4.000 obra baino gehiago ditu mundu osoan zehar, eta lilura sortzen du jarraitzaleen artean. Invader artista misteriotsuaz ari gara: gauez ezartzen ditu bere mosaikoak, era ilegalean. Orain bere obren erakusketa ireki dute Parisen, bere hiri kuttunean.
Game Erauntsia elkartea aurkeztu digu Gari Larrañagak, elkartearen presidenteak. Euskara eta bideojokoak uztartzeko elkartea da, komunitate moduan hasi eta gaur egun hainbat ekitaldi antolatzen ditu.
Gurean orain hamar bat urte egin zen industria horren aldeko apustua, eta egun 12 bideojoko enpresa daude. Lehen aldiz, gainera, unibertsitate gradua ere eskainiko dute Gasteizen.
Jolas plataforma berri bat sortu dute, amaiera anitzeko istorioekin. Teknologia, osasun mentala, krisi klimatikoa eta dibertsitate izango dira challengearen heldulekuetako batzuk.
Bideojoko klasiko horiek modan jarri eta 40 urtera, itzuli egin dira, eta harrera ezinhobea dute zaleen artean. Bilboko Rockade taberna da estatu mailan ostalaritza eta Arcade makinak uztartzen dituen bakarra. Madrilen beste bi dituzte.
Ibai Aizpuruak 'Barraka' izeneko bideo-joko proiektua aurkeztu eta Durangoko Sormen Beka eskuratu zuen. Urtebete bideo-jokoa sortzen eman ostean aurten aurkeztuko du Durangoko Kabia Gunean.
Jon Cortazar Bilboko Relevo estudioko zuzendari eta diseinatzailearekin hitz egin dugu. Aurki, pilota-jokoa gozagai izango dugu munduko agertoki ugaritan, etxeko sofatik mugitu beharrik gabe.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren (FIPV) eta Espainiako Pilota Federazioaren (FEPelota) oniritziarekin, 2008an sortutako frontball kirol-diziplinaren inguruan ardaztutako lehen jokoa izango da
Jokoteknia euskal bideo-jokoen garatzaileen eta jokalarien topaketak 5. urteurrena ospatu du gaur, betiko helburua gogoan: euskarazko bideo-jokoen sorrera bultzatzea.
Anize Amestoy musikagileak PlayStation, X-box eta antzeko plataformentzat musika eta efektuak egiten ditu. Horretarako ikasi zuen, eta horretan dihardu. Soinuak nola sortzen dituen kontatu du; batzuetan, kalera ateratzen baita grabatzera. Alboka ere erabili izan du.
Europan, kontsolaren edizio aurreratuena 549,99 euroan erosi ahal izango da, hau da, egungo prezioa baino 50 euro gehiago. Hodeiko jokoen edizio esklusiboa 449,99 euroan jarriko da salgai (orain arte baino 100 euro gehiago).
Euskara mundu birtualean sustatzen duen Game Erauntsia taldeak bideo-joko ezagunak euskaratzeari ekin diote. Gainera, San Joanak eta Korrika bezalako ekitaldiak mundu birtualera eraman dituzte. Helburua: euskara txoko guztietara zabaltzea.
18:00etan, League of Leagendsen (LoL) Superligako azken jardunaldia jokatuko da Sevillako Cartuja Centerren, bertan izango diren 2.000 pertsonaren aurrean. Gainera, streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.
Gamer mundua euskaraz gozatzeko aukera ematen du GameErauntsia taldeak. Irabazi asmorik gabeko talde honek, euskara eta bideojokoak uztartzen ditu, esan bezala, aisialdi digitala euskaraz gozatu ahal izateko.
Aurten sortutako talde bizkaitarraren ibilbidea geldiezina da. Barçari 3-0 irabazi ostean, Fnatic TQ-ren kontra lehiatuko da Sevillan, martxoaren 30ean, LOLen Superligako finalean.
Ainhoa Azkuek tristura jolasean gainditzeko bideo-jokoak aurkeztu ditu. Xabi Unanue: Bal al dakizu zeintzuk diren Interneteko enpresarik txarrenak? Gizarte inklusioa lantzeko sortu duten OER Town aplikazioaren berri eman digu Nahia Idoiaga EHUko Psikologia Fakultateko doktoreak.
Microsoftek astearte honetan baieztatu duenez, "Warcraft", "Call of Duty", "Deabrua" eta "Candy Crush" bezalako tituluen arduraduna den Activision Blizzard bideo-jokoen munduko enpresa handienetako bat erosi du, 68 milioi dolarren truke.
Diseinatzaile irundarrak irabazi du aurtengo Durangoko Azokako Sormen Beka. Sariarekin, orain arteko lana utzi eta urtebetez proiektuan murgilduko da Aizpurua.
Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak sortutako abentura jokoak irudi errealak, "stop motion"a eta animazio tradizionala nahasiko ditu, eta 2022ko Azokan aurkeztuko dute.
Aitor Lopez de Aberasturik Etxekoa izeneko Euskadiko kriptotxanpona sortu du. Ainhoa Marzol, NFT-ez. Ainhoa Azkuerekin, kirol elektroniko arraroenak. Xabier Unanue, ingurune digitalak eragiten dituen gaitzez: Fear of missing out, zerbait galtzearen beldurra.
Antox, Aralar eta Gizakia Helburu elkarteek gazteen artean jokoarekiko mendekotasunaren prebentzioan sakontzeko deia egin dute; izan ere, jokoan hasteko alderdi erabakigarrienak hura eskura izatea eta aisialdiko jarduera normaltzat hartzea dira.
Duela hilabete Castellonen bideo-jokoei menpekotasuna ziela eta gaztetxo bat ospitaleratu zutenaren albistea asko zabaldu zen eta horri tiraka, heldu, eta batez ere, guraso asko arduratzen duen gaia da gazteek pantailekiko duten menpekotasuna. Horregatik, ikuspuntu ezberdinak batu ditu Peru Arregik.