Arabako Errioxako Caritasek, Mugarik Gabeko Maitasuna GKEk, Paulo Freire IGEk, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako teknikariek eta eskualdeko gizarte-langileek, eta Guardia, Lantziego, Eltziego, Oion eta Bastidako ikastetxe publikoek aitortza jaso dute Guardian egindako ekitaldian.
Eztabaida EH Bilduren eskutik heldu da Ganberara, mozio batean helegite hori defendatzen baitzuen, baina atzera bota dute. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk adostutako zuzenketa onartu da. Bertan ez da errekurtsoaz hitz egiten, eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko plan bat planteatu dute.
Auzitegietan gatazka konpondu bitartean, Arabako Errioxako Ardogileen Elkarteko 80 upategiek A marka kolektiboarekin merkaturatuko dituzte ardoak, Araban egindako ardoak identifikatzeko.
Arabako Mahastiak sor-markari EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak joan astean atea itxi ondoren, ABRA elkarteak gaur esan du oraindik ez dutela erabaki helegitea jarriko duten edo ez.
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa aurkeztea juridikoki aztertzen jarraitzen dute, Arabako Mahastiak markaren sustatzaileekin batera.
Amaia Barredo sailburuak esan duenez, Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak "lanean ari dira beharrezko txostenak eta dokumentazioa prestatzen", behin horiek izanda errekurtsoa jarri ala ez erabakitzeko.
Errioxa Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak azaldu duenez, ostiralean emango du, ohar bidez, epaiaren edukiaren berri. Aurreratu duenez, euskal auzitegiak ontzat jo du 'Arabako Mahastiak' izendapena babestu eta inskribatzearen kontra aurkeztutako helegitea.
Basque Wine markak eta Eusko Jaurlaritzak Asiako herrialdean abiatutako proiektuan 22 upeltegitako txakolina, sagardoa eta Arabako Errioxako ardoa eskaini dituzte.
Guardian Orbea Gravel Rioja Alavesa txirrindularitza proba jokatu da larunbat honetan. 1.500 txirrindulari inguru batu dira bertan, tartean txirrindulari ohiak, Miguel Indurain eta Haimar Zubeldia, esaterako.
Arabako Errioxako upategian 6 ardo mota egiten dituzte. Amarehuna izeneko ardoa da bereziena, mahats zaharrenekin egiten da eta prozesu osoa eskuz egiten dute. Ardoak Euskal Herrian saltzen dituzte baina batzuk Madrilera edo Bartzelonara bidaltzen dituzte.
Esti Besa eta Julen Gorroñok erakutsi digute Candido Besa upategia. Birraitonaren tradizioari jarraituz lantzen dituzte mahastiak. Teknologia berriak erabiltzen dituzten arren, lana eskuz eta modu tradizionalean egiten dute.
Gasteizko Olarizuko zelaietan Arabako ikastolen aldeko jaia hartuko dute ekainaren 15an, ''Etengabe'' lelopean. 2025ko jaialdiaren edizioan bildutako dirua Bastidako ikastolara bideratuko dute.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak legegintzaldi honetarako dituen helburuak eta erronkak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean; besteak beste, lehen sektorean belaunaldi aldaketa bermatzea eta Mutriku, Ondarroa eta Bermeoko portuetan hobekuntzak egitea aipatu ditu.
Sektoreak bizi duen krisiaren aurrean, ze bide hartu litekeen aztertu dugu Faktorian, Itxaso Compañon ABRA Arabako Errioxako upategien elkarteko presidentea, Iñigo Tapiador RIOJA Jatorri izendapeneko marketing arduraduna eta Amaia Ormaetxea, ekonomia kazetariarekin
Amaia Barredo sailburuak Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 29. Jaian, Moredan, azaldu duenez, ardoa ekoizten duten eremuek "egoera global zaila" bizi dute, inflazioa, tentsio politikoak eta garraioaren eta horniduren krisia tarteko.
ETS musika-taldeak eskainitako pregoiaren ostean, egun gutxi barru hasiko den mahats-bilketaren lehenengo muztioa dastatu dute, eta baita Arabako Errioxako ardoa ere.
Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bailarako mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak bizi duen krisiaz ohartarazi du, upategiak itxi eta enplegua galdu dela azpimarratuz, eta sektorearen oparotasunerako bide berri bati ekin nahi dio laster aurkeztuko duen proiektuarekin.
Armiñon eta Berantevilla arteko N-124 errepidearen bikoizketa ireki dute gaur goizean. Gasteiztik Arabako Errioxara sartzeko bide nagusiena da. Lanek bi urteko iraupena izan dute eta 17 milioi euroko inbertsioa.
Guardiako egoitzak ardoarekin lotutako jarduerak hartuko ditu, 2.500 metro koadroko eraikin batean. Gasteizko egoitzak, bestalde, 4.000 metro koadro izango ditu, eta gainerako edariekin lotutako prestakuntza eta jarduerak hartuko ditu.
Mahastietan ura hornitzeko dauden putzu batzuk tranpa dira hainbat animaliarentzat. Maiz, itota hiltzen dira bertan, biltegietatik atera ezinik. Orain, Aranzadi elkartea, upeltegi eta udalekin lankidetzan, mikro hezeguneen sare hori lehengoratzen ari da.
Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak hezkuntzak dituen erronkak nabarmendu ditu bertan: euskararen erabilera sustatzea, berrikuntza digitala eta kudeaketaren hobekuntza.
Igande honetan, 10:00etan, hasiko dira Arabako ikastolen aldeko jaia dela eta antolatutako ekitaldiak Olarizuko zelaietan. Aurten, Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango da bildutako dirua. EITB ere Gasteizen izango da, Makusiren proiekzioekin eta "Go!azen"en karaokearekin, besteak beste.
Proiektua aitzindaria da Euskadin, eta ardogintza sektoreak eragindako hondakinei tratamendu zuzena emateko asmoz sortu da. Helburua teknologiarik modernoena eta eraginkorrena erabiliz, industriarako, energia sortzeko eta elikadurarako produktuak lortzea da.
Tenperatura altuen errekorrak hautsi dira eta apiril batean lehenengo aldiz erregistratu ziren gau tropikalak kostaldean. Hilabetean zehar erregistratutako prezipitazioen arabera, hilabetea Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan izandako lehorrenetakoa izan da.
Igerileku publikoak ekainaren 24an ireki, eta irailaren 1ean itxiko dituzte, eta ureztatze lanei dagokienez, 23:00etatik 24:00etara egin beharko dira, kontsumoa eta ur-ihesa kontrolatzeko, ia euririk egin ez duen neguaren ostean.
Kutxabanken bulegorik edo kutxazain finkorik ez dagoen tokietara autobus bat joaten da. Arabako 16 herritara joaten da, eta 4.000 biztanleri ematen die zerbitzua.
Azken hilabeteetan Arabako Errioxan izan den prezipitazio baxuak neurriak hartzera behartzen ditu erakundeak. Azken hiru hilabeteetan, 59L/m2-ko euria baino ez du egin Guardian.
Arabako Errioxako ardo-upategiek Lapuebla de Labarcan egindako festan izan da EAJko lehendakarigaia, eta lehen sektorearen defentsa sutsua egin du bertan, "herri honen ondarea eta etorkizuna" direlako.
Oihana Etxebarrieta EH Bilduko hauteskunde-kanpainako batzordeko bozeramailearen esanetan, Bastidako zentsura mozioak aurrera egingo duela espero dute, "eskuina eta eskuin muturra paretik kentzeko"; "bestela ez genuke aurkeztuko”, gaineratu du Egun on Euskadi saioan egindako elkarrizketan.
Lurdes Errasti historialariak hartu du parte ikerketan, eta, 300 hezurduratik gora aztertu ostean, ondorioztatu dute taldeen arteko enfrentamendua izan zela, kide guztiek hartu zutela bertan parte eta lurren kontrola izan zela gatazka horren abiapuntua.
Langileetako bat ardoa egiteko edukiontzietako batera erori zen atzo eguerdian. Lankideak laguntzera joan ziren, eta, anhidrido karbonikoa arnastuta, hil egin ziren. Hildakoak koinatuak ziren, eta oso ezagunak herrian.
Langileetako bat ardoa egiten den edukiontzietako batera erori da. Lankideak laguntzen saiatu dira, baina anhidrido karbonikoa arnastu dute, eta bi hil egin dira. Hildakoak koinatuak ziren.
Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketa aurkeztu du gaur goizean Carlos Abad EVE Euskadiko Vending Elkarteko presidenteak. Urriaren 4an egingo da Eltziegoko Marques de Riscal upategian eta aurtengo gai nagusia "vendingaren irudia" izango da.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur Navaridas herrian emandako datuen arabera, salmentak % 3,7 jaitsi dira, baina prezioak igo egin direnez fakturazioa handiagoa izan da, 78,6 milioi eurokoa, hain zuzen ere.
Azken urteetan ekoiztutakoa baino askoz gutxiago saldu da, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzek saldu ez diren 9 milioi litrori irtenbidea eman nahi diete.