Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
Gasteizko Olarizuko zelaietan Arabako ikastolen aldeko jaia hartuko dute ekainaren 15an, ''Etengabe'' lelopean. 2025ko jaialdiaren edizioan bildutako dirua Bastidako ikastolara bideratuko dute.
Edizio honetan parte hartu duten 15 eta 17 urte bitarteko 127 gazteak uztailaren 1ean abiatu ziren Atharratzetik eta gaur iritsi dira Getxora Euskal Herrian zehar oinez eta euskaraz 400 kilometro egin ondoren.
Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak hezkuntzak dituen erronkak nabarmendu ditu bertan: euskararen erabilera sustatzea, berrikuntza digitala eta kudeaketaren hobekuntza.
Igande honetan, 10:00etan, hasiko dira Arabako ikastolen aldeko jaia dela eta antolatutako ekitaldiak Olarizuko zelaietan. Aurten, Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango da bildutako dirua. EITB ere Gasteizen izango da, Makusiren proiekzioekin eta "Go!azen"en karaokearekin, besteak beste.
Arabako ikastolen jaia ekainaren 16an itzuliko da Olarizuko zelaietara, "Mugaezin" lelopean. Bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolari zuzenduko zaio.
Aroa Arrizubieta Arabako bertsolari txapeldun berria da. Finalean bizi zituen emozioei buruz hitz egin digu eta bertsolaritzaren egoeraren etorkizuna nola ikusten duen azaldu digu.
Aurtengo berrikuntza nagusia da anai-arreba zaharragoak dituzten haurrek bermatuta izango dutela ikastetxe berean ikasteko aukera. Era berean, indarrean jarraituko dute segregazioari aurre egiteko neurriek.
Martina Egia Ugalde Mendaroko Ospitalean jaio da, kanpaikadak jo eta gutxira. 01:20 aldera jaio da Gurutzetako Ospitalean Noa, Bizkaiko aurtengo lehenengo haurra. Arabako lehenengo haurra laurak aldera jaio da eta neska bat izan da.
Hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak jaialdiari hasiera eman aurretik egindako aurkezpenean.
Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere, Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute jaia, auzolanean. Aurten, bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolarentzat izango da. Euskal kulturaz gozatzeko, egitarau zabala prestatu dute.
1.gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 17:00etatik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.
Aurten, Aguraingo Lautada Ikastolarentzat bilduko da dirua Olarizuko zelaiguneetan, Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz jaian. Bertaratzen diren herritarrek euskal kulturaz gozatzeko aukera izango dute.
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival jaialdien atarikoak, Xaltaian Best, Andoaingo Rock Jaialdia, Ekinez festibala, Entorno Sonoro eta Araba Euskaraz ospatuko dira ostiral, larunbat eta igandean.
"-Elkar" da aurtengo Arabako ikastolen festaren leloa, eta hitz horrekin jolastu du Ttek! Gasteizko elektrotxarangak abestia sortzeko: "Elkar-ekin" bideoklipa aurkeztu dute gaur.
Martxoaren 31an jokatuko da Gasteizko Olabe pilotalekuan. Winters Serieseko desafioak izango dira. Alde batetik, Goikoetxea-Del Rio eta Barandika-Lekerika bikoteek neurtuko dituzte indarrak eta bestetik, Maite-Maialenek eta Erika-Araiak.
Duela 12 urte hasi zen ekimen hau komunikazio alorrean. Gerora, proiektu integrala bihurtu da, kultur-sorkuntza, elikadura burujabetza, hezkuntza eta feminismoa lantzeko. 513 familia daude bere baitan, eta euskaraz bizi ahal izateko ametsa egi bihurtzeko bidean Faktoria pabilioia zabadu zuten.
Aurtengo ediziorako, lehenengo jaia egin zuten leku berera itzuli da Araba Euskaraz 41 urteren ostean, "Zortzigarren Alaba" lelopean. Hiru gunetan banatuta, puzgarriak, kontzertuak zein jolasak izan dituzte gozagai txikiek eta helduek, eguzkipean.
Araba Euskaraz festa baliatu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Hezkuntza lege berriak ikastolen "gelak ituntzeko irizpideak" aldatu izanak ekarriko dituen ondorioak salatzeko. Harrituta jaso du kritika Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, eta eztabaidarako eguna ez dela esan dio.
Trebiñuri aipamena egiten dion "8. alaba" lelopean, Arabako zortzi ikastolen aldeko festa izaten ari da larunbat honetan, Argantzon Ikastolak antolatutako aurtengo hitzorduan.
Arabako ikastolen aldeko jaia ospatuko dute igande honetan Olarizun, "8. alaba" lelopean. Antolatzaileek azaldu digutenez, jarduera ugari antolatu dituzte egun osorako, hiru gunetan banatuta.
Haritza Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "3 Ene Kantak" emanaldia eskainiko du EITBk 12:30ean, eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.
1981ean bezala, arabar ikastola guztiek (egun zortzi dira) elkarrekin antolatu dute Araba Euskaraz; halaber, urte hartan egin zutenez, Olarizun (Gasteiz) ospatuko dute. Goiburua ‘8. alaba' da, eta Trebiñura igortzen du; bertan da Argantzon Ikastola.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
Araba Euskaraz jaiaren aurtengo abestia egin dute Sukasuan musika taldekoek. Triki-poteoak egiten hasi, eta kontzertuak ematen aritzen dira orain: “Gure abestiez gain, festa girora egokitu daitekeen edozein kantu jotzen dugu, Rotten XIII taldearenak adibidez”.
Manex Agirreren hitzak Sukasuan eta Dupla taldeek jantzi dituzte musikaz. Ekainaren 19an izango da Araba Euskaraz Olarizun, lurraldeko zortzi ikastolek elkarlanean antolatuta.
"8. alaba" lelopean, Araba Euskarazek Trebiñun bultzatu nahi du euskararen erabilera. Urtean zehar, hainbat ekitaldi egingo dituzte lurralde osoan, eta Araba Euskaraz familia osoarentzako jai parte-hartzailea izango da amaiera handia.
Igandean ospatuko da Arabako ikastolen jaialdia Laudion. Jon Bengoetxea ikastolako zuzendariak dioenez, egitarau polita prestatu dute; antzerkia, tailerrak eta bertsoak egongo dira, besteak beste.
'Go!azen kontzertua' eta 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, eta bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar izan da. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.
Aurtengo Araba Euskaraz jaian "Go!azen kontzertua" eskainiko da, eta 3 klubak gonbidapenak zozkatu ditu klubeko kideen artean: bata lehen paserako (11:00), eta bestea, bigarrengorako (13:00). Zorionak irabazleei!
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Hurrengo hitzordua Araba Euskaraz da, eta bertan egongo da EITB.
3 klubeko kide egiteko aukera ere izango da. Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar da, Araba Euskarazen webgunean. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.
Honen adibide dira Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Ibilaldia. Ikastolen premiak oso handiak izan ziren garaian sortu ziren eta garrantzi izugarria izan zuten.