11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
Ardanza lehendakariaren hil-kaperan, Ajuria Eneko jauregian, emozio handiko uneak bizi izan dira. Agintari eta herritar askok agurtu nahi izan dute Jose Antonio Ardanza.
Carlos Garaikoetxea lehendakariak onartu duenez, "desadostasun handiak" izan zituzten 1985eko krisi politikoan. Horrek bere dimisioa behartu zuen, eta Jose Antonio Ardanzari eman zion lekukoa. Hala ere, Garaikotxea "batzen zituenaren oroitzapenarekin" geratzen da.
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
Sektore horrek ziurtatu duenez, EAko zuzendaritzak ez du betetzen Arabako Probintzia Auzitegiaren 2021eko uztailaren 21eko epaia, Eba Blanco idazkari nagusiaren izendapena baliogabetu eta alderdia hauteskunde primarioak errepikatzera behartzen zuena.
Arabako hiriburuko epaitegi batek Eusko Alkartasunak otsaileko 19an eta 20an egindako Kongresu Nazionalean adostutako akordio guztiak bertan behera uztea erabaki du.
EAko Nazio Biltzarrak are gehiago azaleratu du bi sektoreen arteko haustura. Bi Kongresu egin dira, bat ofiziala eta bestea "alternatiboa". "Euren helburua ez zen Kongresuan parte hartzea, biktimak bezala agertzea baizik" dio zuzendaritzak.
Alderdi abertzaleak Nazio Biltzarra egin du Gasteizko Europa Jauregian eta sektore kritikoak ez parte hartzea eta batzar alternatiboa egitea erabaki du. Gaur ponentzia politikoa eta Estautuak bozkatuta, bihar idazkari nagusia hautatuko dute EAko konpromisarioek.
Euskal Telebista martxan jarri eta bigarren emisio egunean Aita Santuak Euskal Herrira eginiko bisita erakutsi genuen. Loiolan izan zen, besteak beste, Garaikoetxea lehendakariarekin. Ikus ezazu!
Lehendakariak, EAren sektore kritikoa babesten duenak, adierazi du ez diotela sekula muzin egingo indarkeria ekintzak gaitzesteari, ez direla horretan "eroriko".
Euskal Telebistaren lehen emisioa M. Jose Insausti eta Elene Lizarralderen eskutik izan zen, 1982ko urte zahar gauean Garaikoetxea lehendakariaren mezua emateko, hain zuzen ere.
Sektore kritikoak egungo zuzendaritza auzitara eraman zuen azken barne hauteskundeetan berme eta afiliazio zerrendarekin izandako desadostasunen ostean.
Caros Garaikoetxea lehendakari ohiari elkarrizketa, duela 40 urte onartutako EAEko Autonomia Estatutuaren inguruan: "Orain eman beharreko urratsak oztopo konstituzionalez beteta daude".
"Lotsagarria da 30 eskumenetik gora oraindik transferitu gabe egotea oraindik", salatu du Carlos Garaikoetxea lehendakariak EiTBri eskainitako elkarrizketan.
Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari liburua idatzi berri du. 'Ahoz Aho' saioan izan da aurkezpena egite aldera.
Elixabete Garmendia kazetariak Carlos Garaikoetxearen bizitza politikoa eta pribatua laburbildu ditu Lider bat lehendakari liburuan. 'Egun On Euskadi' saioan izan da nondik-norakoak azaltzen.
Bere ibilbide politikoa eta bere bizipen pertsonalak biltzen dituen biografia liburua aurkeztu dute Iruñean. Elixabete Garmendiak idatzia, lehendakari ohia ere aurkezpenean izan da.
Carlos Garaikoetxeak, Juan Jose Ibarretxek edota Rafa Diez Usabiagak osatzen dute 'Demokrazia Bai' ekimena. Besteak beste, herritarren borondatean oinarritutako estatus politikoa aldarrikatzen dute.
Euskal politikagintzako eta sindikatuetako hainbat izen ezagunek osatzen dute ostiral honetan aurkeztu duten plataforma, tartean Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakariek.
EAko idazkari nagusiak esan duenez, 'ez dut ego berezirik ardura honetan izateko'. Bere hautagaitza aurkeztu du, karguan jarraitzeko; Maiorga Ramirezek ere berea aurkeztu du.
Bestalde, EH Bildu osatzen duten alderdiekin batzarra egiteko proposatu dio Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta alor ofizialeko buruak Carlos Garaikoetxeari.