Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari
Basa-bizitzako argazkirik dibertigarrienak saritzen dituen Nikon Comedy Wildlife Photo Awards lehiaketak 2024ko irabazleak iragarri ditu. Hemen dituzu horietako batzuk.
Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
Bizkaiko hiriburuan ehun koloniatik gora daude indetifikauta, eta Donostian, berriz, ez dago erregistro ofizialik. Gasteizen, bestalde, 85 kolonia daude kontrolatuta gaur-gaurkoz: 47, hirigunean; 21, landaguneetan eta 17, industrialdean.
Katubihotz elkartea Pasaiako kaleetan bizi diren katuen koloniak zaindu eta kontrolatzeko sortu zen 2012. urtean eta horretan dihardute harrezkero. Gertutik ezagutu dugu bertako boluntarioek egiten duten lana.
Bilbon 115 kolonia daude identifikatuta; Gasteizen, 85 eta Donostian kolonia ofizialik ez bada ere, Udalak adierazi du ordenantza berri bat diseinatzen lanean dihardutela, koloniak kudeatu eta kontrolatzeko. Ulian, Urgullen, Ametzagañan eta zenbait baratzetan katu-taldeak daudela esan dute.
Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak bi kasu positibo antzeman ditu Abantoko behi-ustiategi bateko txahaletan, hori bai, ez dute gaixotasunaren sintomarik.
Erronkaribarreko Fauna izeneko liburua aurkeztu digute Gotzon Perezek eta Lorea Larraiak. Ioritz Debak berriz, baserri inguruan kamerak jarrita animaliak ehizatzen ditu iruditan.
Hilaren 15etik 16rako gauean ikusi dugun superilargia urteko azkena izan da. Izena animalia ugaztun horiei zor zaie. Izan ere, aste hauetan presak eraikitzen dabiltzen, negua iritsi eta ibaiak hoztu aurretik.
Ertzaintzaren Txakur Unitatea atzotik ari da gorpu bila Valentziako industrialde batean. Bertan hilotz bat aurkitu dute eta gehiago egon daitezkeela uste dute. Horien lana ezinbestekoa dela esan digu Josu Iturregi Ertzaintzaren Txakur Unitatearen buruak.
Kontzentrazioaren amaieran, dozena bat parte-hartzaile Aquiariumera sartu dira, erabiltzaileei sartzea galaraziz. Borondatez irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu. Atxilotuak aske utzi dituzte arratsaldean.
Azken urte hauetan inork nahi ez duen gaia da artilea, eta, beraz, hondakin bezala tratatu behar da. Gipuzkoan, landa garapenerako agentziek biltzen dute, baina artzainek ordaindu egin behar izaten dute. Erronka artileari irtenbide bat bilatzean datza.
Estatu kide gehienak aldaketa horren alde agertu dira enbaxadoreen bilera batean. Espainiak eta Irlandak aurkako botoa eman dute, eta Eslovenia, Zipre, Malta eta Belgika abstenitu egin dira.
Alderdi animalistak elkarretaratzea egin du Kursaal atarian, Albert Serraren tauromakiari buruzko pelikularen pase baten aurretik, eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria protestara hurbildu da.
14 txakur izan zituen, eta beraiengan topatu zuen pertsonengan aurkitu ez zuen leialtasuna. Elizabeth Von Arnim idazle britainiarrak txakur haiei buruz idatziz kontatu zuen bere bizitza
100-100.000 euroko isunak aurreikusten dira, egindako arau-haustearen larritasunaren arabera. Hala ere, alderdi politikoek zuzenketak aurkez diezazkiokete araudiari.
Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.
Pirinioetatik artaldeen etorrera ospatzen du Erdi Aroko tradizio honek, eta udazkenean eta neguan Bardean izango direla. Egun osorako jai egitaraua dute Zarrakaztelun: kalejira, azoka tradizionala eta musika, besteak beste.
Asteburu honetan, Alkizan, bisita gidatua antolatu dute FAGUS interpretazio-zentrokoek Javier Vazquez basozaina-oiharekin. Sai arreen koloniak eta sai zurien bizitokia ezagutzeko aukera paregabea da. Javier Vazquez eta Edurne Ayuso udaleko kultur teknikaria izan dira gurekin, eta hegazti sarraskijaleei buruz luze hitz egin dugu.
Maskota moduan iritsi ziren gurera, Estatu Batuetatik etorriak batik bat, eta orain gure basoetan hedatzeak kezkak ugaritu ditu. Mapatxeak espezie inbaditzailea dira, orain arte Karrantzan detektatu dena, baina orain Lekeition ere ikusi dira.
Eltxo beltz eta txikia da. Batez ere egunez ibiltzen da eta, normalean, egunez heltzen du. Euskadin abian jarritako zaintza-programari esker, 2013tik 56 udalerritan hauteman ahal izan da eltxo tigre aleak. Herritarren laguntza funtsezkoa da espezie horren hedapena geldiarazteko.
Zezenketen aurkako dozenaka militantek protesta egin dute larunbatean Bilboko zezen-plazaren aurrean, "zezenei tratu txarrak ematea eta hiltzea" salatzeko. Tentsioak gora egin du plazara zihoazen zale batzuek aurre egin dietenean, zezenketen aurkakoak irainduz eta iseka eginez.
Animalistek nabarmendu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko animaliak babesteko Legea indarrean sartzearekin batera, "asto lasterketak debekatuta geratu ziren". Bi bideo eta hainbat argazki igorri dituzte salaketarekin batera, astoek jasaten dituzten "tratu txarrak" erakusten dituztenak.
Aquiles, Pirata eta Portu, Caretta caretta espeziekoak, Donostiako portutik bi miliara ureratu dituzte. Apirila eta ekaina bitartean iritsi ziren Aquariumera indarrik gabe, elikatu gabe, deshidratatuta eta arnas aparatuko infekzioekin.
Neurriak onartzea EBko kideei dagokie, baina basoak birpopulatzea, basamortuak hezetzea eta ibaiak berezko ibilgura itzultzea aurreikusten da, besteak beste. Nekazariak beldur dira lege horrek sektoreari murrizketa handiak ezarriko ote dizkion.
Aztiko, Valentziako Ozeanografikoko eta Kanaria Handiko Unibertsitateko zientzialariek osatutako talde bat lanean dabiltza, Mediterraneoko marrazo zuria arrisku kritikoan egonik, uste dutelako ohiko ibilbideak aldatu dituela eta Bizkaiko golkoko urak gurutzatzen hasi dela elikatzeko.
Hiltegira eramaten ari zirela ihes egin du. Animaliak bi ordu eta erdi eman ditu enpresa-ingurunean, eta Ertzaintzak ehun langile inguru atera behar izan ditu eraikin batetik.
Affinity Fundazioaren datuen arabera, abandonatutako txakurren erdiak bakarrik adoptatzen dituzte. Jaiotza-indizeek behera egiten dute urtetik urtera, eta maskoten kopuruak, berriz, gora. Hego Euskal Herrian, esaterako, haurrak baino txakur gehiago dago jada.
Santiago Barragan albaitarien koordinatzailearekin izan gara Cabarcenoko natura parkean. Izan ere, inon baino elefante afrikar gehiago jaio dira bertan; 24 azken 30 urteetan.