Aitor Bedia, Añube taldeko abeslaria, egon da Josebarekin sukaldean. Kozinatzen eta hitz egiten egon ostean, Aitorrek berarentzako berezia den abesti bat abestu du: Añuberen lehen diskoko (Añube) "Aurpegi Biluziak".
"Factor X" telebista saioan parte hartzeak ate batzuk ireki dizkio Danel Sarasuari. Madrilgo diskografiek kantuak bidaltzeko eskatu diote, baina Danelek euskaraz abestu nahiko luke. 50 mila jarraitzaile ditu Tik tok sarean, baina, hankak lurrean ditu eta badaki musikatik bizitzea ez dela erraza.
Garabide elkarteko lehendakariordea da Jon Sarasua. Munduko hainbat hizkuntza desagertzear daudela eta, norabidea larria dela iritzi dio. Bere aldetik, euskarak datozen urteetan erronka garrantzitsuak dituela azpimarratu du. Alderdi nagusien arteko itunak eskatu ditu, euskarak aurrera egin dezan.
Aretxabaletako Iosu harategiko tripakiak Gipuzkoako txapeldunak izan ziren 2023an. "Sukalerrian" saioan dastatzeko aukera izan dugu eta tripakiak nola egiten dituzten azaldu digute.
2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
Albina Stardust Aretxabaletako azokan izan da, eta Nourdine Ovafa saltzaileak merkatuko lana nolakoa den kontatu dio. 17 urterekin hasi zen lanbide horretan, aitari laguntzen, eta zazpi anai-arrebadun familia aurrera ateratzeko.
Maider Triviñok aspergerra du, eta harro dago horrekin, nahiz eta batzuetan abantailak baino desabantailak nabarmenagoak diren. Memoria bikaina du Maiderrek, baina gizartean harremantzeko zailtasunak ere bai. Gizartean, autismofobia dagoela iritzi dio.
Urtero, Gipuzkoako udalerriko merkatariek spota egiten dute, Gabonetan herriko erosketak sustatzeko. Sortzaileek herritarren laguntza azpimarratzen dute.
Urtero bezala, Aretxabaletako merkatariek iragarki bat prestatu dute Gabonetako kanpainari begira. Aurtengoan, "Braveheart" filma izan dute inspirazio iturri, eta tokiko merkataritzaren gertutasuna aldarrikatu dute.
Ume zirela etorri ziren Euskal Herrira, baina Salma eta Embarka Ahmed ahizpa birkiek ez dute etxeko hizkuntza galdu nahi. Hassania hitz egiten dute, Mendebaldeko Saharan nagusi den hizkuntza. Euskal Herrian errotuta egon arren, hassaniari eutsi nahi diote.
Giza hilketaren saiakuntzaren delitua egozten diote, baita armak legez kanpo edukitzea ere. Bere etxean suzko armak, aire konprimatutako armak eta arma zuriak aurkitu dituzte.
Goizaldeko seiak aldera, Aretxabaletako taberna baten kanpoaldean, hiru gizonen arteko liskar bat tiroketan amaitu da, eta horietako bi zaurituta eraman dituzte ospitalera. Erasotzailea 39 urteko auzotar bat da, eta orain Bergarako polizia etxean da atxilo.
Ezkutu tabernaren kanpoaldean gertatu da erasoa, eta zauritutako bi pertsonak Gasteizko ospitale batera eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Ustezko erasotzailea Aretxabaletako bizilaguna da, eta Udalak oharra kaleratu du kezka agertzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko.
Zaleek harmailetatik irainak botatzen zituztela ikusita, Aretxabaletako UDA Kirol Elkarteak zale horiei zelaira ez joateko eskatu zieten. Horrek saltsa sortu du eta horri buruz aritu da Agurtzane Elkoro, UDAko presidentea.
Kepa Errastirekin eta Getari Etxegaraiekin izan gara. Euren azken lana aurkeztu digute, 'Postdatarik gabeko gutunak'. Xake Produkzioak egindako obraren xehetasunei buruz eta esku artean dituzten proiektuen inguruan aritu dira. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Pitu Hernandezi bisita egin diogu, Aretxabaletako Kiloka dendan zer-nolako produktuak dituzten ikusteko. Produktu ekologikoak dira, eta soltean dituzte salgai. Gaurkoan, pasta mota desberdinak ikusi ditugu.
Ibai Alberdirekin izan gara Aretxabaletako Galartza auzoan. 10-15 urte daramatzate terreña arrazako behiekin lanean bertako ganadua bultzatzeko hautua hartuta. Gainera, Zaloña Aurrekoa baserrian egiten duten okelaz ere hitz egin digu.
Urtarrilean Greziara joan eta handik Asia hegoekialdera jo zuen motoan bidaiatzeko asmotan. Espainiako Enbaxada harremanetan dago jada familiarekin, behar duten laguntza emateko.
Zehazki, zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote agenteen irudiak grabatzeagatik arropa aldatzen ari zirenean. Zigorra urriaren 3an ezarri zitzaion, eta otsailaren 28an Udalbatzak erabaki zuen udaltzaina ez dela lanera itzuliko.
Aretxabaletan, liskar handiak izan ohi dira jubenilen futbol partidetan. Hori dela eta, futbol-zelaira ez joatea eskatu die herriko klubak hainbat gazteri. Futbolean entzuten diren irainei buruz hitz egin dugu hainbat lagunekin.
Eli Ibarra Athleticeko jokalari ohia da. 15 denboraldi, 413 partidu, 111 gol eta 5 ligarekin. Igor Arenaza ere, Athleticeko jokalari ohia da, eta, gaur egun, fundazioko teknikaria.
Urko Sanchezek kontatu digunez, parrilla da Aretxabaletako Goyaran erretegiaren berezitasuna, eta bigarren plater guztiak hala egiten dituzte. Gaur, adibidez, olagarroa nola egiten duten ikusi dugu.
Orain egun batzuk irabazi zuen Espainiako tomate onenaren saria, bigarren urtez jarraian. Gaur, igandean, tomateari lotutako seigarren azoka egin dute. Protagonista gorriak izan dira, baina ohi baino gutxiago azken hilabeteotako lehorte eta beroaren ondorioz.
Mikel Perezek Danel Sarasua Gaztea Coverreko finalistarekin egin du hitzordua Aretxabaletan. Musika gustuko duen jende asko ezagutu duela esan dio, eta pozik dago esperientziarekin. "Begitara Begira" abestu du anaiarekin batera.
18 urterekin hasi zen harakin bezala Jon Diaz. Egun, bere harategian, bertoko okela saltzeaz gain, prestatutako jaki eta platerak ekoizten dituzte, hala nola, saltxitxak, hanburgesak, txistorra edo bularki beteak. Bildotsak, saiheskiak eta untxiak ere kozinatzen dituzte enkargupean.
Zentro berriak Arantzazuko Artzain Eskolaren eredu pedagogikoa behien behar espezifikoetara egokituko du. Areantza Etxebarri baserrian eskainiko dute prestakuntza Julen eta Agustin Abasolo anaiek.
EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak Aretxabaletako Batzokiaren berrinaugurazioan parte hartu du. Bertan, jeltzaleen eredua goraipatu du eta ezker abertzaleari, "proiekturik ez duenez", eurena "tuneatzea" leporatu dio.
Natalia Zhivotovska ukrainarrak Svetlana Baeva errusiarrari eskatu dio errusiarrei kontatzeko gerra benetan nola doan eta Svetlanak agindu dio egingo duela, saiatzen ari dela informazioa eta egia partekatzen errusiarrekin.
Butxa izena, tamalez, oso ezaguna egiten zaigu orain, baina gutako askok duela bi aste juxtu entzun genuen aurreneko aldiz, hain zuzen ere, handik ihes egindako neska batekin, Nataliarekin hitz egin genuenean.
Ukrainako gerrako irudi oso latzak iritsi dira Butxatik, eta gogora ekarri dugu joan zen astean Natalia Zhyvotovskak egin zigun kontakizuna. Butxakoa da bera eta ihes egitea lortuta Aretxabaletan dago une honetan.
Gerra oso hubil bizi izan du Nataliak. Militarrek etxea okupatu zieten eta orain jakin du mina batekin suntsitu dutela. Ihesean ezker eta eskuinera ez zuen begiratzen hildakoak ikusi eta zorabiatzeko beldurrez. Astebete darama Aretxabaletan eta gerraren kontakizun gordina egin digu.
Asko dira udaberriari ongi etorria eman nahi izan dioten pertsonak. Gure erabiltzaileak ere kalera atera dira udaberriak lehen asteburu honetan ekarri digun eguraldi ona aprobetxatzera. Hauek dira EITB Mediari bidalitako argazkiak.
Herenegun gauerdian, euskal taxilarien karabanan iritsi zen Natalia EAEra. Orain Aretxabaletan dago, lau urte zituenetik bigarren familia izan duenarekin. Lasaiago, baina oraindik bizi izan duena sinetsi ezinda.
Telebistako azken lanak Karlos Arguiñanoren ondoan egin zituen; are gehiago, telebistaz ikas duen guztia berari esker izan dela aitortu digu. Azken zortzi hilabeteak Mexikon eman ditu, eta orain, berriz Euskal Herrian, lanean erronka berriei ekiteko prest dagoela esan digu.