskainitako elkarrizketan.
Haren senideek jakitera eman dutenez, argazkilari gasteiztarra hiltzat jotzeko izapideak hasiko dituzte, eta, horrela, administrazio-gai batzuk ebatzi ahalko dituzte.