Eusko Jaurlaritzak eta patronalek enpresaburu horiek saritu dituzte Donostian egindako zeremonia batean, beren dohainak eta ahalegina publikoki aitortzeko. ETAk 2000. urteko abuztuan hil zuen Joxe Mari Korta Adegiko presidentea.
Arabako patronaleko zuzendari nagusiaren ustez, ekimena Araban "txertatzea zaila da" industriak lurraldean duen pisuagatik. "Merkatuak ez liguke utziko", arrazoitu du. Egungo egoera ekonomikoa hizpide hartuta nabarmendu duenez, "jarduna egon badago, baina arazoa dugu ustiapen gastuekin".
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
Lanpostu gehienak Lanbide Heziketako titulazioak dituztenei zuzenduta egongo dira. Arabako patronalak eta Vital Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du 'EmpleoAraba' ekimena sortzeko.
Gainera, datozen hilabeteetan inbertsioak mantendu edo areagotzea espero dute Arabako konpainien % 90ek. Bestalde, lantegien % 43k merkatuaren susperraldi txiki edo handi bat espero dute.
Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, adierazi du Larrañagaren hautaketan abstenitu izana lau urtetan zehar SEAk egindako leialtasun ezen ondorioa dela.
Patronalaren presidenteak azaldu duenez, "buruan sartu behar diegu gizarteari eta gure gazteei orain 10 urteko eredu ekonomikoa aldatu dela; ez da berriz etorriko".