Sindikatuek 10 minutuko kontzentrazioa egin dute Bilbon, euren egoitzen aurrean, eta Confebask, CEOE eta Cebek patronaletako kideek elkarretaratzea egin dute Euskadi plazan, Iberdrola dorrearen aurrean.
Bizkaiko patronalak aitortu du aurrerapausoak eman direla biktimen aitortzan, baina ez dela nahikoa esan du, eta "ez dela berandu kolektibo garrantzitsu horrekin justizia egiteko".
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak "ETAren mehatxuagatik joan ziren pertsonak, familiak eta enpresak aitortzeko eta erakartzeko plan bat" bultzatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Oraindik ez da berandu ahaztutako kolektibo garrantzitsu honekin justizia egiteko", adierazi du.
Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azken igoerari dagokionez, agerian utzi dute Gobernuaren "aldebakarreko" erabakia izan dela eta akordio baten emaitza izatea gustatuko litzaiekeela.
Eusko Jaurlaritzak eta patronalek enpresaburu horiek saritu dituzte Donostian egindako zeremonia batean, beren dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko. ETAk 2000. urteko abuztuan hil zuen Joxe Mari Korta Adegiko presidentea.
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
Bizkaiko patronalaren galdeketari erantzun dioten 10 enpresatik 7k diote langile kopuruari eutsiko diotela, eta % 25ek handitzeko asmoa iragarri dute. Soldatei dagokienez, konpainien erdiek batez beste % 3,7 igoko dituztela esan dute.
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek salatu dute FVEM patronalak ez duela "eduki berririk" eraman negoziazio mahaiaren azken bilerara, eta ekoizpena geldituko dute berriro irailerako deituta dagoen horretarako "ulertzen ez badu aberastasuna langileen artean banatu behar dela".
Sindikatu abertzalearen hitzetan, Bizkaiko patronalak 2025era arte atzeratu nahi du langileek galdegiten duten 1.200 eurorainoko soldata igoera, eta praktikan, igoera % 2koa izango litzatekeela argitu du. "Garbitzaileek eskatzen duten horretatik oso urrun dago hori", salatu du.
Trantsizio energetikoa izan da gaur Bilbon Bizkaiko enpresariek egin duten ekitaldiaren ardatza. Argi geratu dira Repsol eta Iberdrolak oso irizpide desberdinak dituztela gasaren salneurria mugatzeko erabakien inguruan.
% 5,2tik % 4,5era jaitsiko dela uste du Cebekeko presidenteak. Asteazken honetan Bizkaiko patronalak egingo duen ohiko batzar orokorraren harira eman ditu azalpenok. Biharko bilkurara Iñigo Urkullu lehendakaria ere joatekoa da.
Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
Cebeken arabera, lan erreforma onartuz gero, hitzarmenak Euskadin negoziatzen jarraituko omen dute. Dei egin dio EAJri Kongresuan lan erreformaren aldeko botoa eman dezan.
Cebek patronalak ez du ulertzen EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka agertu duten jarrera. Ostegunean egingo dute lan erreformaren bozketa Diputatuen Kongresuan eta EAJk eta EH Bilduk ezezkoari eusten diote.
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak espero du Gorenak bertan behera utziko dituela Tubacexeko enplegu-erregulazioko espedienteak baliogabetu dituzten EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak.
Euskadiko lurraldeko patronalaren buru den lehen emakumea da. Garcinuñok esan du ohorea izan dela Cebeki ahotsa eman izana eta eskerrak eman dizkio karguan ordezkatzeko eman duen pauso ausartagatik.
Iñaki Garcinuñok CEBEK Bizkaiko patronaleko buruzagitza utziko du asteazkenean egingo den batzarrean. Carolina Perez Toledo izango da presidente berria.
2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da.
Cebekeko presidentearentzat "albiste txarra" da aldi baterako lan erregulazio espedienteen luzatzean lanera itzuli eta hurrengo sei hilabeteetan kaleratzeak egiteko debekua mantentzea.
Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak "interesgarriak dira, pandemiak eragindako krisi egoera berrira egokitzen direlako".
ERTEra jo duten enpresei sei hilabetetan inor kaleratzeko jarritako debekua kentzeko eskatu du, argudiatuz empresa eta gainerako enpleguak salbatzeko batzutan ezinbestekoa dela kaleratzeak egitea.
Ostalari eta merkatariek "airea" behar dutela dio Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidenteak, "gogoeta" eskatu du ondarearen zergaz eta Bilboko portuko zamaketariei "ustelkerian aritzea" egotzi die.
CEBEKeko presidenteak zalantzan jarri du pandemiaren ondorioz bikoiztu diren baja medikoen prozedura. "Eztabaida eta sentiberatasuna" eskatu ditu Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
ERTEen luzapena, gastu publikoaren areagotzea, lankidetza publiko-pribatua, diru-bilketa, telelana...hizpide izan ditu, besteak beste, Iñaki Garcinuño, CEBEKeko presidenteak.
Gainerako sindikatuek, ordea, alde batera utzi dituzte mobilizazioak gehiengoa duten lantokietan, eta langileek patronalaren proposamena babesten duten edo ez ezagutzeko zain daude.
Lan baldintza duinak eskatu dituzte, besteak beste, soldata igotzea eta enpleguaren egonkortasuna. Ondorioz, beroaldiaren erdian, Bilboko Udalak Txurdinaga, Artxanda eta Errekaldeko igerilekuak itxi ditu.
Bestalde, Iñaki Garciñuno Cebek patronaleko presidenteak Euskadiko egonkortasun politikoa aldarrikatu du: "lidergo argiak, epe luzeko ikuspegia eta transbertsalitatea akordioetan".