Besteak beste, Samuel L. Jackson, Spike Lee eta Bruce Springsteen izan dira estatu klabe horretan Kamala Harris hautagai demokrataren alde bozkatzea eskatu dutenak, Donald Trump presidente ohiaren beste agintaldi batera "ez itzultzeko".
Eminem raperoak Barack Obama presidente ohia aurkeztu du, Kamala Harris presidenteorde eta hautagai demokrataren aldeko mitin batean, Detroiten. Hitza hartu ondoren, Obama Lose Yourself abesti arrakastatsuaren zati bat rapeatzera ausartu da.
AEBko presidente ohia izan da Demokraten Konbentzioan ikusmin handiena piztu duen hizlaria. Kamala Harris hautagaiari babesa agertu dio, herrialdea "kapitulu berri baterako prest" dagoela argudiatuta. Era berean, Joe Biden presidentea "demokraziaren defendatzaile" gisa goraipatu du.
Barack Obama AEBko presidente ohiak Demokraten Batzarrean egin duen hitzaldia baliatu du Joe Biden egungo presidentea goraipatzeko. Horren esanetan, "arrisku handiko une batean demokrazia defendatzeagatik" gogoratuko dute estatubatuarrek.
Kamala Harrisek babesa eskertu die obamatarrei, "zuen babesa izateak asko esan nahi du niretzat, @MichelleObama eta @BarackObama. Ekin diezaiogun lanari", idatzi du Harrisek X.-n.
Joe Bidenek atzera egin eta AEBko presidentetzarako lehia uzteak aurrez aurre jarri ditu alderdi demokratako buruzagiak, eta bi aukeren artean erabaki beharko dute: denak bat eginda Harris babestu edo abuzturako batzar ireki bat deitu.
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
Donald Trumpen garaian galdu zen tradizioa da, eta orain Joe Bidenekin berreskuratu dena. Barack Obamak Robert McCurdy margolaria aukeratu du berea egiteko, eta lehen dama ohiak Sharon Sprung.
Armak edukitzearen aldeko 'lobby' handia Erriflearen Elkarte Nazionala da, eta Alderdi Errepublikanoaren babesa du. Estatubatuarren %42k arma bat dute etxean. Arma duten pertsonen %80 gizon zuriak dira.
AEBko hainbat politikari eta eragilek errepublikarrei eskatu diete armak arautzearen alde egiteko. Baina alderdi errepublikanoko buruzagien erreakzio bakar baten ere ez da armen arazoa aipatzen. Dolua, biktimen aldeko errezoa, zentzugabeko indarkeria, baina hitzik ez armei buruz.
Segurtasun neurriak indartu dituzte hiriigunean, milaka agente eta lehergailuak detektatzeko unitateak tartean zirela. Donald Trump izan da omenaldi ekitaldietatik kanpo geratu den AEBko presidente ohi bakarra.
Goizaldean izan zen operazioa; helikopterotan iritsi ziren AEBetako soldaduak, eta 40 minutuan Bin Laden eta beste lau lagun hil zituzten, emaztea eta semea tartean.
Fredy afroamerikarra poliziak hil zuen Baltimoren, Heather manifestaria berriz neonazi batek Charlottsvillen. Herrialdeak ere bidaia hori egin zuen Washingtonetik pasata Trump aukeratuz.
Horrela, bada, 700.000 gazte migratzailek lanerako baimena eskuratzeko aukera izango dute, AEBtik kanporatuak izateko arriskurik gabe. Programa hori Barack Obamaren agintaldia onartu zen.
Bonok, Beyoncek, Lady Gagak edota Barack Obamak poliziaren indarkeriaren eta arrazakeriaren aurka "Black Lives Matter" mugimenduko protestetan parte hartzen ari diren gazteak txalotu dituzte.
2015ean sinatutako akordio nuklearraren arabera, soberan duen aberastutako uranioa atzerrian saldu behar du Iranek, baina Irango presidenteak jakinarazi du hori egiteari utzi egingo diotela.
Elkarrizketa pribatu labur bat izan dute, eta argazki bat. Obama presidente-ohiak eromena eragin du Sevillan, turismo-topaketa bateko gonbidatu gisa joanda.
Susmagarria Plantationen atxilotu dute, Opa-Lockatik gertu (Miami-Dade), eta identifikatu egin dute: Cesar Sayoc Jr da, 56 urtekoa, eta Trumpen jarraitzailea sutsua.
Haien etxeetara iritsi aurretik atzeman dituzte lehergailuak. CNN telebista-katearen egoitzan topatutako paketea John Brennan Inteligentzia Agentzia Zentraleko zuzendari ohiari zuzenduta zegoen.
Obamaren eta Clintonen etxeetara iritsi aurretik topatu dituzte. Gainera, kongresista demokrata baten bulegora eta Time Warner erakinera bidalitako beste pakete bana ikertzen ari dira.
Barack Obama AEBko presidente ohiak gogor kritikatu zuen Donald Trump, mandatari ohien isiltasuna urratuta. Hitzaldia entzun zuenean lokartu zela esanez erantzun dio Trumpek.
Obamaren dekretu bat baliogabetu du Trumpek ia milioi bat ameslariren deportazioa bideratzeko. Epaitegi batek dekretu hori bertan behera utzi du, eta borroka judiziala hasi d.
Aldaketa horrek zein neurritan eragiten duen eta nola aplikatzen den ikusi bitartean, bistan da enpresa hornitzaile horiek erabiltzaileei murrizketak ezarri ahal izango dizkietela.
Kontseiluak 2016an onartutako ebazpen baten arabera, nazioarteak ez du "1967ko ekainak 4an ezarritako ildoen aldaketarik aitortuko, Jerusalemi buruz izanda ere". Obama abstenitu zen bozketa horretan.
Turista estatubatuarrek irlara egindako bidaien baldintzak zorroztu eta Kubako enpresekin AEBko konpainiek dituzte harreman komertzialak mugatuko ditu.
Errusiak 2016ko AEBko hauteskundeetako emaitzetan nolabaiteko eragina izan zuen argitzea helburu duen FBIren ikerketa zuzenduko du Robert Muller FBIko zuzendari ohiak.
Soldadu ohiak zazpi urte eman ditu espetxean, Wikileaks atariari klasifikatutako milaka fitxategi isilpean eman ondoren. Barack Obamak urtarrilean indultatu zuen.