Aldekoa Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea izan zen eta gero Aralar zuzendu zuen. Diputatu izan zen Nafarroako Parlamentuan eta Kongresuan. 1983tik 1985era preso egon zen.
Alderdia desegitearen alde bozkatu du militantziaren %91,2k eta hemendik aurrera EH Bildun jarraituko dute. Patxi Zabaletak eman dio amaiera Iruñeko Baluarten egin duten Kongresuari.
"Hemen garrantzia gehiago eman zaio tribuari, herriari baino", esan du Aralarko lehendakariak alderdia desegiteko proposamenaren berri ofizialki jakin den astean eskainitako elkarrizketa pertsonalean.
Aralarreko presidenteak azaldu duenez, “hurbilekoen eta militanteen erabateko babesa” jasotzen ari dira, alderdia desegiteko proposamena jakitera eman ondoren.
Abenduan gauzatuko den kongresuan amaituko da Aralarren ibilbidea, alderdi bezala. Patxi Zabaleta harro dago egindakoaz, baina, oraindik, asko dago egiteko, haren iritziz.
Aralarren zuzendaritzak bere ibilbide politikoa amaitzea proposatuko die afiliatuei alderdiaren VII. Biltzarrean, abenduan: 'Etorkizunari begirako proposamena da', esan du Patxi Zabaletak.
'Jendeak hautatutako zuzendaritzaren lehen bilera' egin dute gaur, astelehenarekin, Arnaldo Otegi koordinatzailearen esanetan. 'Egun on Euskadi' saioan ere izan da Otegi.
Militanteen % 84k babestu dute EH Bilduren zuzendaritza berria. Ponentzia politikoak eta estatutuek ere gehiengo zabalaren babesa jaso dute; % 93 inguruk bozkatu dute bi dokumentuen alde.
Harekin batera, Gari Mujika (zuzendari nagusia), Ainhoa Beola (Programa zuzendaria), eta Maider Carrere (Barne Antolaketa zuzendaria) daude, besteak beste, Mahai Politikorako plantxan.
Ikerketa batzordeak ondorioztatu duenez, AP-1 autobideko lanetan ordainketa irregularrak egon ziren. EH-Bildu, Aralar eta PPk idazkia bermatu dute, Alderdi Sozialista eta EAJk, ordea, ez.
“Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko garaian” herritarrek “protagonismoa hartzeko gizarte zibila martxan jartzea” 2015eko erronken artean kokatu du koalizio abertzaleak.
Pablo Iglesiasen alderdiak botoen % 25,6 lortuko lituzke EAEko hauteskundeak gaur egingo balira, Euskobarometroaren arabera. EAJk irabaziko lituzke bozak.
Esate baterako, errenta handien eta txikien gaineko zergak jaitsiko dira; Sozietateen gaineko Zerga % 30tik % 25era murriztuko dute eta Ondarearen gaineko Zerga % 20 jaitsiko dute.
Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusi berriak 'Egun On Euskadi' saioan esan duenez, idazkaritza berriarekin 'ez da aldaketarik emango', aurretik egindako lanarekin jarraituko dute.
Rebeka Uberak hartu du Zabaletaren lekukoa. Patxi Zabaleta Aralarreko sortzailea politikatik urrunduko da pixkanaka-pixkanaka. Zuzendaritza berriak ezker abertzale sozial eta plurala du helburu.
Maite Artolak elkarrizketatuko du Zabaleta 9:00etan 'Faktoria'n. Babcock eraikinaren gaineko erreportaje bat eskainiko dute 10:30ean, eta, ostirala izanda, zinemazaleentzako gomendioak jasoko dituzte.
Zabaletaren esanetan, “Aralar garai berrietara egokitzeko moduaz” eta “etorkizuneko ezker abertzale zibil eta anitzari egingo dion ekarpenaz” eztabaidatu dute.
Azaroaren 8an eta 15ean seigarren biltzarra egingo dute, eta Patxi Zabaletaren ordezkoa aukeratuko dute. Zuzendaritza berria orain artekoa baino sinpleagoa izango da, betebehar nagusi batekin.
Ohar baten bitartez, Aralarrek jakinarazi du larunbatean Donostian izango dela, Aste Nagusia hasi aurretik egingo den presoen eskubideen aldeko manifestazioan.
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak adierazi du EH Bilduk daramala ordezkapen politikoa eta publikoa ezker abertzalean, ETA 'erakunde zibil' bilakatu arren.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, ETA “iritzi sortzailea” izan daitekeela onartu du, baina gizartearen ordezkaritza “botoetatik” datorrela nabarmendu du.
Zabaletak eskatu du bakea berdintasunean egin ahal izatea, garaiturik eta garailerik gabe, konkakizuna askatasunez egitea eta biktima guztiak aitortzea.
ETAk 1999. urteko su-etena apurtu ondoren, politikagintzara salto egitea erabaki zuen Aintzane Ezenarrok. Aralarreko legebiltzarkidea izandakoa, hemendik aurrera, biktimen aholkularitzan arituko da.