Milaka pertsona hurbildu dira gaur Euskal Herriko hilerrietara loreak uzteko eta hildakoak omentzeko. Errausketa kopuruak gora egin duenez eta gazteek ohiturarik ez dutenez, gero eta jende gutxiago joaten da hilerrietara.
Horrela, Mario Iceta Burgosko artzapezpikuak salaketa aurkeztu du Briviescako epaitegian, Eliza Katolikoak mojak eskumikatu eta kanporatu zituenetik ia hiru hilabete pasata.
Txorierriko alkateek protesta gutuna bidali dute Espainiako Defentsa Ministeriora, horrelako ariketa militarrik gehiagotan ez egiteko eskatuz. Salatu dutenez, ariketa militar hauek alarmatu egin zituzten inguruko herritarrak, eta guztiaren atzean arrazoi politikoak egon daitezkeela uste dute.
Bilbao Bizkaia Harro, askatasun afektibo-sexuala eta genero-identitatekoa aldarrikatzen dituen ekitaldiaren 10. edizioa ekainaren 14tik 23ra egingo da. Programazioa jarduera kulturalek, artista emergentek eta aliantza berriek osatuko dute.
Burgoseko artzapezpikuak Pablo de Rojas eskomikatutako gotzain faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoli delakoaren bozeramaileari Beloradoko komentua uzteko eskatu die. Ceacerok esan duenez, "Artzapezpikutza egiten ari dena legez kanpokoa da".
Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.
Familiaren laguntza ezinbestekoa izan da 22 urteko deriotar honentzat, barruko zein kanpoko oztopoak gainditzen lortzeko. Violetaren ustez, politika aktiboagoak eta ikasle ijitoen arrakastak sustatu behar dira.
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 09:00ak inguruan jaso dute sutearen abisua. Badaezpada, hustu egin dute eraikinaren alde bat. Oraingoz, ez da inor zauritu.
Biwak Xperienceren nondik norakoak azaldu dizkigu Aitor Rodrigok. Derioko instalazio hauetan, sukaldea, rokodromoa, padela eta wellness area daude. Rokodromoan, Iberiar penintsulako eskalatzeko barnealdeko hormarik altuena dago, benetako harribitxia, eta hainbat atal daude bertan.
Tabakaleran bildu dira goizean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkariak, 2023-2027 agintaldiko lehen batzarrean. Bertan, Derioko alkate Esther Apraiz aukeratu dute presidente.
Bilbo, Txorierri eta Nerbioi-Ibaizabal inguruak jo zituen ekaitzak gogorren, eta estoldek ezin izan ziotenez eutsi, kaleak erreka bilakatu ziren Mungian, Basaurin, Bilbon, etab.
32 litro bota zituen metro koadroko Mungian, eta Derion Euskotrenen geltokia itxi behar izan zuten ura belaunetaraino iristen zelako. Zorionez, ez zen gertakari larririk gertatu.
2023ko Tourraren lehen etapa Bizkaian jokatuko dute, osorik. Ibilbidean, bost mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Ganguren, 2. mailakoa, eguneko gogorrena izango da, baina Pike, 3. mailakoa, helmugatik 10 kilometrora, erabakigarria izan liteke.
Ezbeharra N-633 errepidean gertatu da 05:00k aldera, baina auto-ilara luzeak pilatu dira Txorierriko korridorean eta inguruko hainbat errepidetan. Kamioilaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Ibilgailua iraulita geratu da eta gasoila isuri du errepidera. Kamioilaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute. 07:00etan, bi errei ireki dituzte Mungiarako noranzkoan.
Antza denez, emakumeak autobus bat hartu zuen Santurtzin, eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen ibilgailutik. Hori dela eta, udalerri horretan oinarritu bilatzen ari dira.
Euskaltel Euskadik gizonezkoen, emakumezkoen eta 23 urtez azpiko taldeak aurkeztu ditu gaur Derion. Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak, Xabier Mikel Azparren Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eta Idoia Eraso Laboral Kutxako txirrindulariak hitz egin dute.
Txorierriko herriak frankismo garaian batu ziren Bilbora, bizilagunen borondatearen aurka. Bilbok 40.000 biztanle galdu zituen, eta udalerriak azkar garatu eta eboluzionatu ziren desanexionatu ondoren.
Etorkizuneko mugikortasuna kooperatiboa, konektatua eta autonomoa izango da. Vicomtech-ek probatarako erabiltzen duen auto batean ibili dira, Tecnaliak automatizatutako autobusak ikusi eta ibilgailuak azpiegiturarekin komunikatzeko Ceit-ek garatutako sistemak ezagutu dituzte.
Erabilera anitzeko robotak behar dira orain, malguak eta arinak, fabrikazio prozesuan izaten dituzten aldaketei erantzuteko prest daudenak. Belaunaldi berriko robot adimenduak garatzeko prozesuan dabiltza eta informazio gehio lortzeko, Tecnalia, Tekniker eta Lortek enpresetara gerturatu gara.
Covid iraunkorra ere izan dugu hizpide. Covid-19a izan ondoren, pertsona batzuek ezin izan diote egunerokoari lehen bezala eutsi. Batzuek buruko mina izaten dute, arnasa hartzeko zailtasuna... Gaixoen testigantzak jaso ditugu, eta "CIC Biogune"n egiten ari diren ikerketaren berri ere eman dugu.
Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, hamaika lagun batu dira gaur, Derion, hilobien artean argazkirik onena nork aterako duen jakiteko. Izan ere, argazki lehiaketa antolatu dute Bilboko udal-ilerrian.
Korrontziko Agus Barandiaran izan da gaurko Aritzen kilometroko protagonista. Lehen aldiz izan da bera Korrikan, oraingoan Derion, Aritz Ganborekin batera
Derion gerra zibilean eta ondoren fusilatutako 2.000tik gora laguni omenaldia egin diete Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Memoriaren Institutuak. 500 lagun baino gehiago fusilatu zituzten bertan.
Gogora Memoriaren Institutuaren ikerketa baten arabera, 2.194 pertsona hil zituzten urte horien artean. Tokiko agintari nagusiek pertsona horiek gogoratu dituzte, Bilboko Hilerrian egindako omenaldian.
Rosario Valdivielsok, Juan Jose Valdivielsoren (1937an fusilatua) alabak, Maite Canedok, Heliodoro P. Jorge Lacaren bilobak (1938an exekutatua) eta Natividad Roak, Florencia Olazagoitiaren bilobak (1936an exekutatua), frankismoaren biktimek Jaurlaritzak egindako omenaldian parte hartu dute.
Gogora Institutuaren arabera, frankistek 2.194 pertsona exekutatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Gerra Zibilean eta gerraostean (1936-1945). Horietatik, 60 emakumeak ziren eta 2.134 gizonak. Gaur, omenaldia egingo diete Derion, Vista Alegre hilerrian, 11:00etan.