Hasi dira, ofizialki, udako beherapenak. Esperantza handia dute dendariek, orain arte egindako eguraldi txarrak jaitsiera nabaria eragin baitu udako arropen salmentan.
Hasi berri den urtarrileko merkealdian legeak erosleari zein saltzaileari ematen dizkien eskubideen inguruko gako nagusiak bildu ditugu segidan, Leire Alberdi EKA kontsumitzaileen elkarteko abokatuak lagunduta.
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.
Hasi dira udako beherapenak denda handietan. Jende dexente ibili da lehen orduetan erosketak egiten. Denda txikiek, berriz, uztaila hasiera arte itxarongo dute beherapenekin hasteko.
Urtarrileko beherapen garaian murgildua gaude bete-betean. Hori dela eta, Jokin Aierregarai moda-adituarekin solasean izan da Urko Aristi "Hitzokei"n, beherapenak nola aprobetxatu ditzakegun jakiteko.
Askotan modako koloreak bilatzen ditugu ondo ematen diguten pentsatu gabe. Horregatik, kolore egokia aurkitze aldera, geroz eta jende gehiagok “kolorimetria” azterketa egiten du. Hobekien dagokigun kolorea aurkituz gero, erosketetan dirua eta denbora aurreztuko ditugula diote moda adituek.
Ander Kornejo Euskadiko Kontsumitzaile elkarteko komunikazio arduradunak aholkuak eman dizkigu Goiz Kronikan gaur hasiko den merkealdi sasoiaren inguruan.
Erosleak pozik daude beherapenekin, baina gehienentzat esentzia galdu dute urtean zehar egiten diren promozio, eskaintza eta deskontuen eraginez. Denda txikiek tradizioa mantentzea erabaki dute eta urtarrilaren 7an hasiko dituzte.
Merkataritza kate handien eskaintzek denda txikiak merkealdiak aurreratzera behartu dituzte. Batzuk bapatean harrapatu ditu beherapenak, beste batzuk, aldiz, zer erosi ez zekiten.
'Outlet' kontzeptua supermerkatuen mundura ere iritsi da. Markako produktuak ohiko supermerkatuetan baino % 30 merkeago dituzte horrelakoetan. Horren merke saltzea nola lortzen duten jakin nahi izan du ETBk.
Markako produktuak % 30 merkeago saltzen dituzte 'outlet' supermerkatu berrietan. Ainhize Vega kazetaria horietako batean izan da eta gaur izango dugu ikusgai, Gaur Egun albistegian, 14:00etan.
Ostirala da, haurrak oraindik oporretan daude eta euriak ere dexente errespetatu du eguna. %20ko beherapenenetatik hasi eta erdi prezioraino, eskaintza bikainak aurkitu daitezke gure dendetan gaurtik hasita.
Urteroko balantzea oraindik ixteko badago ere, salmenten erorialdia 2020koa baino txikiagoa izango dela espero dute, eta ez dela % 10era iritsiko. Beherapenak ostiral honetan hasiko dira.
Salmentak igotzeko itxaropenez, arropa saltokietan hasi dira lehen deskontuak jartzen. Beherapenei aurrea hartuta, errege eguneko azken erosketak bultzatu nahi dituzte dendariek.
Elkartea 2.500 produkturen baino gehiagoren prezioak aztertzen hasi da, Black Friday aurreko hilabete osoan zehar duten bilakaera erreala ikusteko. Gainera, kontsumitzaileei gomendatu die beherapen deigarriak dituzten iragarkiez ez fidatzeko.
Beste urte batez, aurreratu egin dira beherapenak. Batez ere, denda kate handietan. Gehienek gaur eta bihar artean hasiko dute merkealdia, udako oporrak hasi aurretik.
Black Friday ekimenak merkatari txikiengan duen eraginaz solastu gara, salneurri merkea beste edozein faktoreren gainetik hobesten den pandemia eta krisi garai hauetan.
Black Friday ekimenak merkatari txikiengan duen eraginaz solastu gara, salneurri merkea beste edozein faktoreren gainetik hobesten den pandemia eta krisi garai hauetan.
Black Fryday eguna da gaurkoa. Txirristra zapata dendan izan gara, Donostian, eta beherapenik ez egitea erabaki dute, bezeroekiko etika falta iruditzen zaielako eta egoerari ezin diotelako eutsi.
Guardia Zibilak ohartarazi du Black Friday egunean eta Gabonetan iruzur gehiago egiten direla, baita faltsifikatutako produktuak saltzen direla ere, eta horiek saihesteko hainbat gomendio eman ditu.
Jon eta Jone merkealdia aprobetxatuz erosketa batzuk egotera doaz. Jone-k badaki nola jokatu eta zer erosi merkealdiari errenta atera ahal izateko. Jon-i ez zaio logikoa iruditzen behar ez diren gauzetan inbertitzea.
Merkataritza kate handiek hasi dituzte udako merkealdiak. Pandemiaren osteko lehenak. Denda txiki askok ezin dute handien olatu horretan sartu, eta beherapenak atzeratuko dituzte.
Merkataritza-lokal guztiek aurretiko hitzordurik gabe ireki ahalko dute, eta establezimendu handiek ere bai, 1 fasean, beren espazioa 400 metrora mugatzen badute.
Espainiako Gobernuak merkealdiaren inguruan ateratako dekretuak polemika piztu du. Xabier Aldalurrek ( Euskal Dendak) dio diskriminazioa ikusten dutela erabakian.
Orain dendek urte osoan nahi dutenean jartzen dituzte eskaintzak. Hala ere, prezio onenen zain egon dira asko eta jendetza ibili da lehen egun honetan erosketak egiten.
Saltoki batzuetan gaur hasi dituzte beherapenak eta beste batzuetan urtarrilaren 7an hasiko dira. Salmentetan abendua ez da espero zuten bezain ona izan eta merkealdia lagungarri izatea espero dute.
Euskal herritarren % 96k egingo dute erosketaren bat kanpaina honetan. Horietatik % 56k online erosiko dute eta bataz beste 256 euro gastatuko ditu bakoitzak.