Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak 21 urte bete ditu azaroaren 13an. Iragan denboraldian hasi zen lehen taldearekin jokatzen, eta 2024-2025 sasoian jokalari garrantzitsua izaten ari da. Bermeooak EITB Mediarekin hitz egn du.
EH Bildu, Guzan, Armendu eta Murueta Independente Taldeko hautetsiek agerraldia egin dute Urdaibain. "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea", azpimarratu dute. Larunbateko manifestazioarekin bat egin dute.
Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.
Indiako ozeanoan 47 egunez eduki zituzten bahituta itsaslapurrek 36 arrantzale. Echebastar enpresaren sei ontzietako bat da Alakrana, ultraizozte sistema duen ontzia. Hegaluzea arrantzantzetik merkaturatzera pasa dira eta aurki Alakrana Bermeo jatetxea zabalduko dute.
"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.
Bermeoko 'Alakrana' atunontzia bahitu zuten Somalian. 47 egunez egon zen piraten eskuetan. Kezka handiko uneak izan ziren, batez ere Bermeon, bertakoak baitziren arrantzale gehienak.
Gertakaria 10:00ak baino lehen jazo da Ander Deuna kaleko obra batzuetan; nonbait, gas hodi bat apurtu da eta horrek eragin du ihesa. Badaezpadako neurri gisa, bizilagunak etxean gordeta izan dira 40 bat minutuz.
Astearte arratsaldean zabaldutako idatzi labur batean, Bermeoko Arrun Elkarteak ofizial egin du azken hiru denboraldietan entrenatzaile izandakoak, "berak erabakita", taldea utziko duela.
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.
Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.
Urdaibaik denboraldi historikoa egin du: txapelketa guztiak irabazi ditu eta Eusko Label Ligan jaun eta jabe izan da. Horiek horrela, Bermeoko herrian harrera beroa egin diote gaur gauean.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Bermeo Urdaibaik irabazi du Portugaleteko Bandera, Orio eta Hondarribia atzean utzita. Bermeoko ontziak errekorra egin du, denboraldian jokatu diren 20 estropadetatik 14 irabazi baititu.
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak 10etik gorako nota jarri dio bere taldeari. Neguan egindako lana goraipatu du eta horrek udan isla zuzena izan duela nabarmendu du Portugaleteko estropada irabazi eta Eusko Label Ligako garaipenen marka berria ezarri ondoren.
Urdaibaik El Corte Ingles Bandera irabazita biribildu du denboraldia. 2024ko azken estropada irabazita inork lortu ez duen marka ezarri du Eusko Label Ligan, 14 garaipen eskuratuta. Gainera, Ligako txapeldunaren koroa jaso du bertan. Gogotik ospatu dituzte lorpen guztiak.
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Bermeoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Bermeoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarra hirugarren izan da Eusko Label Ligako Bermeoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Iker Zabalaren taldeak estropada bikaina egin du etxean Bermeo, eta igandean Portugaleteko Bandera irabazten badu, Ligako historian garaipen gehien lortu duen taldea izango da.
Iker Zabalaren taldeak estropada bikaina egin du etxean, eta bihar Portugaleteko Bandera irabazten badu, Ligako historian garaipen gehien lortu duen taldea izango da.
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da larunbat honetan Bermeon, eta Ares izan da onena. Galiziarren atzetik San Juan sailkatu da, garaileengandik segundo bakarrera.
Eusko Label Ligan, Bermeoko Bandera jokatuko da larunbatean, irailaren 14an. Hemen duzu ikusgai estropada eremuaren batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.
Arrantzalez jantzita eta jairako hitzordu handia dute gaur Bermeon. Herritarrek diotenez, "sozializatzeko" aukera paregabea da, ordutegiari erreparatu gabe.
Jaun eta jabe izan zen Urdaibai Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, eta Bermeoko taldearen eskuetara joan da saria. Gorka Aranberri patroiarentzat 9. bandera izan da, eta historia egin du.
Herria jaietan murgilduta dago, eta jendetza bildu da udaletxean Urdaibaiko arraunlariei, Kontxako txapeldunei, harrera beroa egiteko eta festarekin jarraitzeko.
Bou Bizkaiak alde handia atera zien lehen jardunaldian Zierbenari eta Donostiarrari, eta bigarrenean ere aise nagusitu da. Galipoak bigarren izan dira eta etxeko trainerua hirugarren.
Bermeo Urdaibaik zortzigarrenez irabazi du Kontxako Bandera. Ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
Urdaibai da gizonezkoen mailako 2024ko Kontxako Banderako irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu Bermeoko taldeko patroiak eta arraunlariek nola jaso duten bandera.
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia pozarren eta hunkituta agertu da Kontxako Bandera irabazi ostean. Arraunlariek egindako lana nabarmendu du, eta bere familiarentzat esker oneko hitzak izan ditu.
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai entrenatzaileak taldeak denboraldi honetan egindako lan bikaina nabarmendu du Kontxako Banderari begira egindako elkarrizketan. Igandean irabaziz gero, hurrengo Banderaren bila jarraituko dutela esan du.
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak bere taldearen lanean bete-betean sinesten du, eta uste du hurrengo igandean bere arraunlarien jarduna zuzena da, zaila izango dela garaipenak ihes egitea Kontxako Banderan.
Bermeok ez du aukaririk izan Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Izan ere, 14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. "Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena", adierazi du Gorka Aranberrik, Urdaibaiko patroiak.
Bermeotar erdilari gaztea hasierako hamaikakoan zelairatu da, Athleticekin, San Mamesen, Valentziaren aurkako partidan. Jauregizarrek neurketa osoa jokatu du, eta lan ona burutu.