Berrizen (Bizkaia) hiru mediku plaza egon arren, osagile bakarra izan dute orain arte. Egoera salatzeko hainbat manifestazio egin dituzte bizilagunek, eta joan den astean, 16 bizilagun osasun zentroan sartu ziren eta bertan eman zuten gaua, Osakidetzaren aldetik erantzun bat jaso zuten arte.
Berrizko osasun-zentroan hiru medikuk lan egin beharko lukete, eta gaur egun mediku bakarra du, nahiz eta Osakidetzak iragarri zuen urriaren 1ean bigarren profesional bat lanean hasiko zela, eta, hirugarrena, hilabete honetan zehar.
Herritar askok beren herrietan mediku eta osasun-profesionalen falta salatzen dute. Durangaldean ezinegona nabaria da, Berrizen, adibidez. Azken hilabeteetan, astero elkarretaratzeak egin dira herriko Osasun Zentroan, egoera salatzeko.
Berrizko bizilagunak arratsaldean atera dira kalera, bihartik aurrera osasun-zentroan 3 familia-mediku izatetik bakarra izatera igaroko direla salatzeko. Mediku bakar bat 4.500 biztanleko herri honetan, eta, gainera, medikuak presazko kasuak baino ez ditu artatuko.
Zaurituetako hiru Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, Galdakaokora. Autobidearen eskuineko erreia itxi dute Bilboko noranzkoan, eta pilaketak sortu dira.
Seiurte taldeko Iokin Elortza eta Iñaki Elortza anaiak Berrizko bandak izandako ibilbide luzearen inguruan aritu dira Josebarekin. Besteak beste, kaleratutako azkenengo bideokliparen, 20. urteurrenean ateratako singlearen edo taldearen izenaren jatorriaren inguruan hitz egin dute.
2021etik, Berriz eta Mallabiako udalek sustatu dituzte ikerketak, Agiri arkeologia elkartearekin lankidetzan. Aurkikuntza ezagutzera emateko, bisita gidatua egingo dute ekainaren 19an.
Radar honek lau kilometroan ibilgailuen batez besteko abiadura zainduko du. Tarte horretan ezin da 60 km/h-ko abiadura gainditu. Gaitasun handiko apartu honek segunduko 75 argazki atera ditzake eta matrikulen % 95 irakurtzeko gaitasuna dauka.
Gaur-gaurkoz, funtzionamenduan dagoen gisa honetako lehen radarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute.
Seiurte musika taldea izan dugu gonbidatu. Joan den urte bukaeran, estudioko zazpigarren lana kaleratu zuten, Cabo Cañaveral izenekoa; eta, talde gisa 25 urte bete berri dituzten honetan, Iokin Elortza, Martin Sarasketa eta Iñaki Elortza taldeko kideekin hitz egin dugu
Lau hilabetez egon dira lanean joan den abenduko luiziak eragindako kalteak konpontzen, eta gaur arratsaldean ireki dituzte berriro Trabakuko errepideko errei guztiak.
Astelehen arratsaldean ustezko erasogileak bikote ohiari, kalean, etxe-atarian eraso egin zion. Biktimak tratu txarrak salatu dituen lehen aldia da eta erasogilea auziperatu egin dute, baina ez atxilotu.
Karmen Amezuaren semea, Jon, 2017an hil zen, 19 urte zituela; hilabetez desagerturik eon ostean, hilik aurkitu zuten. Dioenez, oraindik dolu prozesuan dago, bizitzarekin berriz konektatzen. Dioenez, ez zuen pentsatzen hainbesteko minik existitu ere egiten zenik.
1973an Iparragirreren kantuekin disko bat grabatzen lehenetakoa izan zen, eta 1975ean Gontzal Mendibilekin 'Bagare' edota 'Kapitalismoak' kantuak biltzen zituen 'Zaurietatik dario' disko ikonikoa grabatu zuen.
Ustezko erasotzailea, berriz, Basauriko kartzelan dago, hilketa saiakera egotzi ostean. Ama sendatzen den bitartean, bien adin txikiko alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen esku daude.
Iragan abenduan, Bizkargi mendian, hobitik atera zituzten gorpuzkiak jaso ondoren, senitartekoek hilerriko nitxo batean utzi dituzte, Gerra Zibileko beste 58 biktimaren ondoan.
Ustezko erasotzailea, berriz, Basauriko kartzelan igaro du gaua, hilketa saiakera egotzi ostean. Ama sendatzen den bitartean, bien adin txikiko alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen esku daude.
Ibai Zabala Berrizko pilotaria da. 13 urteko ibilbidearen ostean, erretiroa hartu du, uztailaren 17an bere azken pilota partida jokatu ondoren. Palmaresari dagokionez, bigarren mailako txapelduna izan zen 2010ean.
Gizona astelehenean atxilotu zuten, ustez emakumeari arma zuri batekin labankada bat eman eta berarekin zihoan umetxoarekin ihes egiteagatik. Hilketa saiakera egotzi diote, eta Basauriko espetxean sartu dute.
Gizon batek bere bikotekideari labanaz eraso zion lepoan eta bien haur jaioberriarekin ihes egiten saiatu zen. Emakumea larri dago oraindik Gurutzetako Ospitalean.
Ustez, 27 urteko gizonak arma zuri batez eraso zion emazteari. Emakumea helikoptero medikalizatu batean eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Berrizko Udalak protesta-elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etarako.
Berrizko Inoxibar enpresak ekimen bitxia jarri du martxan: etxeko zartagin zaharrak hainbat dendatara eraman daitezke eta deskontuak eskaintzen dituzte berriak erosteko.
Berrizko pentsiodunek 723 sinadura bildu dituzte eguneko zentroa herrian bertan ireki dezaten. Udalarekin bilduko dira eguneko zentroaren inguruan hitz egiteko.
Twitterreko kontu ofizialean argitu duenez, "ez da egia" Durangoko, Zornotzako, Berrizko, Elorrioko eta Zaldibarko 100 herritar behar dituztenik "txertoak bota behar ez izateko".
Jon Azpitarte baserritarrak mota guztietako barazkiak hazten ditu Urritxandikoa baserrian, Berrizen. Egunotan jasotzen dabiltzan tipulin ederrak erakutsiko dizkigu.
Eder Lonba Lopez de Ipiña berriztarrak Ingalaterrako Rainshadow eskalada bide ospetsua burutzea lortu du. Bertakoa ez den munduko bigarren eskalatzailea da helburu hau lortzen.
Astelehenean sartuko dira indarrean neurri murriztaile berriak 400dik gorako intzidentzia tasa duten udalerrietan. 19 izango dira: 9 Gipuzkoan eta 5na Bizkaian eta Araban.
Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute. 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua duten 5.000 biztanletik gorako 8 udalerri eta beste 11 udalerri txiki dira.