Dirudienez, Donostia-Bilbao linea egiten ari zen ibilgailuari gurpil bat lehertu zaio, eta su hartu du. Intermodal geltokitik metro gutxira hustu dute autobusa. Ibilgailua erabat kiskali da.
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.
Estatuan ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen duten autobus konpainiek % 100ko deskontua dute urtea amaitu arte. Ohiko bidaiariei zuzendutako dago neurria, eta Renfen bezala, bonua eskuratu behar da. Hala, ilara luzeak sortu dira Bilboko Intermodal geltokian.
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, Gurtubai kalean, Bilbao Intermodalaren parean. Tranbiaren zerbitzua eten egin behar izan dute Casilla eta Euskalduna geltokien artean.
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.
Garraiobide publikoetan derrigorrezkoa da musukoa janztea, baina geltokietan eta nasetan, ez. Dena dela, lehen egun honetan, maskara ez kentzea izan da gehienen hautua.
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
Alkateak jakinarazi duenez, duela 10 egun Madrilen egon zen Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterra Bizkaiko hiriburura heltzeko pausoak azkartzeko asmoz.
Opor laburrak amaituta, etxera itzultzeko garaia iritsi zaie bidaiariei. Jende askok aprobetxatu du zubia bidaiatzeko. Erkidegoko aireportuetan eta hiriburuetako autobus geltokietan jende ugari ibili da egunotan.
Louiko aireportuan 500 hegaldi baino gehiago egongo dira zubi honetan, eta geltokietan ere autobusak etengabe abiatzen dira. Euskal herritarrek ez dute etxean geratu nahi izan osasun larrialdirik gabeko lehen zubi luzean.
Erabiltzaileak pozik daude geltoki modernoak eskaintzen dituen onurekin. Dena den, izurritearen eraginez, ia erdira jaitsi da aurreikusten zen bidaia kopurua.
San Mamesetik Indautxu hegoaldera doazen ibilgailu guztiei eragin diete aldaketek. Sabino Arana eta Luis Briñas artean dauden Perez Galdos eta Egia Jeneralaren kaleek norabidea aldatu dute.
Poliki poliki bidaiariek nasetara sartzeko prozedura ezagutzen dute eta ez da ilararik sortzen. Jendea orohar pozik dago geltoki berriarekin, baina informazioa erraztea eskatzen dute.
Bilboko Intermodala ostiral honetan estreinatuko da, goizeko 6etan. Gaur mudantza egin dute, eta berria estreinatzeko gogoarekin daude erabiltzaileak eta gidariak.
Gaur goizean, inaugurazio ekitaldi ofiziala egin du alkateak, eta, jada Intermodala bisitatzeko aukera dago. Ostiralean hasiko da azpiegitura berria zerbitzua ematen.
Gaur goizean, inaugurazio ekitaldi ofiziala egin du alkateak, eta, jada Intermodala bisitatzeko aukera dago. Ostiralean hasiko da azpiegitura berria zerbitzua ematen.
San Mameseko kiroldegiari dagokionez, lanak amaitu dituztela esan du Bilboko alkateak, eta "aste batzuen buruan" funtzionamenduan jarriko dutela erantsi du.
Argazki galeria: Honelakoa izango da Garellanoko (Bilbo) autobus geltoki berria, Termibus zegoen lekuan. Uda honetan hasiko dira lanak, eta 18 hilabete iraungo dute.
Termibus zaharra guztiz hustu ondoren, Garellanoko geltokia estreinatu dute gaur bidaiariek. Lehen eguna izanik, gorabehera batzuk izan dira. Lehen orduen balorazio positiboa egin du Bilboko Udalak.