Historian lehen aldiz, protestan ari dira Erresuma Batuko erizainak. Soldata igoera eta lan baldintza duinak eskatzen dituzte. 12 urte eta gero lana utzi berri duen erizain baten testigantza jasu du ETBk.
Ane Roteta EITBren berriemalea Londresen eta Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arloburua izan dira Liz Truss lehen ministroaren dimisioaren osteko egoeraz hizketan.
Goizean, Balmoralgo gazteluan (Eskozia), dimisioa eman dio Elisabet II.ari Boris Johnsonek eta ondoren eman dio kargua Liz Trussi. Elisabet II.a erregina denetik, Liz Truss 15. lehen ministroa da
BBCren arabera, Jeremy Hunt 2019an Johnsonen aurka lehiatu zuenak bere hautagaitza plazaratu lezake aurki. Rishi Sunnak finantza ministro izandakoa goraipatu dute gaur,berriz, "The Times" egunkarian.
Gogoz kontra eta "dimisioa" hitza esan gabe, Boris Johnsonek kargua utziko du. Orain, tory-ek erabakiko dute nor izango den alderdiaren eta Gobernuaren buru. Johnsonek aitortu du mina eta tristura duela kargua utzi behar izateagatik.
Ipar Irlandako hauteskundeak igaro berritan, Ane Roteta ETBko Erresuma Batuko korrespontsalak Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea elkarrizketatu du. Luze aritu dira herrialde hartako agertoki politiko berriaz. "Brexitak Irlandaren batasuna berriro mahai gainean jarri du", dio McDonaldek.
Aldaketa politiko eta soziologikoa sumatzen da Ipar Irlandan. Erlijio sektarismoa gainditzeko joera zabalduz doa eta Michelle O'Neill hautagaiak ez ditu lehenetsi errepublikarren ohiko aldarriak.
Soldadu britaniarrek 14 pertsona hil zituzten Ipar irlandako Derry hirian. Martxa isil batekin eta lore eskaintzarekin hasi dituzte eguneko ekitaldiak.
BBCk iragarri zuen ETAren jarduera armatuaren amaiera, 2010eko irailean. Clive Myrie kazetariak lortu zuen esklusiba, hilabeteetan Euskal Herrian egindako kontaktuei esker: 'ETAk iragarpena egin nahi zuela, eta esklusiba eskaintzen zidatela esan zidan nire kontaktuak'.
Dendetako apal asko hutsik daude eta jatetxeetan larri dabiltza produktu batzuk lortzeko. Horregatik, Europar Batasunetik inportatzen dituzten produktu askok ez dute momentuz muga kontrolik pasa beharko.
Ingalaterran uztailaren 19tik aurrera desagertuko dira murrizketak, eta udan zehar kasuak asko igoko direla uste dute adituek. Egunero 100.000 positibo berri egon daitezkeela aurreikusi du Johnsonek.
Boris Johnsonen aholkulari denak alarma guztiak piztu ditu. Ezer egiten ez badu, urrian Erresuma Batuan egunero 50.000 kasu berri egongo direla ohartarazi dio.
Jonathan Powell elkarrizketatzeko aukera izan du Ane Roteta lankideak. Irlandaren batasunaren inguruko galdeketa posible ikusten du Ostiral Santuko Akordioko negoziatzaileak.
Erresuma Batuan ostegunean izango diren hauteskundeetan gehiengo osoa lortzeko Boris Johnsonen estrategia da 'brexit'aren alde bozkatu zuten botoemaile laboristak erakartzea.
Europar Batasunak akordioa ontzat jota, bihar Erresuma Batuko Parlamentuak onetsi behar du, baina baietza ez dago ziurtatuta. Hauteskundeen mamua agertu da berriro Britania Handian.
Aita santuak, Irlandan egiten ari den bisitan, migrazioari buruzko aipamenak ere egin ditu baina, ezbairik gabe, bidaia beste gai batek markatu du, sexu abusuek, hain zuzen ere.
Ia kasu guztietan dago abortoa debekatuta Irlandan. Amaren bizitza arriskuan dagoenean bakarrik baimentzen da. 14. astean jarri nahi da orain abortu askea.
Legea aldatzen bada, esaterako, haurdunaldiko lehen 12 asteetan abortatzea baimenduko du. Irlandako errepublikako 120.000 bat emakumek abortatu dute noizbait atzerrian.
Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariak izango dira Kanbon, maiatzaren 4ko ekitaldian, tartean Ipar Irlandako prozesuko bi protagonista nagusiak. Baikor azaldu dira.
100 obra jarri dituzte, eta haren erretratu eta biluziak eskaintzearekin batera, Parisko XX. Mendearen hasierako bere bizimodu bohemioari ere begiratu diote.
Graffiti bat utzi du Frantziako enbaxadaren atarian, errefuxiatuek pairatu duten indarkeria salatzeko. Europak errefuxiatuen krisiari eman dion erantzuna kritikatzeko egindako azken lana da.
Milaka etorkin saiatu dira azken egunetan Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen tuneletik pasatzen eta 20 bat atxilotu dituzte. Ane Roteta Calaiseko errefuxiatu eremuan izan da.
Edinburgotik zuzeneko berri emango dute irratian zein telebistan bertara joandako berriemaile bereziek, webgune berezia egongo da eitb.eus-en eta hiru erreportaje eskainiko dira ETBn.