Ikertutakoak oliba-olio birjina saltzen zuen oliba-olio birjina estraren izenean, etiketarik gabe, eta osasun baldintza "eskasetan" Cintruenigoko lokal batean.
Erreka bihurtu dira goizalde honetan Fitero, Corella eta Cintruenigoko kaleak, inguru horretan bota duen kazkabar zaparradaren ondorioz. Hondeamakinak lanean ari dira bideak garbitzeko, Foruzaingoak adierazi duenez. Irudiak: @jyba00, @Fiteroactual, @ElTiempoNavarra eta sare sozialak.
Cintruenigoko Nafarroako Birziklatze Zentroko industria-pabiloi batean sutea piztu da gaur, ostirala, 12:00etan. Guardia Zibila ingurua segurtatzeko lanean ari da. Ondoko hiru pabiloietako langileak ebakuatu behar izan dituzte. Pabiloiean eraikuntzarako materiala zuten edukiontziak zeuden.
Jazoera NA-6920 errepidearen 4,500. kilometroan gertatu da, bidaiari bakarreko auto bat errepidetik atera eta irauli denean. Gidariak zauriak jasan ditu besoan.
Parkeko iturriek jakinarazi dute "badazpada" 2.500 erabiltzaile inguru atera dituztela gune horretatik. Nafarroako Erribera osoa alerta gorrian dago muturreko tenperaturak direla eta.
42 urteko gizona emakumearen etxean sartu zen, eta labana eskuan, hura babestuta zegoen gelako atea puskatzen saiatu zen, heriotza mehatxuak egiten zizkion bitartean.
Zenbatutako 434 kasuetatik 126 Iruñeari dagozkio, eta Txantrea eta II. Zabalgunea auzoak dira kaltetuenak, 18 eta 17 positibo atzeman baitituzte bertan, hurrenez hurren. Lizarran 19 kutsatze izan dira.
459 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 20 gehiago. Gauerditik indarrean daude kanpoaldean 10 pertsona baino gehiago biltzeko debekua eta herri bazkariak, kalejirak eta entzierroak galarazten duena.
Bigarren egunez egin dute behera positiboek, zortzi egunez goranzko joeran izan ostean. Bezperan baino 156 kasu gutxiago eta ostegunean baino 287 gutxiago dira atzo zenbatutako kasuak.
Iruñea, Zizur Nagusia eta Barañain dira kasu berri gehien agertu diren udalerriak. Atzo 3.440 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 14,3k eman zuten positibo.
30.000 lagun bakartuta daude Foru Erkidegoan. Gaur Lesaka eta inguruetako 14 eta 29 urte bitarteko herritarren artean baheketa masiboa egingo dute, inguruan izandako kasuen gorakadaren ondorioz.
Lesakako egoera da kezka iturri, azken orduetan 39 kasu hauteman baitituzte (bezperan 25 izan ziren). Foru Gobernuak baheketa egingo du Bortzirietako herri horretako 19-24 urtekoen artean.
Hirugarren egunez jarraian gora egin dute Nafarroan atzemandako kasuek, eta positibotasun-tasa %16,2an dago. Iruñea, Uharte, Lesaka eta Lizarra dira kasu berri gehien dituztenak.
Saloura (Tarragona) egindako ikasketa-bidaien osteko agerraldiaren ondoren, bazirudien beheranzko joera zegoela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute.
Positibitate tasa % 21,1era igo da, gazteen artean izan diren kutsaketengatik batez ere. Kasu berrien % 88k 15 eta 29 urte artean dituzte eta % 70ek jatorri indiarreko Delta aldaera dute.
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 152 kasu berri atzeman zituen atzo, uztailak 2. Atzotik, baheketa berezia martxan dago Saloun egon ziren 19-29 urte bitarteko gazteen artean.
Martzillan, Tuteran eta Iruñeko Txantrea auzoan 4 kasu erregistratu dituzte. Foru Erkidegoak aste batzuk daramatza antzeko zifretan, egunean 50 kutsatze inguru.
Positibotasun tasa % 2,6koa da, aurreko eguneko berbera. Tafallan, San Adrianen eta Iruñeko Txantrea eta Arrotxapea auzoetan atzeman dituzte positibo gehien.
03:00ak arte egongo dira zabalik, baina dantzaldia debekatuta egongo da.
Tabernen eta jatetxeen ordutegia ere malgutuko dute, eta 01:00a arte ireki ahalko dute, % 60ko edukierarekin.
Positibotasun tasa % 2,6koa da, iazko uztailekoaren antzekoa. Iruñeko Sanduzelai auzoan hiru kasu zenbatu dituzte, eta bina atzeman dituzte Mendillorri auzoan eta Burlata eta Erriberri udalerrietan.