Urriak 23 dituen honetan ospatzen dugu San Severino eguna, eta Balmasedako kaleetan babarrun usaina dago, bertako errezetarik tradizionalenak ekarrita. Goizean goizetik, ehunka kuadrilla sukalkia prestatzen dihardute, putxeren epeltasuna lagun.
Zergak ordaintzeari utzi dioten Balmasedako herritar batzuek euren egunerokoa kudeatzeko duten gaitasuna erakutsiko du Xabier Garcia Ramsdenek gidatutako saioak.
Bertan egon dira saioan parte hartu duten herritarrak, Xabier Garcia Ramsden aurkezlea, Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta Txetxu Txarramendieta Balmasedako alkateorde eta Kultura zinegotzia.
Edukiontzi horietako baten ondoan aparkatuta zegoen auto bat ere kiskali da. Momentuz ez dakite nork edo nortzuek piztu dituzten suteak. Udal alderdiek aho batez gaitzetsi dituzte gertakariak.
Eguraldi txarraren ondorioz, Bilboko prozesio ezagunenetako baten ibilbidea murriztu behar izan dute, Afari Santuarena. Balmasedan, Pausuen Prozesioa bertan behera utzi behar izan dute. Seguran, ordea, nazaretarren prozesioa egin ahal izan dute.
Bilboko Euskal Museoak ekoitzitako erakusketa La Encartada Fabrika-Museora iritsi da, Balmasedara. Eulalia Abaituaren argazki funtsetik abiatuta, XIX. eta XX. mendeen arteko Bizkaiko emakumezkoen janzkera erakusten du, hainbat piezaren bidez.
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
Munduko hainbat lurraldetatik ekarritako kakaoa erabiltzen du Raquel Gonzalezek. Enpresa txikia da Kaitxo, Balmasedan dago kokatuta, eta handik mundu zabalera bidaiatzen dute Raquelek egindako txokolate tabletek.
Gaur sartu ahal izan dira gauzarik beharrezkoenak biltzera, baina ezin izango dira beren etxeetara itzuli denbora batez. Alfonso San Vicente alkateak azpimarratu du ez dituztela bizilagunak bazter utziko eta Udalak "behar duten guztian lagunduko" diela.
Balmasedako (Bizkaia) San Severino plazan dagoen lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte ostiral gauean, eraikinaren teilatuak su hartu ostean. Sua 21:10 aldera piztu da.
Balmasedako Teike jatetxeak irabazi du II. Bizkaiko Tortilla Kopa. Guztira, lurraldeko 64 ostalaritza-establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, baina 4 bakarrik iritsi dira San Mamesen ospatutako finalera.
Indar handiko sutea izan zen, haize-bolada gogorren eta landarediaren lehortasunaren ondorioz. Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin omen zuen sutea.
Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Joseba Iraolak Euskal Selekzioarekin bigarren denboraldia osatuko du. Bizkaitarra Europako Mendi Lasterketen Txapelketaren hirugarren postuan dago eta, egin diren sei probetatik, sei aldiz igo da podiumera (gaztelaniazko adierazpenak).
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.
Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.
Gaur, ekainak 9, eta bihar La Encartada Moda itzuliko da La Encartada fabrika-museora. Mende bat baino gehiagoko historia duen makineria gordetzen du museoak, eta industria-ondarearen erreferentziazko leku bilakatu da. Bertan izan gara aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutze aldera.
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.
Balmaseda bere ohiko Pasio Biziduna ospatzen ari da atzo eta gaur. Ostiral Santuko Gurutze Bidearen antzezpena da ezagunena eta jende gehien biltzen duena.
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
Aste Santuaren atarian egonda, Balmasedara joan gara, hango tradizioen berri izateko. Aitor Martinezek eta Nerea Lopezek gidatu gaituzte Pasioaren Interpretazio Zentroan barrena. Ondoren, putxerak ere nola prestatzen dituzten ikusi dugu.
Balmasedako Convento San Roque Jatetxean bildu gara Jaime Pagaiekin. Garai batean luxuzko konbentua zena, ospakizunetarako hotel eta jatetxe paregabea dira orain. Sukaldean, Jon Ander Suárezek arroz saldatsua abakandoarekin prestatu digu.
Astebete falta da Aste Santua hasteko, eta Balmasedan azken entseguetan daude, Pasio Biziduna berriz ere antzezteko. Jesus, Ama Birgijina eta Pontzio Pilato ezagutu ditugu.
Txirrindulariek 992,5 kilometro bete beharko dituzte Gasteiztik abiatu eta, sei etaparen ostean, Eibarren amaituko den lasterketan. Ez da erlojupekorik izango, eta ibilbidean zehar 26 mendate izango dituzte zain, horietako zazpi azken jardunaldian.
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
Akusazio partikularrak uste du froga nahikoak daudela Carmen Merinoren aurka. Gaur hasi da haren kontrako ahozko epaiketa Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
Carmen Merinoren kontrako ahozko epaiketa hasiko da gaur, Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
Gau eta egun ehundik gora suhiltzailek eta larrialdi zerbitzuek 3.000 ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Adietuen ustez, Balmaseda eta Artziniega arteko errepidean dagoen línea elektrikoan egon zela suaren jatorria.
Arbalizako 426 hektarea kiskali ziren, eta Zallako Herrerako beste 15. Azken 30 urteetan Bizkaian izan den suterik handiena da. Batez ere, mozteko adinean zeuden koniferoen masa helduak (berehala moztu beharko dituzte), eta beste birpopulatze gazteago batzuk kaltetu dira.
Balmasedan piztutako sutea, Euskadiri dagokionez behintzat, erabat itzali da eta orain kalteak zenbatzeko garaia heldu da. Gutxienez, 500 hektareatik gora erre dira, EAEn, azken 30 urteetan izan den suterik handiena izan da.